www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Afekzioneez eta erresoluzioneez
zein baita Meditazionearen hirurgarren partea

 

SEIGARREN KAPITULUA

 

        Meditazioneak isurtzen tu atzarmendu onak gure borondatean, edo gure arimaren afekzionezko partean, nola Iainkoaren eta lagunaren amudioa, Parabisuaren eta loriaren desira, arimen salbamenduaren zeloa, gure Salbatzaillearen bizitzearen imitazionea, bihotzberatasuna, urrikalsutasuna, admirazionea, botztasuna, Iainkoaren graziaren galtzeko beldurtasuna, Iujeamenduazko eta Ifernuazko izialdura; bekhatuaren gaitzerizkoa, Iainkoaren ontasuna eta miserikordia baitako fidanza, gure bizitze gaizki iraganazko ahalketasuna; eta behar da gure espiritua ibil eta heda dadin afekzione hetan ahal bezanbat. Baldin nahi baduzu hortan hel dakizunik, harezazu esuan Don Capilliak Meditazioneen gainean egin duen lehen liburua, eta irakur haren prefaza: zeren hartan erakusten du nola behartutzun zure afekzioneak hedatu, eta are geiago aita Ariasek Orazionearen gainean egin duen liburuan.

        Guziarekin ere, Filothea, ezta afekzione jeneral hetan hanbat trikatu behar, non eztezazun hetaz erresoluzione partikularik egin zure oneramenduko. Konparazionera: Gure Salbatzailleak gurutzearen gainean erran zuen lehenbiziko hitzak isuriko du dudagabe zure ariman afekzione on bat haren imitatzeko, eta hekin onetsteko. Badiot beraz orai deus guti dela hori, erresoluzione partikular bat hartzen ezpaduzu geiago, hunela. Ea bada, enaiz geiago minduko hunelako eta hunelako hauzokoek, edo etxekoek nitaz erraiten duten halako eta halako tarritagarrizko hitzak, hunelakok edo halakok nitaz egiten duten halako eta halako mesprezioaz; aitzitik eginen dut halako eta halako gauza hekin ematzeko eta irauasteko ene gana, eta hala bertzeez. Bide hunetaz, Filothea, gutiren barrenean zure faltak xuxendukotutzu, bainan afekzione xoillez berant erremediatuko itutzu, eta nekhez.

 

aurrekoa hurrengoa