www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Purgatu behar dela nihork
bekhatu benialetara dituen afekzionetarik

 

HOGOI ETA BIGARREN KAPITULUA

 

        Egunaren argia heldu zaizun eredura, klarkiago ikusten ditugu gure bisaiaren nothak eta lizundurak; hala ere Espiritu sainduaren barrneko argiak gure konszienzia argitzen duen arauera, xeherokiago eta klarkiago ikustentugu egiazko debozionearen ardietstetik traba ahal gaitzaketen bekhatuak, inklinazioneak, eta inperfekzioneak. Eta notha eta eskas hek erakusten derauzkigun argiak berak berotzen gaitu, eta hetarik garbitzeko desira har arazitzen derauku.

        Ikusiko duzu bada, ene Filothe maitea, bekhatu mortalez eta bekatu mortalen afekzionez lekhora, zeinetarik garbitu baitzara lehen eman zaizkitzun exerzizez, zure ariman oraino hainitz inklinazione eta afekzione duzula bekhatu benialetara; eztiot bekhatu benialik ikusiko duzula, bainan diot hetarako afekzioneak eta inklinazioneak ikusiko ditutzula; bada diferenzia handia da bataren eta bertzearen artean, zeren ezin gaudezke sekulan osoki bekhatu benialetarik garbi, behintzat luzeki garbitasun hartan irauteko; bainan bagaudezke bekhatu benialetarako afekzionerik izan eta iduki gabe. Gertuz bertze gauza bat da behin ezpa bietan bihotz alegeraz gezur erraitea kontu gutitako gauzetan; eta bertze bat da gezur erraitean lakhetzea, eta halako gezurretara afekzione izaitea.

        Badiot beraz orai gure arima garbitu behar dugula bekhatu benialetara dituen afekzione guzietarik, erran nahi da, eztugula borondatezki iduki behar bekatu benialetan, zein ere nahi den, egoiteko eta finkatzeko borondaterik. Ezen hala ere laxotasun handiegi bat lizate, iakiara gure konszienzian Iainkoari hain itsusi zaion gauza baten haztea, nola baita haren gogoaren kontrakorik egiteko borondatea. Bekhatu beniala zenbat ere xipi baita, Iainkoari itsusi zaion, hain itsusi etzailarik, non haren gatik nahi gaituen danatu edo galdu. Baldin bekhatu beniala haren gogoaren kontrakoa bada, bekatu benialetara nihork duen borondatea eta afekzionea ezta bertzerik, haren Majestate sainduari lakhet etzaion gauzarik egiteko erresoluzionea baizen. Egin othe diteke arima ongi sortu eta ikhasi batek nahi duen, ez xoilki bere Iainkoari lakhet etzaion gauzarik egin; bainan eta hari desplazer egiteko afekzionerik iduki?

        Afekzione hek, Filothea, xuxen ioiten dute debozionearen kontra, bekatu mortaletarako afekzioneek karitatearen kontra egiten duten bezala: espirituaren indarrak langi arazitzentuzte, Iainkoa ganikako konsolazioneak trabatzentuzte, tentazionei athea idekitzen deraue, eta arima hiltzen eztutelarik, hura azken punturaino eritzen dute. Uliek bere hillez, dio zuhurrak unguentaren gozoa gaixtatzen dute eta hiltzen. Erran nahi du uliek unguentaren gainean ez egonez, guti bat baizen, eta hartarik iragaitean ianez, eztutela gaixtatzen hartzen dutena baizen, eta gainerakoa osorik dagoala, baiñan hiltzen direnean unguentan barrena, eramaiten diotela bere balioa eta prezioa, eta hura mespreziotan ezarten dutela; Hala ere bekhatu benialek arima debotean sartuz, eta ez luzeki egonez, eztiote kalte hainitz egiten, bainan bekhatu hek berak ariman badaude, hetan emaiten duen afekzionea gatik, dudagaberik galarazitzen diote unguentaren gozoa, erran nahi da, debozione saindua.

        Armiermek eztituzte erleak hiltzen, bainan hekin eztia gaixtatzen dute, hekin kofaue-zilhoak eta beraskak nahastentuzte hetan egiten dituzten sareez, hala non erleek ezin egin baitezakete bere lana hori aditzen dela armiermak han luzeki daudezinean. Manera berean bekhatu benialak eztu gure arima hiltzen, bizkitartean ordea gaixtatzen du debozionea, eta arimako indarrak hain bortitzki nahastekatzentu inklinazione gaixtoez, non ezin geiago hari baititeke agudoki karitatezko obretan, zeinetan baitatza debozionea; bainan hori aditzen dela, bekhatu benialak gure konszienzian hainitz egun egiten duenean, hari ekharten diogun afekzioneaz. Ezta deus, Filothea, zenbait gezur arin erraitea, hitzketan, akzionetan, behatzetan, tresnetan, edergailluetan, iokotan danzetan aphur bat errebelatzea, kondizinorekin armierma espiritual hek, gure konszienzian sartu diren bezain sarri, etxa eta desterra detzagun, erleek dabilzten armierma biziak bere artetik khentzen dituzten bezala. Ordea utzten baditugu gure bihotzetan leku hartzera, eta ez hori xoilki, bainan afekzionerik hartzen badugu hekin idukitzeko eta utzteko emendatzera gure baitan, sarri ikusiko dugu gure eztia galdurik, eta gure konszienziaren kofauea nahastekaturik eta urraturik. Berriz bad diot, zer arrazoin iduri du arima bihotzdun batek atsegin har dezan bere Iainkoari atsekabe egiteaz, gogotik iar dadin haren gogoaren kontrakorik egiten, eta nahi duen hark nahi eztuela eta unhagarri zaiola dakien gauzarik?

 

aurrekoa hurrengoa