www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ioko debekatuez

 

HOGOI ETA HAMABIGARREN KAPITULUA

 

        Datuetako, kartetako eta bertze horrelako iokoak, zeinetarik irabazia kasuz prinzipalki eta sortez heldu baita, eztira xoilki errekreazione perillosak, danzak bezala, baina bertzerik gabe, eta diren bezala konsideraturik gaixtoak dira, baiatzekoak eta gaizki erraitekoak; hargatik debekatuak dire hala kortetako, nola elizako legeez. Ordea, erranen derautazu, zer gaizki handi da hetan? Halako iokoetan irabazia eztaheldu arrazoinaren arauera, bainan kasuak eta sorteak emanik; hainitzetan erorten baita fetxo eta antzatzugabez deus ere merezi etzuena gana; beraz hortan ofensatua da arrazoina. Ordea hala egin dugu paktua, diozu. Hori ongi da erakusteko irabazten duenak ezterauela bertzei bidegaberik egiten, bainan ezta handik atheratzen paktua eztela arrazoinez kanpokoa, eta iokoa ere; ezen fetxotasunaren sari izan behar den irabazia egiten da sortearen sari; bada sorteak eztu saririk bat ere merezi, hura gure eskuko nihola ere eztenaz geroztik.

        Hortaz lekhora, ioko hei errekreazionea daritzte eta hartarakotz eginak dire, guziarekin ere eztira errekreazioneak niholatako maneraz, baina bai buruko lan eta egiteko bortitzak dire. Zeren ez othe da lan handia bethi gogoa idukitzea ardurako zelata batetan finkaturik, thematurik, sosegu gaberik, beldurturik eta khexaturik? Othe da gogorik iokariena baino tristeagorik, ilhunagorik, eta melankoliatsuagorik? Hargatik ezta iokoaren gainean minzatu behar, ezta irri egiterik, etzaio biderik eman behar estulari, bertzela horra non tarritatzen diren iokariak.

        Finean ezta iokoan bozkariorik irabazten duenarentzat baizen, eta bozkario hura ez othe da zuzenaren kontrakoa, ezin izan ditekenaz gero lagunaren kalteaz eta damuaz baizen? Bozkario hura gertuz itsusia da eta laidozkoa. Hirur arrazoin hek direla kausa iokoak debekatuak dire. San Luis errege handia, aditurik Anjuko kondea bere anaia, eta Gautier Nemursko iauna iokoan hari zirela, eri bazen ere iaiki zen, eta ahal bezala ioanik hekin ganbarara, hartu zituen taulak, datuak, eta diruaren parte bat, eta lehioetarik iraitsi zituen itsasora, hekin kontra hagitz haserreturik eta samurturik. Sara donzeilla saindua eta garbia Iainkoari minzo zaiola bere hobengabetasunaz; badakizu Iauna, dio, enaizela egundaino ibilli iokarien artean.

 

aurrekoa hurrengoa