www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Examena
gure arimako afekzioneen gainean

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

 

        Horrela hedatu itut puntu horiok, zeren hek ongi miraturik ezagutzen baita nolako aitzinamendu espiritual egin dukegun. Bekhatuen examenaz bezanbatean, hura utzten dut debozionean aitzinatzeko gogorik eztutenen konfesionentzat.

        Badarik ezta penatu behar artikulu hautarik bakhoitzaren gainean emeki baizen, konsideratzen dugula nola hetaz bezanbatean egon den gure bihotza hartu dugun erresoluzioneaz geroztik, eta zer huts seinalaturik egin dugun hekin kontra.

        Ordea den guzia laburtzera, gure examena serratu behar dugu gure pasioneak bilhatuko itugun kontuan; eta penarik badugu hain xeheroki konsideratzeaz erran dugun bezala, hunela examina gaitezke, nolakoak izan garen, eta nola bizi eta ibilli garen.

        Nolako amorio izan dugun Iainkoa gana, laguna gana, gure burua bera gana.

        Nolako gaitzeritzte ekharri diogun gure baitan, eta are bertzeen baitan kausitzen den bekhatuari; zeren desiratu behar dugu eta gure, eta bertzeren baitan aurkitzen den bekhatua borra, khen eta hil dadin.

        Nolakoak diren gure desirak eta guthiziak onhasunez, plazerez eta ohoreez bezanbatean.

        Nola beldur garen eror gaitezin bekhatu egiteko perilletan, eta mundu hunetako ontasunak gal detzagun; zeren bataren sobera beldur gara, eta bertzearen gutiegi.

        Zertan esperanza ezarten dugun, ea sobera munduan eta kreaturetan, edo gutiegi Iainkoa baitan, eta sekulako gauzetan.

        Ea tristeegi garen ezdeusetako eta banaloriazko gauzak gatik.

        Ea sobera alegeratzen garen, eta merezi eztuten gauzak gatik.

        Finean nolako afekzioneek dadukaten gure bihotza amarraturik, zer pasionek hura nausitzen duten, zertan bereziki errebelatu den; ezen arimako pasioneak miratuz, eta bata bertzearen ondoan ukhituz, ezagutzen du nihork zer estatutan dagoen; zeren nola soinulariak bere gitarraren zainak edo sokhak erhi puntaz ukhituz eta erabilliz, bide bezalako soinu emaiten eztutenak behar neurrira eta puntura ekhartzen baititu edo bandatuz edo largatuz, halaber gure arimako amorioa, gaizterizkoa, desira, beldurtasuna, esperanza, tristezia, alegrianza ukhituz eta sondatuz, kausitzen badugu eztirela ongo heldu nahi dugun soinura, zein biata Iainkoaren loria, behar den elkarrekiko neurrira ekhar detzakegu haren graziarekin, eta gure aita espiritualaren konseilluarekin batean.

 

aurrekoa hurrengoa