www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Purgatu behar dela inklinazione gaixtoetarik

 

HOGOI ETA LAUGARREN KAPITULUA

 

        Baditugu oraino, Filothea, naturalezatik sortzen diren inklinazione batzu, zeinak, zeren eztuten bere sortzea hartu gure bekatu partikularetarik, ongi minzatzera, ezpaitira bekatu, ez mortal ez benial, bainan erraiten dugu inperfekzioneak direla, eta hekin egitea dela eskasa eta hutsa. Exenplutzat, Santa Paulak, Sain Hieronimok eskiribatu duen bezala, inklinazione handi bat zuen tristezietara eta doluetara, hala non haren haurrak eta senharra hil zirenean, bethi damuz hiltzeko perillean iarri baitzen. Hori zen inperfekzione bat eta ez bekhatu, haren gogoaren eta borondatearen kontrako gauza zenaz gero. Bada naturalezaz jende arinik, bada nabarbenik eta molde gaitzik, bada gogorrik bertzeren erranak nekhez hartzen dituenik, bertzeak mesprezakor dira, bertzeak haserrekor, bertzeak amoriora emanak dira; hitz batez guti edireiten da zenbait halako inperfekzionetarik eztuenik, eta hura noizbait erakusten eztuenik.

        Ordea batbederaren naturalezati datxezkolarik, halarik ere artha ekharriz eta hekin kontrako afekzionea hartuz neurrira eta onera ekhar ditezke, eta hetarik garbi eta libra diteke ere nihor. Ediren da bidea armendola ondo khiratsen eztitara ganbiatzeko, ondoan zilhatze hutsaz handik gozo khiratsaren ilki araztzeko, zergatik gure inklinazione gaixtoak ezin kanporako ditugu hobe gaitezintzat? Ezta hain naturaleza onezkorik, non ezin gaixta dadin ohitza gaixtoez, ezta ere hain olha gaitzik, non Iainkoaren graziaz lehenik, gero antzez eta arthaz ezin hez eta garai dadin.

        Banoa bada orai eman eta erakus detzadan abisuak eta exerzizak, zeinen bidez garbituko baituzu zure arima afekzione perillosetarik, inperfekzionetarik eta bekhatu benialetarako afekzione guzietarik, eta zure konszienzia geiagotik geiagora seguratuko baituzu bekatu mortal guzien kontra.

        Iainkoak dizula grazia hei ongi iarraikiteko.

 

aurrekoa hurrengoa