www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bertze abisu batzu adiskidetasunaren gainean

 

HOGOI ETA BIGARREN KAPITULUA

 

        Kontuzko abisu bat dut oraino horren gainean. Adiskidetasunak partaletasun handi bat nahi du adiskideen artean, bertzela ezin sort diteke eta ezin dagoke. Hargatik hainitzetan gertatzen da adiskidetasuneko partaletasunarekin hainitz bertze partaletasun uste gabe iragaiten direla bihotzetik bihotzera batak ordainez eta aldizka bere afekzioneak, inklinazioneak eta egiteateak bertzea baitara isuriz. Guzien gainetik hori gertatzen da, noiz ere onetsten duguna handiro prezatzen baitugu; zeren orduan haren adiskidetasunari hara zabaltzen diogu gure bihotza, non harekin batean haren inklinazioneak eta egitateak errazki sartzen baitzaizkigu bihotzean, direla onak, direla gaixtoak. Gertuz, Herakleako eztia biltzen duten erleek eztute bilhatzen eztiaz bertzerik, bainan eztiarekin batean, sentitzen eztutelarik, edoskiten dute akonitaren bertute pozoinsua, bere eztiaren gaia haren gainean bilduz. O Iainkoa, Filothea, egiteko hunetan itxeki behar diogu gure arimen Salbatzailleak erraiten ohi zuen hitzari, zaharrek irakasi deraukuten bezala; zaretela ganbiador eta dirugille zuhurrak, erran nahi da, eztezazuela har diru falsoa diru onarekin, ez eta urre-ondarra urre finarekin: berezizazue preziosa guti etsiaren artetik; bai, zeren ezta nihor kasik zerbait eskas-makhur eztuenik. Zer arrazoin da adiskidearen eskasak edo makhurrak zure baitan orobat har detzatzun haren adiskidetasunarekin batean? Egiazki hura onetsi behar duzu, bainan haren eskasia eztuzu ez onetsi, ez hartu behar; ezen adiskidetasunak nahi du partale garen elkharren ongian, ez gaizkian. Beraz nola Tageko legarra atheratzen dutenek berezten baitute hartan aurkhitzen duten urrea, berekin eramaiteko, eta harea utzten baitute bazterrean ur hegiaren gainean; hala zenbait adiskidetasun onetan partale direnek handik behar dute eskasien harea apartatu, eta hura eztute utzi behar bere ariman sartzera. Segur, San Gregorio Nazianzakoak erraiten du, hainitzak San Basilio oneritsiz eta miretsiz iarri zirela hark bezala egiten, bere kanpoko eskasietan ere, hura bezala baratxe eta espiritu pisu eta gogoetatsu batez minzatzen, hark bezala bizarra ekhartzen, hura bezala bidean ioaiten. Orai ere ikusten dugu senhar, emazte, haur, adiskide batzuk, zeren bere adiskideez, burasoez, senharrez eta emazteez kontu handi dadukaten, milla egiteko manera tilletsu iauntsten tuztela elkharrekiko adiskidetasunaren tratuetan, edo elkharri amori eginez, edo batak bertzeak bezala egin nahiz. Bad ezta horrelakorik egin behar nihola ere, zeren batbederak aski itu bere inklinazione gaixtoak, bertzerenak bere gainera hartu gabe; eta adiskidetasunak ez xoilki eztu horrelakorik nahi, aitzitik obligatzen gaitu elkharri ordainez heltzera eta laguntzera bata bertzearen libratzen eskas suerte guzietarik. Dudarik gabe emeki behar dugu adiskidea iasan eta pairatu bere makhurretan, ordea hura eztugu hetara eraman behar, eta gutiago oraino behartugu haren eskasiak gure baitara ekharri.

        Bainan enaiz minzo eskasiez edo makhurrez baizen: zeren bekhatuez bezanbatean, eztitugu adiskidea baitara ekharri, eta haren baitan pairatu behar. Adiskidetasun flakoa edo gaixtoa da, ikustea adiskidea galtzen dela eta hari ez heltzea, handitsu batez hiltzera doala, eta ez ausartzea haren lehertzera eranzutearen nabalaz haren sendatzeko. Adiskidetasun egiazkoa et abizia ezin dagoke bekhatuen artean. Erraiten da Salamandrak sua iraungitzen duela, hartan etzanez, eta bekhatuak galtzen du adiskidetasuna, hartan ostaratuz: bideazko bekhatua bada, adiskidetasunak hura berehala igorten du ihesi bere eranzunez, bainan trikatzen bada zenbait egunez, berehala adiskidetasuna galtzen da, zeren ezin dagoke egiazko beartutearen gainean baizen: zenbatenaz gutiago bada bekhatu egin behar da adiskidetasuna gatik? Adiskidea etsai da nahi gaituenean bekhatutara eraman, eta merezi du adiskidetasunaren galtzea, nahi duenean adiskidea galdu eta danatu; bai eta adiskidetasun falsoaren seinale segurenetarik bat da, noiz ere egiten eta idukitzen baita presuna biziotsurekin, zein ere bekhatu suertez nahi den. Biziosa bada guk maite duguna, duda gabe gure adiskidetasuna biziosa da: zeren egiazko bertuteari ezin beha diozozke onaz gero, bada eta ezpada behatu behar du zerbait bertute ergelera eta zerbait ontasun sensualera.

        Merkatarien artean munduko probetxua gatik egiten den tratua edo batzarrea ezta egiazko adiskidetsunaren figura baizen, zeren egiten baita ez elkhar maitez, bainan irabasia hutsa gatik.

        Finean Iainkozko bi hitz hauk bi arroin handi dira giristinozko bizitzearen ongi seguratzeko; bata da zuhurrak errana: Nor ere Iainkoaren beldur baita, hark izanen du ere adiskidetasun ona. Bertzea da Iondone Iakuarena: Mundu hunetako adiskidetasuna, Iainkoaren etsaia da.

 

aurrekoa hurrengoa