www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sainduak ohoratu eta othoitztu behar direla

 

HAMASEIGARREN KAPITULUA

 

        Halaz eta Iainkoak hainitzetan inspirazioneak igortzen derauzkigunaz gero bere angeruak mandatari eginik, guk halaber maiz igorri behar diotzagu gure hatsgorapenak, Angeruak berak ararteko emanik. Parabisuan angeruekin dauden, eta, gure salbatzailleak dioen bezala, angeruen pare eta berdin diren arima saindu ioanek ere ofizio bera egiten dute; gure gatik hatsgorapenez baitaude, eta gogoramendu onak ardietsten baiterauzkigute bere orazione sainduez. Ene Filothea, bil detzagun gure bihotzak zeruko espiritu eta arima doatsu hekin gana. Errosiñol umeek ikhasten dute kantatzen handiekin kantatuz, guk ere, sainduekin eginen dugun tratu sainduaz hobeki iakinen dugu othoitz egiten, eta Iainkoaren laudorioen kantatzen. Salmoak kantatuko itut, zioen Dabitek, angeruen aitzinean.

        Ohore, erreberenzia eta errespetu ekhar diozozu amorio beregain batez Andre Dana Maria Birjina sakratuari eta loriosari, gure guzien gaineko aitaren ama da, eta halatan gure amasoa da. Dagigun bada laster haren gana, eta haren illobatxoak edo haurxoak bezala sar gaitezin haren alzopean fidanza guziarekin; ordu eta leku guzietan dei dezagun ama manso eta ezti hura, gomenda gakizkon haren amazko amorioari, eta enseia gaitezin haren bertutei iarraikitera, ekartzen dugula haren aldera egiazko umeek ohi duten bezalako bihotza.

        Treba zaite hagitz angeruekin, mira zazu maiz gogoz nola ezin ikus ditezkeien bezala zurekin daudezin eta beha dagozkan zure bizitzeari; guzien gainetik ohore eta amorio ekhar diezezu zu zaudezin Diozesako, eta zeinekin bizi baitzara, hekin angeruei, beregainki ordea zureari: othoitz egiezu maiz, laudorio emezu arduraki, gomenda zakizte zure egiteko guzietan, bai espirituzkoetan, bai mundukoetan, zure intenzionetan hel eta lagun dakizkitzun amorea gatik.

        Pierres Faber Iesusen izeneko konpainia sainduko lehen apezak, lehen predikariak, lehen theologu nausiak, eta Sant Ignazio konpainia haren zimendatzaillearen eta buruzagiaren lehenbiziko lagunak, egun batez heldu zela enperadorearen lurretarik, non hainitz serbitzu saindurik egin baitzuen Iainkoaren loriatan; eta iragaiten zela Genebako diozesatik, zein baita haren sor lekua, kondatzen zuen ezen bide egiten zuenean fedearen kontrako hainitz lekutarik, milla konsolazione izan zituela sartzen zen herrietako angeru begiralei agur egiteaz, eta frogatu zuela hek izan zituela alde eta lagun, dela haren begiratzeko Hignoten artetarik, dela hainitz arimaren mansotzeko era erakhartzeko salbamenduko dotrinaren hartzera. Eta hori halako bihotzez eta gomendioz erraiten zuen, non donzeilla gazte batek gauza bera haren ahotik enzunik, hura sentimendu paregabeko batez kondatzen baitzuen eztu lau urthe baizen, erran nahi da, enzun zuenetik hirur hogoi urthe baino geiagoz geroztik. Iaz konsolatu nintzen aldare baten konsekratzeaz Iainkoak gizon saindu hura iaio arazi zuen lekuaren gainean, Villareteko herri xumean gure mendi gaitzenen erdian.

        Hautatzatzu saindu batzu partikularki hekin bizitzearen hobeki gozatzeko, zeinen gainean zurea molda dezazun eta zeinen arartekotasunean fidanza beregain bat ezar dezazun. Zure izeneko saindua iadanik ordenatu ziatzu zure bataiotik.

 

aurrekoa hurrengoa