www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Gaizki erranez

 

HOGOI ETA BEDERATZIGARREN KAPITULUA

 

        Iujeamendu arinak edo temerarioak bihotzean emaiten du asaldua, lagunaren mesprezioa, urguillukeria, bere burua baitako gogalgintasuna, eta ehun bertze galgarrizko obra egitentu, zeinen artean gaizki erraitekak lehen lekua eta gradua baitaduka, jendartekotasunaren egiazko izurritea izanez. O zergatik eztut Aldare sainduko ikhatz gorrietarik bat gizonen espainak ukhitzeko, hekin gaixtotasunaren khentzeko, eta bekhatuaren garbitzeko, Serafinak Isaiasen ahoa garbitu zuen bezala! Nihork gaitz erraitekak kehn baletza mundutik gaixtakeriazko bekhatuetarik parte handi bat khen lezake.

        Nork ere bidegabezki omen ona edekiten baitio bere lagunari, egiten duen bekhatuaz lekhora, obligatua da hari bere ohorearen bihurtzera, bertzela edo bertzela, hartaz erran dituen gaizkiak hainitz moldezko diren eredura. Zeren nihor ezin sar diteke zeruan bertzeren ontasunik badaduka goraturik, eta kanpoko ontasunetarik hoberena da aiphamen ona. Gaitz erraiteka, da hiltzeka bat. Ezen baditugu hirur bizitze; badugu bizitze espirituala, zeina baitago Iainkoaren grazian; badugu gorputzekoa, zeina baitago ariman; badugu jendartekoa, zeina baitatza omen onean. Bekhatuak eramaiten derauku bizitze espirituala, herioak gorputzekoa, eta gaizki erranak ebakiten derauku jendarteko bizia: Ordea gaizki errailleak mihi aurtiki batez hirur heriotze egiten ohi tu: hiltzen du bere arima, eta hura enzuten duenarena hiltzeka espiritual batez, eta nortaz ere gaizki minzo baita, hari edekiten dio jendarteko bizia. Ezen San Bernardok zioen bezala, gaizki errailleak, eta gaizki erraillearen enzuleak, biek orobat deabrua dute bere gainean: ordea batak hura du mihian, eta bertzeak beharrian. Dabitek, gaizki errailleez minzo dela, Bere mihiak zorroztu ituzte, dio, sugeak bezala. Bada sugeak mihia du bi adarretakoa, eta bi puntetakoa, Aristotek dion bezala, eta halakoa da gaizki erraillearen mihia, zeren aurtiki aldi batez enzulearen beharria, eta gaizki aiphatzen denaren ohorea eta omen ona ausikitzen du pozoatzen.

        Arren nagotzu bada, Filothe guziz maitea, nihortaz gaizkirik ez erraiteaz, ez xuxen, ez makhur. Begira zaite gezurrezko hobenik edo bekhaturik lagunaren gainean emaitetik, estalirik daudezin eskasen agertzetik, ageri direnen emendatzetik, obra onak gaizkira itzultzetik, nihoren baitan ezagutzen duzun ongiaren ukhatzetik, maliziozki disimulatzetik eta hitzez gutitzetik: zeren manera hetan guziez Iainkoa handiro ofensa zenezake; guzien gainetik ordea guzurrezko akusurik egin bazeneza, eta egia ukhatzen bazendu lagunaren kaltetan. Ezen bi bekhatu dira, gezur erraitea, eta bertan lagunari kalte egitea.

        Gaizki erraitekotzat aitzin-ohorezko hitzik atheratzen, eta zotilleziarik, edo trufakeriarik, batak bertzearen artean erraiten dutenak, gaizki erraille guzietarik artezenak eta pozointsuenak dire. Zinetan nago, diote, hura dut maite, eta gainerakoaz gizon ongi egina da, bizkitartean ordea egia erran behar da, falta zuen halako traidorekeriarik egiteaz: Neskato hagitz bertutetsu da, bainan atzeman eta erori zen; orobat da bertze hitzezko edergailluez. Ez othe duzu artea ikusten? Arkuaz aurtiki nahi duenak, tragaza bere gana ahal bezanbat tiratzen du, bainan eztu hala egiten, bortitzkiago haren dardatzeko baizen. Badirudi horrelako bernizariek bere gaizki erranak erakhartze tuztela bere gana; bainan eztute horrela egiten bere hitz gaixtoen tinketzago aurtikitzeko baizen, enzuleen bihotzetan barrenago sar ditezintzat. Trufaz bezala ereiten den gaizki errana guzietarik hilgarriena da oraino; zeren nola zeguta ezpaita berez pozoin hagitz khexagarri, bainan aski baratxezko, eta errazki erremediatuzko, ordea mahatzarnoarekin edanik ezin khenduzko baita: halaber gaizki errana berez arinki beharri batetik sar, eta bertzetik ilkhi litekeiena, erraiten ohi den bezala, finkatzen da enzuten dutenen fuinean, presentatzen zaienean zenbait hitz zotilletan eta alegeretan. Aspidearen pozoina dute bere espainetan, dio Dabitek. Aspideak bere ausikia egiten du ezin kasik ikusizkoa, eta haren pozoinak berehala emaiten du atsegingarrizko hasgite bat, zeinaren bidez bihotza eta erraiak zabaltzen baitira, eta pozoina hartzen baitute, hala non ezpaita gero erremdiorik haren kontra.

