www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Egiazko adiskidetasunez

 

HEMERETZIGARREN KAPITULUA

 

        O Filothea, duzun batbedera maite karitate handizko amorioz; ordea eztezazula adiskidetasunik egin bertuteari ukhitzen zaizkon gauzez zurekin minza ditezkeneik baizen, eta zenbatenaz ederrago eta hobeago izanen baitira zuen artean konpartituko ditutzuen bertuteak, hanbatenaz zuen adiskidetasuna izanen da konpliago. Zuen elkharrekiko solahsetan minzo bazarete iakintasunez, zuen adiskidetasuna segur hagitz laudatzekoa da, eta are laudatzekoago hari bazarete bertuteez, prudenziaz, diskrezioneaz, bortitztasunaz eta iustutasunaz. Baina zuen arteko konpartimenduak egiten badire karitateaz, debozioneaz, eta Giristinoaren perfekzioneaz, O Iainkoa, zein prezios izanen da zuen adiskidetasuna! Ekzelenta izanen da, zeren Iainkoa ganik heldu den; ekzelenta, zeren Iainkoa gana doan; ekzelenta, zeren Iainkoa den haren amarra; ekzelenta, zeren sekulakotz iraunen duen Iainkoa baitan: O zein on eta gozo den lurrean elkhar maite izaitea, zeruan direnek elkhar maite duten bezala, eta ikhastea elkhar onetsten mundu hunetan, bertzean batak bertzea sekulakotz onetsiko dugun bezala. Enaiz hemen minzatzen karitatezko amorio sinpleaz, zeren hura behar derauegu guziei ekharri; baina minzo naiz adiskidetasun espiritualaz, non bi ezpa hirur arimak edo geiagok batak bertzeari egiten baitiote parte bere debozioneaz, bere afekzione espiritualez eta espiritu ber bat egiten baitira bere artean. Zein merezi onez kanta ahal dezakete halako arima doatsuek: Huna zein eder etaon den anaiak elkharrekin egoitea! Bai, zeren debozioneko balsamu gozoa iarieten da bataren bihotzetik bertzearen bihotzera eta ardurako partaletasun batez, hala non erran baititeke Iainkoak adiskidetasun haren gainera isuri duela bere benedizionea eta sekula sekuloronetako bizia.

        Badaritzat bertze adiskdetasun guziak eztirela itzalak eta itxurak baizen hunen aldean, eta hekin amarrak eztirela berinazko gathe batzu baizen, debozione sainduaren amarra handi haren aldean, zeina baita guzia urrez egina.

        Eztagizula bertze suertezko adiskidetasunik, minzo naiz egiten ditutzun adiskidetasunez: zeren eztira hargatik utzi edo mesprezatu behar naturalezak edo aitzineko eginbideek ordenatzen derauzkitzuten adiskidetasunak ahaideen, urkhoen, ogi egilleen, hauzokoen eta bertzeen aldera, minzo naiz zeronek hautatzen ditutzunez.

        Hainitzek erranen derautzute agian eztuzula niholatako afekzione eta adiskidetasun berezirik hartu behar nihoren gana, zeren horrelako tratuak bihotza dadukan amarraturik, espiritua barraitzen duen, inbidiak dakhazken; bainan enganatzen dire bere konseilluetan. Ezen, zeren irakurri duten haintz gizon sainduren eta debozionetsuren eskiribuetan, adiskidetasun espiritualek eta ohizkanpoko afekzioneek neurrigabeko kalteak ekharten derauztela Fraidei, uste dute orobat dela munduan daudezin gainerakoez ere, baina diferenzia handia da; zeren ikusirik Konbentu ongi ordenatutan guziek hartu dutela egiazko debozionearen ardietsteko borondatea, ezta mengoarik halako elkharrekikotasun berezirik egin dezaten, beldurrez guzientzat behar dena beretzat bilhatzen badute, iragan ditezin partiluartasunetarik partitzetara; ordea mundukoen artean daudezinez eta egiazko bertutea besarkatzen dutenez bezanbatean, adiskidetasun saindu eta sakratu baten beharra dute, bata bertzeari lotzeko: zeren hura dela bide elkharri bihotza pitzten diote, elkharri heltzen zaizko, elkhar gonbidatzen dute ongi egitera. Eta nola landa zabalean eta ordokian doazinez ezpaitute premiarik elkharri eskuaz itxekitzeko, baina bai bide pelkharretan eta legunetan direnak elkharri biatatxezko seguratukiago ibiltea gatik; hala konbentuetan daudenek eztute adiskidetasun partikularen premiarik: baina munduan dabiltzanek hekin beharra dute elkharren alxatzeko eta elkharri heltzeko, hanbat iragan behar duten bide gaitzetan. Munduan eztute guziek xede bat buruan, ez eta espiritu edo gogo bera: beraz dudagaberik apartatu behar gare, eta norbaite egin behar dugu adiskide berezi eta beregain gure gogoaren arauera, eta partikulartasun hark egiaki bereztura edo apartatze bat egiten du, ordea apartatze saindua, bertzetik berezten edo apartatzen eztuena ongitik gaizkia, ardietarik ahonzak, erletarik lixtorrak baizen, zein baita premiazko bereztasuna eta apartatzea.

        Gertuz nihork ezin ukhadezake gure Salbatzailleak amudio begitartetsuago eta bereziago batez maite zituela Iondone Ioannis Ebanjelista, Lazaroa, Marta eta Madalena, zeren eskiritura saindua da lekuko. Badakigu Iondone Petrik minberaki eta samurki maite zituela San Marko eta Santa Petronilla, eta Iondone Paulok bere Timotheo eta Santa Thekla. San Gregorio Naziazakoa ehunetan loriatzen da San Basilio handiarekin izan zuen adiskidetasunaz eta bere eskiribuetan hartaz hunela minzo da: Bazirudien arima bat baizen bi gorputz zerabiltzana, behar ezpadira zinetsi erraiten dutenak gauza guziak gauza guzietan direla, badarik ere zinetste eman behar zaizu biok ginela gutrik baten baitan, eta bata ere bertzea baitan; bada gure bion xedea zen bertutearen landatzen eta lantzen haritzea, eta gure bizitze taillua ethorkizuneko esperanzetara ordenatzea, horrela lur hilkor hunetarik ilkhiten ginela, lurrean hil baino lehen. San Augustino da lekuko eta ikusle san Ambrosiok beregainki maite zuela Santa Monika haren baita ikusten zituen paregabeko bertuteak gatik, eta Santa Monikak ordainez onetsten zuela San Ambrosio Iainkoa ganikako Angeru bat bezala.

        Ordea huts egiten dut hala zure idukiteaz hain gauza ageriaren gainean. San Hieronymok, S. Augustinok, S. Gregoriok, S. Bernardok, eta Iainkoaren serbitzari handienek adiskidetasun guziz bereziak izan dituzte bere perfekzioneari athekarik eta kalterik egin gabe. Iondone Paulok eranzute egiten derauenean Jentillei bere gaizki ibilliaz, akusatzen tu bere afekzionegabeaz, erran nahi da, etzutela adiskidetasunik bat ere. Eta San Thomasek Filosofo zuhur guziek bezala, aitortzen du adiskidetasuna dela bertute bat. Bada minzo da adiskidetasun partikularaz, halaz eta, berak dioen bezala, adiskidetasun konplia eta perfeta hainitzetara ezin heda ditekeienaz gerostik. Beraz ezta perfekzione, adiskidetasunik ez izaitea, baina adiskidetasun onik, saindurik, eta sakraturik baizen ez izaitea da perfekzionea.

 

aurrekoa hurrengoa