www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bihotz ona behar dugula

 

BIGARREN KAPITULUA

 

        Argiak, ederra delarik eta desiratzekoa, lilluratzentu gure begiak, ilhunbetan luzeki egon direnean, eta herri batako jendekin treba artean,zenbat ere kortes eta begitartetsu baitire, halarik ere nolazbait izitzen gara. Naski, Filothe maitea, bizitzeko ganbiatze hunetan hainitz gogorapen alxatuko da zure barrenean, eta munduko erhokeriei erran derauezun adiu handiak zenbait tristezia eta flakeza emanen derautzu bihotzean; hori gertatzen bazaitzu duzun pazienzia guti bat, othoi; zeren ezta deus izanen, ezta izidura guti bat baizen, bizitze berriak ekhartzen derautzuna, hura ioanez gero, hamar milla konsolazione izanen tutzu. Lehenbizian damutuko zaitzu agian zure banotasunetan erhoek eta burlariek emaiten zerautzuten oriaren utzteaz, bainan, O Iainkoa! nahi othe zenduke galdu Iainkoak egiaz emanen derautzun sekulakoa? Iar-egon, eta ioan-ethorri banaloriazkoek, zeinetan eman baititutzu zure aitzineko urtheak presentatuko zaizko oraino zure bihotzari, hura beithatu, bazkatu eta bere gana berriz erakharri nahiz, bainan othe zenduke bihotzik sekulakotasun doatsuari ukho egiteko hain arinkeria enganarizkoak gatik? Zinets nazazu bethi fermuki hari bazara eta finko bazaude, etzara hainitz egonen hain eztitausn gozorik eta plazergarririk hartu gabe, non aitortuko baituzu munduak eztuela behazun kharminik baizen ezti haren aldean, eta debozioneko egun batek geiago balio duela milla munduko bizitzearen urthek baino.

        Ordea ikusten duzu giristinoaren perfekzioneko mendia neurrigabeki dela gora; he! ene Iainkoa, diozu, nolatan ikhanen ahal naiz? bihotz zaite, Filothea, erle-umeak hasten direnean bere formaren hartzen deitzen dire Ninfak, eta orduan ezin oraino hegalda ditezke loretara ez mendietara, ez aldapa hurbilletara eztiaren biltzeko; bainan aphurka amek aphaindu derauezaten eztitik ianez, ninfa xume hek hartzentuzte hegalak, eta hala azkartzen dire, non gerro hegaldatzen baitira nora nahi berak bere bizikaiaren bilha. Egia da debozionean oraino erle-umetxoak gare, ezin ikhan gaitezke gure gogoaren arauera, zein gogo ezpaita gutiago, Giristinoaren perfekzioneko goren puntura ardietsteko baizen: badarik ere hasten gara formaren hartzen gure desirez eta erresoluzioneez, hegalak hasten zaizkigu sortzen. Esperanza behar dugu bada egun batez izanen garela erle espiritualak, eta hegaldatuko garela, eta han artean bizi gaitezin debot zaharrek utzi derauzkiguten irakhasmenduetako eztiaz, eta dagiogun Iainkoari othoitz, dizkigula usoaren bezalako hegalak, ez xoilki oraiko biziak diraueino hegaldatzeko, bainan etorkizunekoaren sekulakotasuan doatsuan gozoki pausatzeko.

 

aurrekoa hurrengoa