www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lehen purgazioneaz,
zein baita bekatu mortalez

 

SEIGARREN KAPITULUA

 

        Lehen egin behar den purgazionea da bekatu mortalez, haren egiteko bidea da Penitenziazko Sakramendu saindua: bilha zazu ahalik konfesor hoberena, har ezazu eskuetan ongi konfesatzen irakasten duten liburuetarik bat, irakur ezazu erneki, eta mira zazu puntuz puntu zertan ofensatu duzun, hasten zarela arrazoinaz baliatu zarenetik oren hunetaraino. Eta fida ezpazara zure memorioaz, eskiribuz emazu orhoitu zarena, eta hala preparaturik eta zure konszienziaren garriak bildurik, arnega zazu hetaz damu eta dolu zure bihotzak iasan dezakeien bezain handi batez; konsideratzen duzula bekatua dela kausa Iainkoaren grazia galdu duzula, zure Parabisuko partea utzi, Ifernuko sekulako penak hartu eta Iainkoaren bethiereko amorioari uko egih. Badakusazu, Filothea, monzo naizela zure bizitze guziaz egin behar duzun konfesione jeneral batez; aitortzen dut egiazki eztela behtiere osoki haren premiarik, bainan konsideratzen dut ere neurrigabeki on izanen zaitzula lehenbizi haste hunetan. Geienetan bizitze komuna eta lanoa daramatenen ordinariozko konfesioneak alfer dira, eta eskas handiz betheak. Zeren hainitzetan bada preparatzen eztenik, edo guti baizen, eta behar bezalako urrikirik eztueniuk: aitzitik maiz gertatzen da nihor konfesatzera doala bekatutara bihurtzeko borondate ixillarekin, zeren nahi eztuen bekatuaren okasionetik ihes egin, eta bere bizitzearen oneratzeko behar den bidea hartu; kasu hautan guzietan konfesione jenerala behar da, arimaren seguratzeko.

        Bainan hortaz lekora, konfesione jeneralak erakartzen gaitu gure buruaren ezagutzera, gonbidatzen gaitu gure bizitze iraganaz ahalkadura salbagarrizko baten hartzera, miretzaraziten derauku Iainkoaren miserikordia, ikusirik pazienziarekin egon dela gure begira, baketzentu gure bihotzak, arintzentu gure espirituak, borondate onak pitztentu gure baitan, emaiten dio gure Aita espiritualari leku guri gure estatuari hobeki dagokan konseillurik eta abisurik emaiteko; finean idekiten derauku bihotza gure ongi eta fianzarekin preparatzeko hemendik harako konfesionetara.

        Beraz minzo naizenean gure bihotzaren berritze jeneral batez, eta gure arimaren Iainkoa ganako itzultze osoaz, bizitze debotean sartzeko, badut arrazoin, ene ustez, Filothea, zure konseillu emaiteaz konfesione jeneral bat egin dezazun.

 

aurrekoa hurrengoa