www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maizko errezebitzeaz

 

HOGOIGARREN KAPITULUA

 

        Erraiten da Mithridatez Ponteko erregeak bere espiritutik egin zuenean oraiko botikariek darabillaten haren izeneko miritzina, hartaz bere gorputza hala bortitztu zuela, non bera gero enseiatu bazen ere bere buruaren pozoinez hiltzera Erromakoen gathibutasunetik itzultzeko, nihola ere hura ezin hil baitzuen pozoinak. Gure salbatzailleak ordenatu du eukaristia guziz sainduaren guzien gaineko sakramendu hura, zeinak baitaduka egiazki haren haragia eta odola, arren hura iaten duena sekulakotz bizi dadin. Hargatik nork ere hura maiz hartzen baitu debozionerekin, halako maneraz azkartzen eta finkatzen du bere arimaren osasuna eta bizia, non ezin kasik pozoa baititeke niholatako afekzione gaixtoz; nor ere biziaren haragi hartaz othuruntzatzen baita, ezin bizi diteke herioaren afekzioneez; eta nola lur-parabisuan zeudezinek ahala baitzuten gorputzez ez hiltzeko, Iainkoak baratze hartan ezarri zuen fruitu bizigarriaren indarrez; hala ere sakramendu bizitzaille hunen bertutez badu batbederak esku ez hiltzeko arimako herioaz. Baldin fruitu samurrenak eta bustelkorrak, nolakoak baitira gereziak, abrikotak eta arregak, errazki begiratzen eta gordetzen badira urthe bethean azukrez edo eztiz konfituraztaturik, ezta zer miretsirik, baldin gure bihotzak, zenbat ere hautskor eta flako baitira, begiratzen badira bekhatuaren ustelduratik, Iainkoaren semearen ezin ustelduzko haragiaz eta odolaz azukreztatu eta eztiztatu direnean. O Filothea! danatuko diren giristinoak egonen dira deus ere ezin ihardetsiz, iainkoak erakus diezenean falta handia izan dutela arimako herioaz hiltzeaz, hain errazki mantena zitezkeienaz gero bizirik eta sendorik, ian izan balute hartarakotz utzi zerauen bere gorputza. Dohakabeak, erranen du, zergatik hil zarete, biziaren fruitua eta iakia eskuetan zendutenaz geroztik?

        Egun oroz eukaristia sainduaren hartzea, eztut erraiten ongi dela, ez eta gaizki dela; ordea igande guziez errezebitzeaz guziei emaiten derauet konseillu, eta zinetan emaiten; kondizionerekin, bihotza izanen dutela bekhatutarako afekzione guzietarik libro. San Agustinen hitzak berak dire, zeini narraiola ezpaitut osoki erraiten gaizki dela, ez eta ongi dela egun guziez errezebitzea, bainan hori utzten diot iujeatzera puntu hunen gainean deliberatu nahiko duenaren aita espiritualaren zuhurziari; zeren nola hain maiz errezebitzeko preparazionea behar baita bereziena izan, ezta on guziei konseillu emaitea maiz errezebitzeaz; eta zeren preparazione hura bereziena bada ere, ediren baititeke hainitz arima prestutan, ezta on ere guziak jeneralki hartarik urruntzea, bainan hori uijeatu behar da batbederaren barreneko estatua partikularki konsideratuz.

        Zuhurgabetasuna lizate guziei orobat hain maiz errezebitzeko konseillu emaitea; bainan zuhurgaberia ere lizate nihortaz gaizki erraitea, zeren maiz errezebitzen duen, behintzat gidari zuhur baten konseilluari badarraio. Santa Katalina Sienekoak ederki ihardetsi zuen, erran zitzaionean bere maizko errezebitzearen gainean, San Agustinok etzuela laudatzen, ez eta kondenatzen egunorozko errezebitzea. Ea bada, zioen, San Augustinok hura kondenatzen eztuenaz gero, othoi, eztezazuela zuek ere kondena, eta kontent izanen naiz.

