www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Barrenago humiltasunaz

 

BOTZGARREN KAPITULUA

 

        Ordea desira duzu, Filothea, aitzinago gida zaitzadan humiltasunean barrena; zeren erran dudan bezala haritzea eta egitea, zuhurziago da hurren, humiltasun baino: orai bada urrunago noa. Hainitzek eztute nahirik ez ausartziarik ere Iainkoak hereziki egin derauzten grazien gogoratzeko eta konsideratzeko, beldurrez hardezaten banaloriarik edo gogalgintzarik: hortan segun enganatzen dire. Zeren Angeruzko Dotor handiak dioen bezala, halaz eta Iainkoak egin derauzkigun ontasunen konsiderazionea haren amoriora heltzeko bide egiazkoa denaz gerostik, zenbatenaz haren ongi eginak ezaguturenago baititugu, hanbatenaz hura izanen dugu maiteago: Eta nola guri bereziki egiten zaizkigun ontasunek atzartzenago baigaituzte, guziei oro bat egiten zaiztenek baino, behar dire halaber ernekiago konsideratu. Gerthuz, deusek ere ezin humil gaitzake Iainkoaren miserikordiaren begietan, hark egin derauzkigun ortasunen hainitztasunak humil gaitzakeien bezanbat, eta deusek ere ezin humil gaitzake haren iustiziaren aitzinean, gure gaizki egin handiek bere hainitz izanez egin gaitzaketen bezanbat. Konsidera dezagun zer egin duen gure gatik, eta zer egin dugun haren kontra; eta gure bekhatuak xehero konsideratzen ditugun bezala, konsidera detzagun halaber haren graziak xeheroki. Ezta beldur behar gure baitan eman dituen ontasunen ezagutzak hant gaitzan, baldin erneki beha bagozka egia huni, zer eta gure baitan onik baita, eztela gure ganik. Helaz! Mandoak ez othe dira bethiere abre pizuak, eta galtzen othe dute bere usain gaixtoa, Prinzearen filda edo tresna preziatuez eta usain onetakoez kargatuak direlarik? Zer dugu onik eman etzaikunik? eta hura bertzeren ganik badugu, zergatik nahi hartaz urguillutu? Kontrara, eman zaizkigun grazien konsiderazione biziak egiten gaitu humil, zeren ezagutzak baitakharke eskerrak. Ordea Iainkoak egin derauzkigun graziak ikusirik, zenbait banaloria suerte heldu baliz gure kilikatzera, ezin faltatuzko erremedioa izanen da, laster konsideratzea, zein eskergabe garen, zein eskas, zein miseriatsu. Miratzen badugu zer egin dugun, Iainkoa gurekin etzenean, ongi ezagutuko dugu egiten dugun guzia, hura gurekin denean, eztela heldu gure antzetik edo burutik. Egia da guk ongi eginaz gozatuko eta boztuko garela zeren gure baita, baina Iainkoari xoilki hartaz emanen diogu loria, zeren haren eskutik heldu baita.

        Hala Birjina sainduak aitortzen du Iainkoak egin diotzala gauza guziz handiak, bainan hori eztu egiten bere buruaren humiltzeko eta Iainkoaren handietsteko baizen. Ene arimak, dio, handiro laudoriotzen du Iainkoa, zeren gauza handiak egin baiterauzkit.

