www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amuruskeriez

 

HEMEZORTZIGARREN KAPITULUA

 

        Adiskidetasun ergel hek erabilten direnean gizonkien eta emakumeen artean, eta eskontzeko borondaterik gabe, erraiten da, amuruskeriak direla; eta izen hura dute, zeren nola ezpaitira egiazko adiskidetasunaren haur ekhoitste, ilhor edo itxurapen batzu baizen, ezin dukete, ez adiskidetasunaren, ez eta amorioaren izena bere ezin konparatuzko banotasuna eta eskasia gatik. Bada hek direla bide gizonen eta emakumeen bihotzak gertatzen dira atzemanik eta bata bertzearekin korapillaturik, lehen erran ditudan elkharganatasun ergel eta begitarte fitsezko hek dakhazketen afekzione alferretan eta erhoetan. Eta xoriburuko amorio hek komunski doazilarik satsukeria eta haragitasun xoil itxusietan sartzera eta hondatzera, badarik ere hetan erorten direnek eztute hori lehenetik nahi, bertzela eliratezke amuruskeriak, bainan elkharkoitasun eta haragizko bekhatutarasun ageriak. Bai eta batzutan hainitz urthe iraganen dira, non ezpaita gertatuko gorputzeko garbitasunaren kontrako den berriazko gauzarik erhokeria hartaz ukhituak direnen artean; ikusirik hari direla xoilki bere bihotzen nahastn eta urtzen desirketan, nahikundetan, hatsbeherapenetan, sorlhaskerietan eta bertze halako ergelkerietan eta banalorietan, eta hori hainitz eta hainitz manerazko gauza buruan darabillaten arauera.

        Batzuk eztute bertze gogorik bere bihotzen asetzeko baize amorio emanez eta hartuz, hortan darraizkola bere inklinazione amurusari: horrelakoek eztiote deusi behatzen, bere amorioen hautuaz bezanbatean, bere gustuari eta gogo naturalari baizen, hala non eder zaienik aurkitzen dutenean, berehala frogatu gabe nolakoa den bere baitan, eta nolako erremangu daraman, hasiko baitute elkharrekiko amuruskeria hura, eta bere burua sartuko baitute miseriagarrizko saretan, zeinetarik gero nekhez ilkhiko baitira. Bertzeak hartara daramatza banaloriak, uste dutela eztela loria xipia bihotzak amorioz atzemaitea eta amarratzea. Horiek bere hautua loria gatik eginez, bere arteak egiten eta sareak hedatzen tuzte itxura ederreko, handiresuneko, aiphameneko eta nihor guti trebe den lekuetan. Bertzeak olde amurus batek eta banaloriak ere darabiltza; zeren bihotza dutelarik amoriora itzulia, guziarekin ere eztute amoriorik hartu nahi zenbait loriazko abantaillekin baizen. Adiskidetasun hek guziak gaixto dira, erho eta banaloriazko: gaixtoak dire, zeren azken buruan sartzen, eta ephatzen dire haragizko bekhatuan, eta ebatsten diote Iainkoari, emazteari eta senharrari zor zitzaien amudioa eta bihotza: erhoak dire, zeren eztute ez zimendurik, ez arrazoinik: banaloriazkoak dire, zeren eztakharkete ez probetxurik, ez ohorerik, ez kontentamendurik. Aitzitik galtzen dute amurusaren denbora, nahastekatzen dute haren ohorea, bertze plazerik emaiten eztiotela lekhat khexadura bat noizpait finean ardietsiko duela bere esperanzaren arauera, iakin gabe, zer nahi duen, ez eta zeren ondoan dabillan. Zeren espiritu xume eta flako hek bethi uste dute badela eztakit zer desiratzekorik erakusten zaizten ordainezko amorioaren seinaletan, eta ezin derrakete zer hura zer den. Handik heldu da hekin desirak eztuela azkhen bururik, baina bethi hekin bhotza khexu darabillala ardurako ielozkortasunetan, nihori ezin fidatuz, nihon ezin pausatuz.

        San Gregorio Nazianzakoa, eskiribatzen duela banaloriazko emaztekien kontra, miragarriki minzo da horren gainean. Huna haren hitzetarik parte labur bat, egiaki emakumei erraiten derauena, baina gizonei ere merezi onez dagotena: zure edertasun naturala aski da zure senharrarentzat, baldin hura hainitzentzat idekia baduzu sare hedatu bat bezala xori ozte baten atzemaiteko, zer gertatuko da? hura eder izanen zaitzu, nori ere izanen baitzaio zure edertasuna eder: aurtikiko duzu begi kheinu begikheinuaren, begitarte begitartearen ordain: handik laster ethorriko dira irri ixilak eta amoriozko mandatuxoak lehenbizian gordaka igorriak: ordea sarri elhatuko zarete, eta guzien aitzinean iarriko zarete elkharren solhastatzen. Begira, ene mihi minzatia, begira erraitetik zer gertatuko den gero, badarik ere egia hau erranen dut oraino. Morroinek eta emakumeek begitarte erho hetaz elkharrekin egiten duten tratuetan ezta deus ere akuillu eta pitzgarri handirik gabe. Amuruskerietako korapilladura guziak bata bertzeari datxezko eta darraizko, hala nola aimantaren bertute ixilaz eramaiten den burdinak hainitz bertze burdin bata bertzearen ondoan bere gana baitakharke.

