www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hitz bat Birjinentzat

 

BERROGEI ETA BATGARREN KAPITULUA

 

        O birjinak! eztut hirur hitz hautaz bertzerik zuei erraiteko, zeren gainerakoa aurkhituko duzue berzetan. Baldin munduko ezkontzan sartu nahiak bazarete, idukazue bada ieloskorki zuen behenbiziko amorioa zuen lehenbiziko senharrarentzat. Uste dut enganamendu handi dela, bihotz garbi baten orde, bihotz higatu, amorioz nahasi eta erabilli bat ekhartzea. Ordea zori onak deitzen bazaituzte kastitatezko eta birjinezko eztei espiritualetara, eta nahi baduzue zuen birjinitatea sekulakotz begiratu: O Iainkoa! begirauzue zuen amorioa ahalik mindurikiena zuen Iainkozko esposarentzat; dakizuela, nola hura baita garbitasuna bera, eztuela deus garbitasuna bezain maite, eta hari gauza guzien premiziak zor zaizkola. San Hieronimoren guthunek emanen derauzkitzute premia ditutzuen abisu guziak. Eta zuen kondizioneak obedienziara obligatzen zaituztenaz geroztik, hauta zazue gidari bat, zeinaren gidamenduz zuen bihotza eta gorputza saindukiago konsekra ahal diotzotzuen Iainkoarn maiestateari.

 

aurrekoa hurrengoa