www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lehen erranak deklaratzen eta
firmatzen dira exenplu seinalatu batez

 

HAMABORTZGARREN KAPITULUA

 

        Ordea dotrina hunen guziaren agerikiago erakuste gatik, hemen ezarri nahi dut peza ekzelent bat san Bernaten historioatik atherarik, hura eskiribatzaille iakinsun eta antzetsu baten eskiribuetan kausitu dudan bezala; hunela dio bada. Gauza aruntera da Iainkoaren serbitzatzen hasten diren guzientzat kasik, eta oraino frogatu eztutenentzat zer den Iainkoaren graziaz gabetzea, eta nola gauza espiritualak aldizkatzen diren, sentimenazko debozioneko gustu eta Iainkoaren bidean lehiatzera gonbidatzen dituen argi eder hura eskasten zaienean, bere hala, hats bahitzea, eta bihotz urritasunean eta tristezian erortea. Iakinsunek eta adituek arrazoin hau emaiten dute haren gainean: arrazoinezko naturalez aezin hainitz dagokeiela goseturik, eta zenbait, ala zeruko, ala lurreko plazerik gabe. Bada nola bera baino gorago alxaturikako arimak gaineko plazerak frogatuz, errazki ukho egiten baiterauezate ikusten diren gauzei; halaber, noiz ere Iainkoak hala ordenaturik, bozkario espirituala eramaiten baitzaie, ikusirik ere bertze alde gabetuak direla gorputzeko konsolazioneez, eta oraino usatuak ez izanez pazienziarekin begira egoitera egiazko iguzkia bihur dakien artean, iduritzen zaie eztirela, ez zeruan, ez lurrean, eta bethiko gau batetan ehorzirik dauntzala, hala non, bulharretarik khentzen diren haur xumeak bezala, ehk ere bere konsolazionetako bulharrak galdurik, langiatzen, plainatzen, eta prinzipalki bere buruaren unhagarri egiten baitira. Hori bada erraiten dugun bidean gertatu zitzaion Geoffre Peroneko zeritzon konpainiako bati, iarri berria zenean Iainkoaren serbitzuan; hura berehala idor eginik, konsolazionez gabeturik, barreneko ilhunbez betherik, hasi zen bere munduko adiskideez, ahaideez, utzi zituen onhasunez orhoitzen, eta bide hartaz hain tentazione bortitz batez akometatu izan zen, non hura ezin estaliz bere egitatetan haren fidagoetarik batek hori ezagutu baitzuen, eta hari sotilki hurbildurik, hitz emeez erran baitzioen ixilik; Geofre, zer erran nahi du horrek? Orduan Geofrek barreneko hatsbeherapen batez: ah! anaia, ihardetsi zioen, sekulan bizi naizeino enaiz alegera izanen. Bertze lagun hura halako hitzez bihotzean ukiturik anaiak ohi duen amudio batez, berehala ioan zitzaion San Bernardo bien aita espiritualari zen guziaren erraitera. Gizon saindu hura, perilla ikusirik, sartu zen eliza handik hurbil batetan harentzat Iainkoari othoitz egiteko, eta Geofre bizkitartean tristeziaz hondaturik, burua harri baten gainean pausaturik, loakhartu zen. Baina gutiren buruan biak iaiki ziren, bata orazionetik eskatu zen grazia ardietsirik, eta bertzea lotarik, hain begitarte emerekin eta arraiarekin, non haren adiskide maiteak, hain mudanza handiz eta ustegabekoz espantaturik eta miretsirik, ezin egon baitzen hari bere arrankurak maiteki egin gabe lehenxe ihardetsi zioenaren gainean. Geofrek berriz ere erran zioen: lehen erran baderautzut eninzela sekulan alegera izanen, orai seguratzen zaitut enaizela sekulan triste izanen.

        Horrela ioan zen gizon debot haren tentazionea: ordea historia hunen gainean orhoit zaite Filothe maitea.

        Lehenbizirik, Iainkoak komunzki zeruko atseginak aitzinetik nolazbait dasta arazitzen derauztela haren serbitzuan sartzen direnei, hekin atheratzeko lurrekoetarik, eta hei bihotz emaitekotzat Iainkozko amorioaren ondoan ibilteko, ama batek egiten duen bezala, eztirik emaiten duenean bere dithi mokoaren gaiean, haurrari bulharraren hararazitzeko.

        Bigarrenean, orhoi zaite Iainko amolsu hark berak halarik ere batzutan, bere ordenanza sainduaren arauera, edekiten deraukula konsolazionetako ugatza eta eztia, arren horrela hertsirik gadutzala dulzezkorik gabe ikhas dezagun nardaduretan eta tentazionetan frogaturikako debozione sendoago baten ogi idorretik eta sailletik iaten.