        O zein ederki minzo den Ipizpiku handi hura! Zer uste duzu egin? amorio eman nahi duzu, ez othe? ordea nihork eztu bere oldez amoriorik emaiten, non eztuen bada eta ezpada amorio hartzen. Ioko hartan atzemaillea atzemana da. Aproxis daritzon belharrak sua hartzen du, sua ikusten duen bezain laster; gure bihotzek orobat nihor ikusten duten bezain sarri hekin gana amorioz sustaturik, berehala suakhartzen dire haren aldera. Norbaitek erranen deraut, amorio hartu nahi dut, eztut ordea hagitz barrena sartu nahi. Helaz! enganatzen zare, amoriozko sua biziago da eta barrenago sartzen da iduri zaitzun baino: uste duzu inhar bat xoilki hartuko duzula, eta espantaturik ikusiko duzu begi irekian iarri dela zure bihotzaren iabe eta nausi, hautsa bezala xehatu eta porrokatu dituela zure borondate sainduak, eta zure omen ona kheetara igorri duela, oiuz dago zuhurra: Nori urrikalduko zaio sugeak ausiki duen inkantadorea? Ni ere hura bezala oiuz nago, O erhoak eta adimendugabeak, uste othe duzue hala inkantatuko duzuela amorioa, non hura eskuetan erabil ahal dezazuen zuen nahiaren arauera? Dostetan hari nahiduzue harekin, gaixtoki ausikiko zaituzte, eta badakizue gero zer erranen den? Batbedera trufatuko da zuetaz, eta irri eginen du ikusteaz amorioa inkantatu nahi izan duzuela, eta seguranza falsoa harturik, arima gaixtatu eta ohorea galdu derautzuen perilgarrizko sugea zuen gokoan ezarri nahi izan duzuela.

        O Iainkoa! zer itsutasun da hori, fitsezko bahikundeen gainean gure arimako parterik hoberenaren horrela hala dagidanz iokateaz? Bai Filothea, zeren Iainkoak eztu gizona nahi arima gatik baizen, eta arima borondatea gatik baizen, ez eta borondatea amorioa gatik baizen. Helaz! urrun gare behar dugun amorioaren neurritik eta kontutik. Erran nahi dut amorioz neurrigabeki eskas garela, erraiteko amoriorik aski dugula Iainkoaren ontsteko; eta bizkitartean guk miserable hauk duguna ere barraiatzen eta emaiten dugu gauza erhoetan, banaloriazkoetan eta alferretan, sobera bagendu bezala. Ha! gure arimetako amorioa xoilki eta hutsik beretzat ordenatu zuen Iainko handiak eskerrak eman liotzoten gatik zeren kreatu, begiratu eta libratu zituen, kontu hersi bat eman-araziko derauku gure amorioaz egiten ditugun gastu erho hetaz. Baldin hain kontu xehe bilhatu behar badu hitz alferrez, zer eginen du adiskidetasun erhoez, ergelez eta galgarriez?

        Elzaurondoak kalte handi egiten deraue mahaztiei eta landei hetan landatua denean. Zeren bere hain handi izanez edoskitendu lurraren gozo guzia, hala non ezpaitu gero indarrik aski bertze landareen azteko; haren ostoak hain uzu dira non itzalpe handi eta ilhun bat egiten baitute, eta finean bere gana erakhartzen tu bideazkoak, zeinek elzaurrak lurrera egoitsi nahiz haren ingurunean den guzia zapatzen baitute eta galtzen. Amuruskeriek kalte berak egiten diotzate arimari: zere hura hala dadukate eta hain bortitzki bereganatzen tuzte haren barren aldi guziak, non gero ezpaitu indarrik aski obra onik egiteko: amuruskerien ostoak, erran nahi da, elkharganatasunak, konpartimenduak, solhaskeriak hain uzu dira, non barraiatzen baitute arimak ahal dukeien denbora guzia. Eta azkenean hanbat tentazione, errebelu, idurikortasun eta bertze ondore gaixto dakharkete, non bihotz guzia baitago zapaturik eta galdurik. Laburki erraitera, amuruskeria hek desterratzen dute ez xoilki zeruko amorioa, bainan oraino Iainkoaren beldurtasuna, flakatzendute espiritua eta omen ona gutitzen; hitz batez, kortezaleen iokoa, eta bihotz garbien ikurria dire.

 

aurrekoa hurrengoa