        Ordea, Filothea, badakusazu San Augustinok zin zinezko konseillu emaiten duela igande guziez errezebitzeaz, zarraisko bada ahal bezanbat. Halaz eta, kontu egiten dudan bezala, eztuzunaz gero ez bekhatu mortalerako, ez benialerako afekzionerik, San Augustinok nahi duen preparazionean zare, eta are desiratzen duen baino handiagoan, zeren ez xoilki ezpaituzu bekhatuaren egiteko afekzionea, bainan oraino zeren bekhatutarako afekzionea ezpaitadukazu. Hala non zure aita espiritualari on balitzaio, probetxurekin errezebi baitzenezake igande guziez baino maizago.

        Guzia gatik ere hainitz arrazoinezko trabu gerta dakidikezu, ez hala ere zure aldetik, bainan, zeinekin bizi baitzara hekin burutik, eta hargatik eman liozokete leku gida zuhurrari zuri erraiteko eztezazula horrein maiz errezebi.

        Konparazionera, nola ere nahi norbaiten azpikoa bazare, eta zure ganik obedienzia eta ohore behar dutenak hain gaizki ikhasiak eta hain bihurriak badira, non asalda eta fastika ditezin ikusteaz hain maiz errezebitzen duzula, agian gauza guziak konsideraturik, on izanen da hekin sensu apurrari amor egitea, eta ez errezebitzea hamabortzetik hamabortzetara baizen; bainan hori aditzen dela kasu emanik nihola ere trabu hura ezin khen ditekeiela. Hori ezin ongi ordena diteke jeneralki minzatzera; aita espiritualak erranen duena egin behar da, segurtzat ahal derrakedalarik luzenazko errezebitzea dela illabetherik illabetherakoa Iainkoa debozionerekin serbitzatu nahi dutenen artean.

        Zuhur bazare, ezta aitarik, ez amarik, ez emazterik, ez senharrik maiz errezebitzetik trabatuko zaituenik. Zeren dakusatenean errezebitzen duzun egunean etzaudezila hargatik geldirik artha iduki gabe zure estatuari eta kondizioneari dagotzan gauzez, emeago eta begitartetsuago zarela hekin aldera, eta eginbide suerte guziak egiten derauztetzula, ezta ageri seinalerik nahiko zaituztela debozione hartarik gibelatu, dakitela ezterauela kalterik ekharriko, baldin berez xoil puntutsu eta desarrazoinezko ezpadira; kasu hartan erran dudan bezala, agian zure gidariak nahiko du amor egin diezezun.

        Hitz hau erran behar dut ezkonduentzat. Lege zaharrean etzitziaon Iainkoari on hartzekodunak besta egunetan eska litezin zor zitzaiena; bainan etzuen egundaino erakusi zordunek etzutela ongi egiten hartzekorik eskatzen zirenei emaiteaz eta pagatzeaz. Gauza itsusia da, eztelarik bekhatu handi, errezebi egunean bere lagunaren gonbidatzea ezkontzako eginbidearen emaitera; bainan ezta gauza itsusia, aitzitik merituzkoa da bere esposaren obeditzea. Hargatik bere lagunari ezkonzako eginbidea pagatzen dioena ezta sakramendu sainduaz gabetu behar, bertzenak debozioneak emaiten badio haren errezebitzeko desira. Segur, lehenagoko giristinoek egun guziez errezebitzen zuten, ezkonduak zirelarik, eta haur hainitz izaiten zutelarik ere. Hargatik erran dut maizko errezebitzeak ezterauela kalte garabik ekhartzen ez burasoei, ez senharrei, ez emaztei, zuhur bada errezebitzen duen arima. Gorputzeko eritasunez bezanbatean, ezta bat ere legezko traburik partaletasun saindu hari ekhar diozokeon legezko traburik, goiti ekhartzera eta entorzera maiz ertxa lezakeien eritasuna lekhaturik.

        Nihork zortzi egun guziez errezebitzekotzat, behar da eztuen bekhatu mortalik ez eta bekhatu benialerako afekzionerik, eta behar da desor handia duen komuniatzeko; bainane gun guziez errezebitzekotz, behar da erran dugunaz lekhora, garaitu zaien bere geien inklinazione gaixtoei, eta iarraiki dakion bere aita espiritualaren konseilluari.

 

aurrekoa hurrengoa