        Hirurgarrenean, Iakin ezazu tentazione xoil handirik alxatzen dela idortasunen eta agorteen artean, eta orduan tinkhets iharduki eta hari behar dela tentazioneen kontra, zeren ezpaitira Iainkoa ganik heldu, baina idortasunak pazienziaz iasan behar dire, Iainkoak ordenatu dituenaz gero gure indarrak frogatzea gatik.

        Laugarrenean, eztugula nihoiz ere bihotza galdu behar barreneko ilhunbeak edo unhadurak gatik, ez eta erran Geofrek bezala, sekulan enaiz alegera izanen; zeren gaua denean iguriki behar diogu argiari; berriz ere ahal dukegun denbora espiritual ederrenean, eztela erran behar, enaiz sekulan unhatuko; ez, zeren zuhurrak dioen arauaz, zori onezko egunetan orhoitu behar da zori gaitzaz. Esperanza behar da nekhe-trabailluetan, eta beldur behar da ongi doakunean, eta batean bezanbat bertzean ere bethi behar da humil iarri.

        Bortzgarrenean, beregaineko erremedio bat dela gure gaitza agertzea eta erakustea deskansa gaitzakeien adiskide espiritual bati.

        Finean, hain premiazko abisu hunen serratzekotzat, orhoitzen zaitut gure Iainko onak eta gure etsaiak, gauza guzietan bezala, hautan ere elkharren kontrako xedeak eta nahiak dituztela; ezen Iainkoak nahi gaitu bihotzeko idortasunen bidez ekharri bihotzeko garbitasun handi batetara, nahi du ukho oso bat egin diezegun ukhitzen zaizkigun guziei, haren serbitzuaz doanean, bai eta gure buruaz beraz osoki billus gaitezin; ordea espiritu gaixtoa enseiatzen da nekhadura hetaz baliatzera guri bihotzaren galarazitzeko, gure bihurarazteko sensuetarako plazeretara, eta finean hala egiteko, non bertzeen eta are gure buruaren beraren unhagarri gerta gaitezin, debozione saindua baia eta gaizki aipha dadintzat; baina bazarraizte eman derauzkitzudan irakhasmenduei, hagitz emendatuko duzu zure prefekzionea penadura hekin artean eginen duzun lanaz eta eserzizaz, zein pneazko solhasa ezpaitut serratu nahi, oraino hitz hau zuri erran gabe. Batzutan gustugabetasunak, agorteak eta idorteak heldu dira gorputza ez ongi aurkituz, hala nola sobera beillatuz, nekhatuz, barurtuz, guzia kausitzen denean unhaturik, logaleturik, zapaturik eta bertze horrelako maneraz gaitzturik, zeren trabu hek gorputzari datxezkolarik, espiritua ere trabatzen dute, bata bertzearekin hersiki iuntatuak eta amarratuak izanez. Bada halako orduetan bethi orhoitu behar da bertuteko akzionerik hainitz egiteaz gure espirituaren eta gaineko borondatearen puntaz, zeren dirudielarik gure arima lo datzala eta logalez edo unhez tontorik dagoela, badarik ere gure espirituko akzioneak xoil dire hargatik Iainkoaren gogara. Orduan ahal derrakegu espos sakratuak bezala; ni natza lo, bainan ene bihotza dago ernerik. Eta lehen erran dudan bezala, baldin gustu gutiago bada horrela egiteaz, halarik ere merezimendu eta bertute geiago da; bainan horrelakork gertatzen denean erremedioa da gorputzari indar berriak emaitea zenbait legezko arin eta alegeragarriz. Hala San Franzesek ordenatzen zerauen bere fraidei halako neurriz hari zitezila bere lanen egiten, non espirituaren indarra elezaten sobera zapa.

        Eta Aita lorios hartaz minzo garenaz gero, behin espirituko melankolia hain barren batek hura akometatu zuen, non ezin baitzegokeien hura erakusi gabe bere egiteko maneretan; zeren nahi bazuen bere fraidekin solhasik egin, izen zezakeien, hetarik apartatzen bazen, gaizkiago zen, iangabeak eta gorputzeko sebadurak hura akabatzen zuten, eta orazioneak berak hura etzuen nihola ere arintzen. Bi urthez egon zen erremangu hartan, hala non iduri baitzegokan iainkoak hura osoki utzi zuela; ordea azkenean halako tormenta garratza humilki pairatu ondoan, gure salbatzailleak berehalako aldi batez kalma eta bake doatsu bat bihurtu zioen. Hori erran nahi da Iainkoaren serbitzari handienak ere horrela inharrotsten direla, eta xipienek eztutela miretsi behar zenbait aldiz hala erabilten badira.

 

aurrekoa hurrengoa