www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Arratseko exerzizaz, eta konszienziaren examinaz

 

HAMEKAGARREN KAPITULUA

 

        Nola gorputzeko baraskaria baino lehen eginen baituzu baraskari espirituala Meditazionea dela moien; hala afal zaitezin baino lehen egin behar duzu afaritxo, edo ezpere kolazino debot eta espiritual bat. Hautazazu bada zenbait ephe, afal-muga baino lehexe, eta Iainkoaren aitzinean beheititurik, zure espiritua biltzen duzula Iesus gurutzatuaren aldean (hura errepresentatuko baitiozu zure buruari konsiderazion sinple, eta barreneko begistatze batez) pitzberrizazu zure bihotzean goizeko meditazionearen sua dozena bat hatzgorapen biziz, humilmendu eta oldazarre amoriozkoz, hek aurtikhitzen ditutzula zure arimaren Salbatzaille maite haren gana, edo goizeko meditazionean gozo geiago emand derautzuten puntuak bihotzean berriz iraganez, edo zenbait bertze gauzaren gainean afekzioneak pitztuz, hobe zaitzun bezala.

        Bethiere ohera baino lehen egin behar den konsziaren examinaz bezanbatean, batbederak daki nola egin behar den.

        1. Eskerrak emaiten diotzagu Iainkoari zeren begiratu gaituen iragan egunean.

        2. Examinatzen dugu nola ibilli garen eguneko oren guzietan, eta horren erraskiago egiteagatik, konsideratuko dugu, non, norekin, eta zer egitekotan hari izan garen.

        3. Ikusten badugu zerbait onik egin dugula, hartaz emaiten diotzagu Iainkoari eskerrak; kontrara zerbait gaizki egin badugu gogoz, erranez, edo obraz, barkhamendu eske gagotza Iainkoari, borondaterekin lehenbizi orduan hartaz konfesatuko garela, eta artha handi batekin halakorik ez geiago egitetik begiratuko.

        4. Haukin ondoan gomendatzen diotzagu Iainkoari probidenziari gure gorputza, arima, Eliza, ahaideak, adiskideak, Othoitz egiten diogu Andre Dana Mariari, gure Angeru onari, eta bertze Sainduei gure gainean eta gure gatik iratzarririk egoiteaz, eta Iainkoaren benedizinoa harturik, hark nahi izan duen bezala behar dugun errepausuaren hartzera goaz.

        Ezta sekulan exerziza hunez ahantsi behar goizekoak baino geiago: zeren goizekoak idekitzen diotzatzu zure arimako lehioak Iustiziako Iguzkiari, eta arratsekoaz hertsten deraustetzu ilhunbei.

 

aurrekoa hurrengoa