www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Seigarren meditazionea.
Iujeamenduaz

 

HAMALAUGARREN KAPITULUA

 

Preparazionea.

1. Iar zaite Iainkoaren aitzinean.

2. Othoitz egiozu zure inspiratzeaz.

 

Konsiderazioneak

        1. Finean, Iainkoak mundu hunen irauteari finkatu dioen muga etorri denean, eta hainitz seinale aitzindari eta harrigarri, zeinak gatik gizonak ihartuko baitira beldurrez eta izialduraz, gerta ditezkeienean, uholde bat bezala etorriko den suak lurreko zabaltasun guzia erreko du eta hauts eginen, haren gainean ikusten ditugun gauzetarik bat ere hartarik itzuli gabe.

        2. Khar eta hozpin uholde haren ondoan, gizon guziak pitzberrituko dira lurretik (iadanik pitztu direnez lekhora) eta Arkanjeluaren bozean kausituko dira Iosafateko haranean. Helaz ordea! nolako diferenziarekin! zeren batak han izanen dira bere gorputz loriosekin, alde guzietarik distiatzen dutela, eta bertzeak bere gorputz itsusiekin nondik nahi harritzen dutela.

        3. Konsidera zazu nolako Maiestaterekin guzien gaineko Iujea etorriko den, Angeru eta Saindu guziez inguraturik, bere aitzinean duela Gurutzea, iguzkia baino argia, zein baita graziaren seinalea prestuentzat, eta koleraren, gaixtoentzat.

        4. Gaineko Iuje hark bere manu izigarriaz, eta berehala konplituko denaz berezikotu prestuak gaixtoetarik, batak bere eskuinean, bertzeak ezkerrean ezarten dituela; sekulako berezitzea, zeinaren ondoan bi konpainia eta biltzarre hekl ezpaitira sekulan elkharrekin geiago kausituko.

        5. Hek hala apartaturik, eta konszienzietako liburuak zabaldurik, ikusiko da klarki gaixtoen malizia, eta Iainkoaz egin zuten mesprezioa; bertze alde ageriko dire prestuen penitenzia, eta iainkoa ganik izan zuten graziaren obrak. Deus ere ezta gordeko edo estaliko. O Iainkoa! nolako ahalketasun hekintzat, nolako konsolazionea bertzentzat!

        6. Konsiderazazu gaixtoei aurtikiko zaien azken sentenzia; zoazte madarikatuak deabruari eta haren lagunei preparatu zien sekulako sutara. Pisa etzatzu hitz pisu hek; zoazte, dio, Iainkoak dohakabe hetaz egiten duen sekulako arbuiamenduaren hitza da, desterratzen dituela sekulakotz bere begietarik. Madarikatuak erraitaen deraue: O ene arima, zer madarazino! Madarazino jenerala, gaitz suerte guziak bere baitan dadutzana, madarazino ezin ganbiatuzkoa, sasoin, urthe, mende guziak eta sekulakotasuna bera serratzen ituela. Dio geiago, sekulako penetako eternitatea, zein harrigarri zaren.

        7. Konsidera zazu bertze alde prestuei erraiten zaien sentenzia: Zatozte, dio Iujeak, ah! agur-hitz eztia da, zeinetaz Iainkoak bereganatzen baigaitu eta bere ontasunaren alzora hartzen. Ene aitaren benedikatuak; O benedizino maitea, den benedizino guzia dadukana! Iabe zakizkote munduaren hastetik preparatu izan zaitzuen erresumari. O Iainkoa, zer grazia? zeren Erresuma hark eztu sekulan finik izanen.

 

Afekzioneak eta erresoluzioneak

        1. Ikhara zaite, O ene arima, hautaz orhoiturik. O Iainkoa, nork segura nazake egun hartako non zeruko harroinak ikharatuko baitira izialduraz.

        2. Arnega zazu zure bekhatuez, zeren hek xoilki gal zaitzakete egun izigarri hartan.

        Ah! neronek orai iujeatu nahi dut neure burua, orduan iujea enadintzat: nahi dut ene konszienzia examinatu, akusatu, kondenatu, eta xuxendu, Iujeak egun beldurgarri hartan kondena enazan amorea gatik. Konfesatuko naiz bada, hartukotut behar diren abisuak etc.

 

Konklusionea

        Emoitzu Iainkoari eskerrak, zeren eman derautzun ordukotz zure seguratzeko bidea, eta penitenzia egiteko muga. Emozu zure bihotzaeta othoitz egiozu dagizula grazia haren ongi egiteko, eta konplitzeko.

Pater noster. Abe Maria etc.

Egizu floka espirituala.

 

aurrekoa hurrengoa