www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Tentazione handien kontrako erremedioak

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

 

        Tentazionerik sentitzen duzun bezain sarri, egizu haurrek egiten duten bezala otsoa edo artza larrean ikusten dutenean: ezen berehala laster egiten dute aitaren edo amaren besoetara, edo bederen oiu egiten diote heldakiela; zuk halaber laster egizu Iainkoa gana, eta gomendua zakizko haren miserikordiari eta helzakitzari: gure Salbatzailleak berak irakhasten duen erremedioa da, erraiten duenean: zaudete othoitzez, tentamendutan eror zaitezten beldurrez.

        Ikusten baduzu, halarik ere tentazioneak dirauela, edo berretzen dela, laster egizu gogoz Gurutze sainduaren besarkatzera, Iesus gurutzatua zure aitzinean ikus bazeneza bezala. Errozu zinetan eztuzula sekulan tentazionea konsentituko eta eska zakizko hel dakizula haren kontra, eta tentazioneak diraueino, zin zinez errazu eztuzula konsentitu nahi.

        Ordea promezik egiten duzun eta konsentimendua ukhatzen duzun bizkitartean, eztezazula tentazionearen begitartera beha, baina xoilki beha diozozu gure Salbatzailleari; zeren behatzen baduzu tentazionea gana, behintzat bortitza denean, zure fermutasuna inharrots eta kordoka ahal liro.

        Itzul ezazu zure espiritua zenbait lan onetara, zeren hek zure bihotzean sarturik eta lekua harturik, kanporako ituzte tentazione eta gogoramendu gaixtoak. Erremedio handia tentazione guzien, ala handien, ala xipien kontra da gure gidariari gure bihotza erakustea, eta heldu zaizkigun gogoramendu, sentimendu, eta afekzione guziak erraitea: zeren kontu egizu espiritu gaixtoak enganatu nahi duen arimarekin lehenbizi egiten duen paktua dela ixilik egoiteaz, egiten duten bezala bertzeren emazterik edo neskatorik enganatu nahi dutenek; debekatze baitituzte lehenbizitik eztiozotela ez senharrari, ez aitari parterik eman bere artean izan dituzten hitzez; kontrara Iainkoak bere inspirazionetan, gauza guzien gainetik, nahi du gure ganik, hek eman dietzegun gure Superiorei eta Gidariei ezagutzera.

        Baldin haukin guzien ondoan tentazionea tematzen bada gure nekhatzen eta khexatzen, eztugu bertzerik egiteko, lekhat gu ere temagaitezin, zinetan eta zinetan erraiten dugula, eztugula konsentitu nahi: ezen nola neskatoak ezin ezkon baititezke ez ez dioteino, hala arima, aldaratua izana gatik, ezin sekulan zaurt diteke ezean dagoeino.

        Ez iharduki zure etsaiarekin, eta eztiozozula sekulan hitzik ihardets, gure Salbatzailleak haren ahalkatzeko eta ixiltzeko erranzioena baizen: Urrun Satana, adoratuko eta serbitzatuko duk hire Iainkoa; eta nola emazte garbiak ezpaitio hitzik erran, ez eta behatu behar zerbait desohorezki eragin nahiz darraion lizunari; bainan hura berehala largarturik behar baitu bere bihotza itzuli bere esposa gana eta prometatu dioen fideltasuna berriz firmatu hitzketanm iarri gabe: halaber arima debotak ikusten duenean zenbait tentazionek hura akometatzen duela, eztu nihola ere egon behar ihardukitzen eta ihardetsten; baina behar da sinpleki itzuli Iesus bere esposaren aldera, eta berriz zinetan prometatu behar dio leial izanen zaiola, eta nahi duela sekulakotz osoki harena izan, nihori parterik eman gabe.

 

aurrekoa hurrengoa