        Ezterrazula, horrelakoa da hordilari bat, hura ikusi duzularik horditurik: ez eta haragizko bekhatuzalea da, hura bekhatu hartan aurkitu duzularik, ez eta bere ahaidearekin lizunki dabilla, hura inkontru gaixto hartan kausitu baduzu ere; zeren beihingo obrak eztio gauza bati izena emaiten. Iguzkia behin gelditu zen Iosueren biktoriaren faboretan, eta bertze aldi batez ilhundu zen gure Salbatzaillea hil zenean: hargatik nihork eztu erranen Iguzkia ezin higituzkoa, edo ilhuna dela. Noe behin horditu zen, eta Loth bertze behin, eta Lothek, horditzeaz lekhora, gorputzez egin zuen bekhatu bere alabekin; badarik ere etziren hordilari izan ez bata ez bertzea, eta azkena etzen hargatik alabakoia: Iondone Petri oraino etzen odol-isurtzaille, behin odol isuri bazuen ere, eta etzen arnegari, behin arnegatu bazuen ere: Nihork bizio edo bertute baten izena hartzekotzat, behar da hartan aitzinatu eta ohitu den. Beraz falseria da erraiteaz gizon bat haserretsu eta ohoin dela, behin ikusi izan delarik haserretzen edo ebatsten.

        Norbait luzeki biziotsu izan delarik, peril da nihork gezur erran dezan, biziotsuaren izena emaiten badio. Simon Sorhaioak erraiten zuen Madalena bekhatoreza zela, zeren ezpaitzuen denbora handi halakoa zela; badarik ere gezurra zioen; zeren etzen geiago bekhatoreza, baina penitent guziz saindu bat zen: hala ere gure Salbatzaillea iarri zen haren alde.

        Fariseu erhoak publikanoa zedukan bekhatore handitzat, edo naski iniustutzat, emakhoitzat, arrogatzailletzat ere, bainan handiro enganatua zen, zeren oren hartan berean iustuturik zegoen. Helaz! Iainkoaren ontasuna hin handia denaz gero, non begi kheinu bat aski baita haren graziaren ardietsteko, zer seguranza ahal dukegu atzo bekhatore zena egun ere bekhatore dela? Aitzineko egunak eztu oraikoa iujeatu behar, ez eta oraikoak aitzinekoa: azkenak xoilki iujeatuko itu bertze ioan diren guziak.

        Beraz ezin derrakegu gizon bat gaixtoa dela, gezur erraiteko perillik gabe: minzatu behar bada, erran dezakegun guzia, da, halako orduan obra gaixto bat egin zuela, gaizki bizi zela, orai gaizki egiten duela; ordea nihola ere ezin athera dezakegu atzoko egunetik nolakoa den egun, ez eta egungotik nolakoa ze atzo, eta gutiago are nolakoa izanen den bihar.

        Guziz zuhurrak eta begiratuak egon behar dugularik lagunaz gaizki minzatu gabe, halarik ere begiratu behar gare batzuk egiten duten huts guziz bertze batetarik, zeinek, gaizkirik ez erraitea gatik, bizioa laudatzen baitute eta ederki aiphatzen. Kausitzen bada egiaz gaizki erraille denik, ezterrazula haren eskusatzea gatik, hura dela trebe eta idekia: ageriki banaloriatsu den batez ezterrazula bihotzduna dela eta ederki dabillala; trebanzia perillosak gatik ez erran naturalezaren oldeak direla. Eztezazula desobedienzia zeloaren, urguilleria librotasunaren, eta haragizko lizunkeria adiskidetasunaren izenaz berniza. Ez, Filothe maitea, gaizki erraiteko bekhatuari ihes egin ustean, eztira bertzeak faboratu, lausengatu, edo mantenatu behar; aitzitik garbiki eta trebeki gaizkiaz gaizki erran behar da: eta on edo eder eztiren gauzak eztira laudatu behar: horrela eginez Iainkoaren loria aitzinatzen dugu baldin hari bagara erraitera noan kondizionekin.

