www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Misterioaren begietaratzeaz,
zein baita preparazionearen hirurgarren puntua

 

LAUGARREN KAPITULUA

 

        Meditazioneko bi puntu ordinariozko hekin ondoan, bada hirurgarren bat Meditazione suerte guzietara hedatzen eztena: hari batzuk erraiten diote, leku aphaintzea, bertzeek, barreneko lekzionea. Bada puntu hau ezta bertzerik, lekhat meditatu nahi dugun misterio osoaren erakustea gure gogoari, gure aitzinean egiaz eta eginez egiten baliz bezala. Exenplutzat, nahi baduzu gure Salbatzaillea gurutzean meditatu, kasu emanen duzu Kalbarioko mendian zarela, eta ikusten Pasione egunean egin eta erran zen guzia, edo nahi baduzu, zeren orobat da, idurituko zaitzu zaren lekuan berean gurutzefikatzen dela gure Salbatzaillea Ebanjelistek eskiribatzen duten maneran. Gauza bera eginen duzu meditatuko duzunean heriotzea, lehen erakusi derautzudan bezala, orobat ere Ifernuazko Meditazionean, eta bertze halako misterio guzietan, egiten direnean ikus eta senti ditezkeien gauzen gainean: zeren Iainkoaren handitasunari ukitzen zaizkon bertze misterioez, bertutearen exzelenziaz, zertako kreatu garen finaz bezanbatean, nola ezin ikusizko gauzak baitira, ezta zer halako iduritzearen edo leku aphaintzearen bilhatzerik. Egia da zenbait konparazione bat ditekeiela konsiderazioneari heltzeko, bainan nolazbait gaitz da halakorik kausitzea, eta eztut zurekin hari nahi, ahalik sinplekiena baizen, eta hala non zure espiritua eztadin hagitz nekha deusik asmatzean. Bada deklaratzen dudan imajinazione hunen bidez serratzen dugu gure espiritua meditatu nahi dugun misterioan, hara huna laster egin eztezan gatik, xoria kagiolan emaiten den, edo belatza bere lokharriez lotzen den bezala, eskuaren gainean iar dadintzat. Halarik ere erranen derautzute batzuk hobe dela fedezko gogo sinpleaz, eta osoki espiritual den konsiderazione huts batez serbitzatzea, misterio hekin errepresentatzean, edo konsideratzea, gauza hek egiten direla zure espirituan berean, bainan hori zutilegi da lehen hasteko: eta Iainkoak gorago alxa zaitzan atean konseillu emaiten derautzut, Filothea, erakusten derautzudan behereko haranean egoiteaz.

 

aurrekoa hurrengoa