        Hainitzetan erraiten dugu ezgarela deus ere, miseria bera, eta munduko istilla garela, baina damu handi genduke nihork hitzean har baginitza, eta guzietan erran baleza gukurok diogun bezalakoak garela: Aitzitik, ihez eta gorde iduri egiten dugu, berzeek laster dagitentzat gure ondoan eta bilha gaitzaten gatik: itxura egiten dugu nahi dugula azkenik eta mahainaren lekurik beberenean iarri; bainan horrela gaude mahain burura abantail geiagorekin ikhaiteko. Egiazko humiltasunak eztu humil iduririk egiten, eta humiltasuneko hitz guti atheratzen du, zeren eztu xoilki desiratzen bertze bertuteen estaltzeko, baina bera oraino, eta beregainki gorde nahia da. Eta zilhegi baliz gezur erraitera, ezten bezalakoa iartzera, edo lagunari eskandalurik emaitera, burugogorka iar liteke, eta urguillukeriazko obrak egin letzake, bere buruaren hekin azpian estaltzeko eta han bizitzeko gorderik eta ezagungaberik. Huna beraz ene konseillua, Filothea, edo ezterragula humiltasuneko hitzik, edo derratzagun egiazko sentimendu barreneko, eta kanpora atheratzen ditugun hitzen arauerako batekin: eztetzagula nihoiz ere begiak beheiti, bihotzak humildurik baizen: eztagigula azkenik iarri nahi garelako iduririk, non bihotz onez azken lekuan eztugun iarri nahi. Bada erregla hori hain hedatua dadukat guzientzat, non ezpaitut hartarik deus ere lekhatzen, gauza bat xoilki diot geiago, korteziak nahi duela, batzutan abantailla eskaini diezegun hura duda gaberik hartuko eztutenei: hargatik ezta hortan bi aldetarako aditzerik, ez eta gezurrezko humiltasunik, zeren orduan abantaillaren eskaintze hutsa da eman nahi dugun ohorearen abiatze ta haste bat; eta hura osorik ezin eman daidikeienaz gero, ezta gaizkirik hei hatsapenaren edo liparraren bedere emaiteaz. Orobat diot ohorezko eta errespetuzko hitz batzuez, zeinek, zorrotzki harturik, ezpaitirudite egiazkoak direla, behar bezanbat egiak direlarik, baldin hek erraiten dituenaren bihotzak egiaz gogo badu, noren ere gatik erraiten baititu, haren ohoratzeko eta errespetatzeko. Ezen gure hitzek nolazpaiteko soberaniaz erraiten duguna klaratzen dutelarik, badarik ere eztugu gaizki egiten hekin enplegatzeaz, ohiko usanzaz hala nahi duenean. Egia da nahi nukeiela hala ere gure hitzak liren gure afekzioneen ahalik arauerakoenak, bihotzeko idekitasunaren eta trebetasunaren non ere eta zertan ere nahi den erakusteko. Gizon egiazki humillak nahiago luke bertze batek hartaz erran lezan, ezteiarra dela, gaizoa dela, eztela deus ere, eztuela deus balio, berak erran baleza baino: ezpere aditzen badu erraiten dela halakoa dela, eztu ukhatzen, aitzitik bihotz onez amor egiten du eta ixilik dago; zeren nola fermuki zinetsten baitu aiphatzen den bezalakoa dela, ategin du berzeek ere berak bezalako iujeamendu egin dezaten. Hainitzek erraiten dute Orazione mentala utsten dutela perfetentzat, berak eztirela gai eta eztutela merezi jartzea haren egiten: badiote bertzeek eztirela ausartzen Sakramendu sainduari maiz hurbiltzera, zeren ezpaitadukate garbi aski direla: bertzeek erraiten dute beldur direla bere miseria eta erorkortasun handia gatik debozioneari desohore eta laido egin diozoten, hartan iartzen badire: bertzeek finean eztute bere antzea eta iakina enplegatu nahi Iainkoaren eta lagunaren serbitzuko; zeren, diote, ezagutzen baitute bere feblezia, eta beldur direla urguillu ditezin, zerbait onik eragiten badute, eta berak gal eta erre ditezin bertzei argi eginez. Hori guzia ezta bernizadura eta artifizio hutsik baizen, eta humiltasun motha da, ez xoilki falsoa, baina gaixtoa ere: hartaz nahi baituzte iainkoaren gauzak ixilik eta zotilki hitzez gutitu eta mesprezatu, edo ezpere bere usteari, azturari eta nagitasunari diadukoten amorioa humiltasunaren aitzakiaz estali eta bernizatu.

        Eska zakizko Iainkoari seinale bat zeruan gor, edo beherean itsasoan barrena, ziotsan Profetak Akab dohakabeari, eta hark ihardetsi zioen: Ez bada, enaiz eskatuko, eztut Iauna tentatuko. O gizonaren gaixtoa! Iduri egiten du ohore handia ekhartzen dioela Iainkoari, eta humiltasunaren itxurapenaz eta estakuruaz desenkusartzen da, eta gibela doako Iainkoaren ontasunak eskaintzen dioen graziari. Ordea ez othe dakusa iainkoak egin nahi deraukunean graziari, urguillukeria dela graziari ukho egitea? Iainkoaren dohainek obligatzen gaituztela hekin hartzera? humiltasun dela obeditzea, eta haren desirei ahalik hurbillenetik iarraikitzea? Bada Iainkoaren desira da, perfekzionea eta saindutasuna ardiets dezagun, gu harekin bat eginik, gure bizitzea haren bizitzearen gainean ahalik finkiena moldatuz. Bere buruaz fida den superbioak arrazoin du deusik egiteko ausartziarik ez hartzeaz; bainan humilla hanbatenaz bihotzdunago da, zenbatenaz ezagutzenago baitu indarrik eztuela; eta bere burua gaizo dadukan eredura, ausartzenago da, zeren bere fidanza guzia baitaduka Iainkoa baitan, dakielia Iainkoaren plazerik gozoena dela bere bothere handiaren erakustea gure indargabetasunean, eta bere miserikordiaren gainean. Beraz behar gare humilki eta sainduki ausartu egitera zer ere gure arimen gidariek iujeatzen baitute on eta eder gure salbamenduaren aitzinatzeko.