        Nihor ongi hartua eta laudatua izaitekotzat, bertzeren eskasen edo makhurren kontra minzo denean, behar da, nortaz ere minzo baita, eta nori ere minzo baitzaio, bataren eta bertzearen probetxuak nahi duen hala minza dadin. Halako neskaren eta halako mutillaren ageriz perillos diren zuhur gabeko trebetasunak, horrelakoaren edo halakoaren erorgarri diren hitzezko edo erremanguzko largoegitasunak aiphatzen dire neskatoen aitzinean, ni minzo ezpanaiz libroki halako gaizkiaren kontra, eta hura eskusatu nahi badut, halako solhasa entuzten duten arima gazteek eta uzterrek hartuko dute leku bere buruaren largatzeko zerbait halakorik egitera; beraz hekin kontra orduan berean largoki minza nadin, lekhat egon ahal banadi bertze ordu hobeago baten begira, hei serbitzu on haren egiteko, eta aiphatzen direnen kalte gutiagorekin.

        Hortaz lekhora, behar da oraino ene eginbidea den halako gauzaren kontra minzatzea, hala nola konpainiako lehenetarik bat naizenean, eta minzo ezpanaiz, idurituko baitzaie bizioaren alde naizela; azkenetarik banaiz, eztut eskurik hartu behar deusik kontra erraiteko; guzien gainetik ordea behar naiz ere hitzetan hersiki xuxen kausitu, hala non hitz bat ere sobera erran eztezadan. Konparazionera, minzo banaiz gizon gazte edo neskato baten trebanziaren kontra, zeren sobera regel eta perillosegi den; O Iainkoa, Filothea, pizuak xuxen iduki behartut gauzaren ez emendatzeko izpi batez ere; iduripen arin bat baizen ezpada, eztut deus bertzerik erranen: ustegabetasun huts bat baizen ezpada, eztut erranen geiagorik; ustegabetasunik, edo gaizkirik delako iduripen egiazkorik ezpada, baina xoilki zenbait espiritu maliziosek handik hartu nahi badu gaizki erraiteko aitzakiarik, eztut erranen deus ere, edo hura bera erranen dut. Ene mihia, lagunaz minzo naizenean, ene ahoan dago, nabala berberaren eskuan bezala zainen eta hezurren artean ebaki nahi duenean. Behar da emanen dudan kolpea hain xuxen den, non eztezadan erran ez geiagorik ez gutiagorik, dena den baino. Finean bekhatuaren kontra minza zaitezinean, guzien gainetik orhoitu behar zare, hura egin duenaren ahalik arinkiena ukhitzeaz.

        Egia da bekhatore itsusiez, feriatuez eta ageriez minza gaitezkela libroki, kondizionerekin hetaz minzatuko garela karitatezko gogoz, eta hekin urrikariz, ez ordea urguilluki eta burugogorka, ez eta bertzearen gaizkiaz atsegin hartzea gatik; zeren, azkeneko hunez bezanbat, bihotz erori eta ez deus baten egitekoa da. Guzien artetik lekhatzen tut Iainkoaren eta elizaren etsai famatuak, zeren ahal bezanbat oiu egin behar da hekin kontra, nolakoak baitira fedearen kontra iarri direnen eta elizako batasuna zathitzen dutenen ozteak edo saldoak, eta hekin buruzagiak. Karitatea da otsoari oiu egitea ardien artean sartu denean, bai eta non ere baita.

        Batbederak hartzen du esku prinzeez minzatzeko eta iujeamendu emaiteko, hjerri eta erresuma osoez gaizki erraiteko, hekin aldera dituen bertzelako eta bertzelako afekzioneen arauera. Filothea, eztagizula halako hutsik; zeren, Iainkoaren ofensaz lekhora, zure hitzek milla inkontru gaixto ekhar ahal liazakezute.

        Nihor aditzen duzunean gaizki erraiten, ezar ezazu akusua dudatan, ahal badagizu arrazoinekin: ezin badaidizu, eskusa zazu akusatuaren gogoa eta intenzionea; hori ere ezine gin badadi, erakus ezazu hura duzula urrikari; urrun ezazu solhas hura, orhoitzen zarela, eta konpainia ere orhoitzen duzula hutsetan erorten eztirenek jainkoari eskerrak eman behar diotzatela. Erakharzu gaizki erraillea bere gana zenbait antze mansoz; errazu zerbait bertze ongirik presuna ofensatuaz, bat ere badakizu.

 

aurrekoa hurrengoa