www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Nola gogozko pobrezia ahal dukeen nihork,
izanaz pobre denean

 

HAMASEIGARREN KAPITULUA

 

        Ordea egiaz pobre bazare, Filothe maitea, Iainkoaren amorez, zarela gogoz ere pobre, egizu bortxa bertute, eta balia arasezazu pobreziazko harri preziatu hura balio duen bezanbat. Haren distiadura ezta ageri mundu hunetan; badarik ere neurrigabeki ederra eta aberatsa da.

        Duzun pazienzia, konpainia onean zaude. Gure Salbatzaillea, Andre Dana Maria, Apostoluak, hainitz gizon eta emazte saindu izan dira pobre,eta aberatstasunez goza ahal zitezkeielarik, eztute nahi izan. Zenbat munduko Iaun eta Andre handi, bere mundua utzirik, hainitz kontrako izanagatik, ioan dira paregabeko arthaz konbentuetara eta hospitaletara pobrezia sainduaren bilha? Hainitz pena hartu dute haren kausitzeko. Lekuko dira San Alexiz, Santa Paula, San Paulino, eta bertzerik hainitz: eta horra, Filothea, non pobrezia hura zure aldera begitartetsuago eginik, zure gana heldu den: hura aurkitu duzu, haren bilha ibilli eta nekhatu gabe, hura besarkazazu bada Iesusen adiskide maitea bezala, orhoitzen zarela, hura sortu, bizi eta hil izan dela pobreziarekin, eta bere bizitze guzian izan duela pobrezia unhide.

        Zure pobreziak, Filothea, bi pribilejio handi ditu, zeinez bidez hainitz merezimendu ardiets baitzetzakezu. lehena da, etzaitzula etorri zuk hura hautaturik, baina Iainkoaren borondate hutsez; hark egin baitzaitu pobre, zure borondateak hari biderik eta parterik eman gabe. Bada zer ere hartzen baitugu, xoilki eta garbiki zeren Iainkoak hala nahi duen, bethiere den gauzarik gogorakoena zaio, hura hartzen badugu bihotz onez eta haren borondate sainduaren amorea gatik. Non ere gutiago baita gurerik, han geiago da Iainkoarenik. Iainkoaren borondatea sinpleki eta garbiki hartzeak, penadura bat egiten du neurrigabeki garbi.

        Zure horrelako pobreziaren bigarren pribilejioa da, zure pobrezia egiazki pobre dela. Pobrezia laudatua, ongi etorria, ohoratua, estimatua, bere beharretan faboratua nolazbait aberatsa da, ezpere ezta alde guziz pobre; ordea pobrezia mesprezatua, arbuiatua, eskarniatua eta utzia egiazki pobre dago. Halakoa ohi da laikoen pobrezia: zeren nola ezpaitira pobre, bere hautuaz baina bortxaz, ezta hetaz kasu handirik egiten; eta zeren nihork ezpaitadutza kontu handitan, hekin pobrezia pobreago da Fraideena baino, bertzenaz Fraideen pobreziak ekzelenzia guziz handia eta ezin aski gomendatuzkoa duelarik, hura hautatu eta besarkatu dutenen botua eta intenzionea gatik.

        Etzaitezila beraz arranzura, Filothe maitea, zure pobreziaz: zeren ezta nihor arranzuratzen desgogara zaionaz baizen, eta pobrezia zere desgogarakoa bada, etzare geiagorik gogoz pobre, aitzitik bihotzez eta nahiz aberats zare.

        Etzaitezila deskonsola zeren bertzeak etzaizkitzun heltzen behar lizatekeien bezala, ezen hortan datza pobreziaren ekzelenzia. Nahi baduzu pobre izan, eta penarik ez izan pobreziatik, sobera handi nahia zare; zeren horrela nahi zenduke pobreziaren ohorea, eta aberatstasunen probetxua.

        Etzarela ahalke pobre izaiteaz, eta Iainkoaren izenean aumoin eskatzeaz. Harezazu emanen zaitzuna humiltasunarekin, eta ukhoak pairatzatzu emetasunarekin. Orhoitzaite maiz Andre Dana Mariak iragan zuen Egipterako bideaz, hara bere seme maitea eramaiten zuenean, eta zenbat mesprezio, zenbat pobrezia, eta lazeria behar izan zituen pairatu. Horrela bizi bazare, guziz aberats izanen zara zure pobrezian.

 

aurrekoa hurrengoa