        Nihork uste badu eztakiena dakiela, erhotasun ageri da; nahi badu bere burua zerbaitez iakinsun egin, ezagutzen duelarik zer hura eztakiela, ezin pairatuzko banaloria da. Nitaz bezanbat; enuke erakusiere nahi dakidana dakidala, ez eta eztakidala. Karitateak nahi duenean, trebeki eta emeki minzatu eta hari behar da lagunarekin, ez xoilki haren irakhasmenduko, bainan eta konsolazioneko on eta premiazko diren gauzez. Ezen humiltasunak gordetzen eta estaltzen dituelarik bertuteak, hekin begiratzeko; badarik ere agertzen ditu, hekin emendatzeko, handitzeko eta konplitzeko, karitateak manatzen duenean. Jprtam Tylozko Irletako zuhaitz baten pare da, zein zuhaitzek gauaz hertsten baititu eta serraturik baitadutza bere lore-gorri ederrak, eta ezpaititu zabaltzen iguzki ilkhitean baizen, hala non herri hartakoak baitiote lore hek lo dauntzala gauaz: zeren humiltasunak horrela estaltzen eta gordetzen tu gure bertute eta perfekzione guziak, eta eztitu nihoiz ere eraksten karitatea gatik baizne, zein karitate, nola ezpiata gizonaren trazazkoa, baina zerukoa, ez nihoren moldeazkoa, baina Iainkozkoa, eta haren ganik sortua, Bertuteen egiazko Iguzkia baita, zeinen gainean bethi nausi iarri behar da: hala non karitatearen kontrako humiltasunak duda gaberik falsoak baitire.

        Enuke nahi neure burua erho, ez eta zuhur egin: zeren humiltasunak nahi ezpadu zuhur egin dezadan, sinpleziak ere eta trebetasunak eztute nahiko erho egin nadin; eta banaloria humiltasunaren kotrakoa bada, artezia ere, bernizadura eta disimulakeria iarriak dire oro bat trebetasunaren eta sinpleziaren kontra. Baldin Iankoaren serbitzari handi batzuk erho-iduri egin badute bere burua munduaren begietan xipiago egitea gatik, hetaz miretsi behar da, ezta ordea hek bezala egin behar: zeren gizonek halako soberaniazko puntura iragaiteko izan tuzte arrazoinak, beretzat hain bereziak eta ohigabeak, non ezpaita hek bezala egiteko themarik hartu behar duenik. Dabidetez bezanbatean, lege zaharreko Arkaren aitzinean dansan eta iausika hari izan zen, aphur bat geiago ohiko ederkitasunak agintzen zuen baino: etzuen hargatik bere burua erho egin nahi, baina sinpleki eta artifiziorik gabe, kanpoko iauskeria hek egiten zituen, bihotzean sentitzen zuen ohi eta neurrigabeko alegrian zaren eredura. Egia da Mikol zeritzon haren emazteak eranzute egin zionean hortaz, erhokeria batez bezala, hark etzuela damurik hartu ikusteaz gutietsten zela hargatik, aitzitik bethi trebeki bere zinezko bozkarioari iarraikiz, adiarazi zuen atsegin zuela laido guti baten izaiteaz bere Iainkoa gatik. Horren ondoan erranen derautzut ezen, debozione egiazko, trebe eta ideki baten obrak gatik erho edo deus guti etsten bazare, humiltasunak bozkariotuko zaituela laido doatsu hartaz, iakinik hark eztuela zure baitan lekurik, bainan hura egiten derautzutenetan dagoela.

 

aurrekoa hurrengoa