www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bigarren meditazionea.
Zertara kreatuak garenaren gainean

 

HAMARGARREN KAPITULUA

 

Preparazionea.

1. Iar zaite Iainkoaren aitzinean.

2. Othoitz egiozu zure inspiratzeaz.

 

Konsiderazioneak

        1. Iainkoak etzaitu ezarri mundu hunetan zure beharrik zuelakotz, ikusirik ezdeusgai zarela harentzat; bainan xoilki bere ontasunaren erakustea gatik, emaiten derautzula bere grazia eta bere loria. hargatik eman derautzu adimendua, haren ezagutzeko, memoria, hartaz orhoitzeko, borondatea, haren maitatzeko, imajinazionea, haren ongi-eginen gogoratzeko, begiak, haren obra miragarrien ikusteko, mihia, haren laudatzeko, eta hala bertzeez.

        2. Intenzione hartara kreatua, eta mundu hunetan ezarria zarenaz gero, haren kontrako akzione guziak behar dira arbuiatu eta urrun igorri, eta fin hartara heldu eztirenak mesprezatu behar dira, alferrak eta ezdeusetakoak bezala.

        3. Konsidera zazu munduaren dohakabetasuna. Eztu hori gogoratzen, bainan bizi da uste balu bezala, eztela kreatua etxerik egiteko, zuhaitzik landatzeko, aberastasunik biltzeko eta ergelki ibiltzeko baizen.

 

Afekzioneak eta erresoluzioneak

        1. Ahalka zaite, erakus diozozu zure arimari bere miseria, hain handia izan baita hunerainokoan, non hori guzia ezpaitu gogoan izan ere, edo guti baizen. Helaz! erranen duzu, zer nuen gogoan, ene Iainkoa, zu etzinitudanean? Zertaz orhoitzen ninzen, zutaz ahantzirik nengoenean? zer nuen maite, zu etzinitudanean maite? Helaz! egiaz bizi behar nuen, eta bazkatzen nintzen banaloriaz, nik serbitzatzen nuen mundua, eta mundua ezta egina ene serbitzatzeko baizen.

        2. Haserra zaite zure bizitze iraganaren kontra. Arnegatzen dut zuetaz gogoeta alferrak, orhoitzapen ezdeusetakoak eta madarikatzekoak, arnegatzen dut zuetaz adiskidetasun falsoak, serbitzu galduak, ongi-egin eskergabeak, begitarte eman fastikagarriak.

        3. Itzul zaite Iainkoa gana. Zu, O ene Iainkoa, ene Salbatzaillea, zu xoilki izanen zara hemendik hara ene gogoeta eta pensamendu guzien xede bakhoitza, ez ez, sekulan eztut neure gogoan pairatuko zure gogara ezten gauzarik. bizi naizen egun guziez betheko dut neure memoria hain eztiki ene aldera erakutsi duzun zure emetasunaren handitasunaz, zu izanen zara ene bihotzeko plazerak, eta ene afekzioneen eztitasuna.

        Bada, zinetan nago, halako eta halako nenrabillaten ergelkeriaz, ene egunak eramaiten zerauzkidaten halako eta halako ioan-etorrian, ene bihotza amarraturik zedukaten halako eta halako afekzioneak hemendik hara higoinduko zaizkit, eta hartarakotzat serbitzatuko naiz halako eta halako erremedioz.

 

Konklusionea

        1. Emozu esker Iainkoari, zeren egin zaituen hunein fin ekzelent batetako. Egin nauzu, Iauna, zuretzat, arren zure neurrigabeko loriaz sekulakotz goza nadin, noiz izanen naiz gai eta baso, eta noiz benedikatuko zaitut egin behar zaitudan bezala?

        2. Ofrenda egizu. Ene kreatzaille maitea, ofrendatzen derauzkitzut ene afekzione eta erresoluzione hek berak, ene arima eta bihotz guziarekin.

        3. Othoitz egizu. Ene Iainkoa, othoitzez nagotzu ene desiren eta botuen gogo onez hartzeaz, eta ene arimari zure benedizinoaren emaiteaz; zure Semeak gurutzearen gainean isuri duen odolaren merituz hek konpli ahal detzan amorea gatik.

Egizu debozionezko floka.

 

aurrekoa hurrengoa