www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Nola bortitztu behar den
bihotza tentazioneen kontra

 

HAMARGARREN KAPITULUA

 

        Konserazazu noizbaitetik noizbaitera zer pasionek nausitzenago duten zure ariman, eta hek ezaguturik, harezazu gogoz, hitzez eta obrez hekin kontrako bizitze manera. Konparazionera, sentitzen baduzu banaloriazko pasioneak zaramatzala, orhoitzaite maiz munduko biziaren miseriaz, zein unhagarri izanen zaizkon konszienziari halako banaloriak heriotzeko egunean, zein ezta gosean bihotz handi bati, eztirela haurren iokoak eta dostetak baizen; eta bertze horrelako gauzarik iraulezazu gogoan. Minzazaite maiz banaloriaren kontra, eta iduri zaitzularik zure oldearen kontra minzo zarela, etzaudezila hargatik banaloria zinetan mesprezatu gabe: ezen bide hartaz obligatua izanen zara, guzien aiphamenaz ere, haren kontra haritzera, berdin gauza baten kontra minzatuz atzartzen gare haren gaitzetztera, lehenbizian hartarako afekzionerik genduelarik. Egizu beheramenduzko eta humiliagarrizko ahal bezanbat obrarik, iduri dagotzularik damurekin egiten tutzula, zeren horrela humiltasunean ohituz zure banaloria zapatzen duzu, hala non tentazionea datorrenean, zure inklinazionea ezin iarriko baita haren alde lehen bezanbat, eta indar geiago izanen baituzu hari gerla egiteko.

        Abariziari emana bazare, egizu maiz gogoeta bekhatu haren erhokeriaren gainean, gure serbitzuko baizen eginak eztiren gauzen gathibu egiten gaituela, bada eta ezpada heriotzeko orenean utzi beharko direla guziak, eta naski hek barraiatuko dituen, edo bere kaltetan eta danazionetan hetaz serbitzatuko den urliaren eskuetan. Minzazaite hagitz abariziaren kontra, laudazazu handiro munduak merezi duen pesrezioa, borxazazu zure burua hainitz aumoin eta karitatezko obrarik egitera, eta zenbait aldiz utzkitzu zerbaiten biltzeko okasioneak eta paradak.

        Ohitua bazare amoriorik emaiten edo hartzen, maiz erabilezazu gogoan, zein perillos den, bai zuretzat, bai bertzeentzat, horrela egitea, zein itsusi den zure arimako afekzionerik nobleenaren emaitea eta lizuntzea halako dostaketetan, zein bide zabal den erran erazitzeko burua neurrigabeki arin duzula; minzazaite maiz garbitasunaren eta bihotzeko sinpleziaren faboretan, eta egizu ahal bezanbateko akzionerik zuk erranen duzunaren arauera, ihes egiten duzula afaitadura eta solhastakeria guzietatik.

        Hitz batez, bake denboran erran nahi da, darraitzun bekhatuaren tentamenduek geiago khexa etzaitzatenean, egizu harne kontrako bertuteazko obra hainitz, eta horrela egiteko okasioneak heldu ezpadira, zoaz zu lehenik hekin bilha: zeren bide hartaz bortitztuko duzu zure bihotza ethrokizuneko tentazionearen kontra.

 

aurrekoa hurrengoa