www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bigarren konsiderazionea,
bertuteen ekzelenziaz

 

HAMEKAGARREN KAPITULUA

 

        Konsidera zazu bertuteek eta debozioneak xoilki zure arima kontenta dezaketela mundu hunetan; mira zazu zein eder diren; elkhar etzatzu bertuteak eta hekin kontrako bizioak; zein gozo eta plazersu den pazienzia, mendekuaren aldean? mansotasuna, haserretasunaren eta grinaren; humiltasuna, urguillukeriaren eta handi-nahitasunaren; liberaltasuna, abariziaren; karitatea, inbidiaren; doia, soberanien aldean? Hunetan miragarri dire bertuteak; bozten baitute arima paregabeko eztitasun batez, nihor hetan hariketuz geroztik, baina bizioek hura utzten dute neurrigabeki unhaturik eta gaizki bilhakaturik. Ea beraz zergatik eztugu egin ahala eginen gozotasun hekin ardietsteko?

        Bizioez bezanbatean, nork ere ezpaitu bizio guti baizen, ezta kontent, nork ere hainitz bizio baitu, deskontent da; ordea bertute guti baizen eztuenak, iadanik bedere kontentamendu du, eta gero bethi geiago eta geiago. O bizitze debota, zein eder, zein ezti, zein arrai, zein gozo zaren! zuk tribulazioneak ematzen, zuk deskonsolazioneak gozogarritzen tutzu; zu gabe on dena da gaitza, plazerak dire asalduz, nahasmenduz, eta eskasez betheak; ha! nihork ezagut bazinitza, ahal lerrake Samaritanak bezala, Domine, da mihi hanc aquam; Iauna, indazu ur hura. Hatsgorapen hori maiz atheratzen zuten Santa Theresak eta Santa Katalina Gennekoak, gauza diferentaen gainean horrela minzo zirelarik.

 

aurrekoa hurrengoa