www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Gidari baten beharra dugula
debozionean sartzeko eta aitzinatzeko

 

LAUGARREN KAPITULUA

 

        Tobias gaztea manatu izan zenean Erragezara ioaiteaz; eztakit, dio, biderik, zoaz bada, diotza berriz Aitak, bilha zazu gizon bat zure gidatzeko. orobat nik ere, Filothea, erraiten derautzut, nahi zaizko zinetan debozioneari iarraiki? bilha zazu zenbait gizon prestu zure gidatzeko haren bidean. Hau da abertimenduen abertimendua; zeren ere bilha baitzabiltza, dio Abila debotak, sekulan eztuzu Iainkoaaren borondatea hain seguratuki aurkituko, nola aurkituko baituzu aitzineko debotek hanbat gomendatu eta iduki duten obedienzia humil haren bidez. Theresia ama doatsuak, ikusirik Katalina Korduako andreak penitenzia handiak egiten zituela, desir handi bat hartu zuen hark bezala egiteko, bere konfesoraren abisuaren kontra, eta hura debekatzen zuelarik halakorik egitetik, aiertzen zen haren ez obeditzera puntu hartan. Eta Iainkoak erran zioen, ene alaba, bide onean eta segurean zabiltza. Ikusten duzu hark zer penitenzia egiten duen? Nik ordea kasu geiago egiten dut zure obedienziaz. hala ere bertute hura hanbat zuen maite, non bere superiorei zor zerauen obedienziaz lekora, botu guziz partikular bat egin baitzioen gizon ekzelent bati, haren obeditzeaz, obligatzen zela haren konseillu eta erran guziei iarraikitera. Hala egiteaz neurrigabeki konsolatu izan zen, bai eta hainitz bertze arima prestu, haren ondoan, eta hura baino lehen, handiro konsolatu dira bere borondatea iainkoaen serbitzarien borondatearen azpian emanez, Iainkoaren hobeki obeditzea gatik, zein baita Santa Katalina Sienekoak fingabeki laudatzen duena bere liburuetan. Santa Elizabet Prinzesa debota obedienzia paregabeko batekin iarri zen Iaun Konrad Doktoraren eskuetan. Eta huna Sain Luis Franziako errege handiak hil baino lehen bere semeari utzi ziotzan abisuetarik bat, Konfesa zaite maiz, hauta zazu egiteko ditutzen gauzak seguratuki irakats diatzaketzun konfesor iakinsun eta zuhur bat.

        Adiskide fidela, dio Eskiritura Sainduak, begirale eta defendatzaille bortitza da, hura ediren duenak tresor bat ediren du. Adiskide fidela da bizia emaiten duen, eta hiltzetik begiratzen duen miritzina; Iainkoaren beldur direnek hura edireiten dute. Iainkozko hitz hauk, dakusazun bezala, behatzen diote sekulako bizitzeari, zeinaren ardietstea gatik guza guzien gainetik halako lagun baten beharra baitugu gure akzioneen gidatzeko haren abisuez eta konseilluez, eta manera hartaz gure begiratzeko gaixtoaren saretatik eta enganamenduetarik; adiskide hura guretzat izanen da zuhurziaren tresora bezala gure aflikzionetan, tristezietan eta erortetan; hura izanen dugu miritzinatzat gure bihotzen arintzeko eta konsolatzeko eritasun espiritualetan; hark begiratuko gaitu gaizkitik, zerbait onik badugu, hura eginen du hobe, eta zenbeit flakotasun gerta dakigunean, hura trabatuko du heriotzeraino hedatzetik, zeren hartarik atherako baigaitu.

        Ordea nork aurkituko du adiskide hura? zuhurrak ihardetsten du, Iainkoaren beldur direnek, erran nahi da, bere aitzinamendu espirituala hagitz desiratzen duten humillek hura aurkituko dutela. Halaz eta, Filothea, hambat doatsunaz gero ida on batekin ioaitea debozionearen bide saindu hunetan, zagotza zinetan Iainkoari othoitzez, dizula bere bihotzaren arauerako bat, eta eztagizula dudarik, zeren Angeru bat zerutik igorri behar balerautzu ere, Tobias gaztearei egin zioen bezala, on eta fidel bat emanen derautzu.

        Bada kontu egin behar duzu bethiere gida hura zuretzat Angeru bat dela, erran nahi da, hura aurkituko duzunean, eztadukazula gizon sinple bat bezala; eta etzaitezila fida haren batan, ez eta haren munduko iakintasunean, bainan fida zaite Iainkoa baitan; hura zure alde iarriko baita, eta minzatuko baitzaitzu gizon haren mihiaz, emaiten duela haren bihotzean eta ahoan zer ere behar baita zure zori onik ekartzeko: hala non hura enzun behar baituzu zerutik iautsten den Angeru bat bezala, zure halaber zerura eramaiteko.

        Minza zaite harekin bihotz ageriz, garbiki eta fidelki, hari klarki erakusten diozula zure ongi eta gaizki guzia, bernizarik eta disimularik gabe, eta bide hartaz zure ongia frogaturen da eta segurago izanen da, eta zure gaizkia erremediaturen da eta onera itzuliko; handik arinduko zara eta bortitztuko zure aflikzionetan, handik ordenatuko ditutzu zure konsolazioneak eta neurriz hartuko. Duzun haren baitan fidanza guziz handi bat erreberenzia sakratu batekin, hala non erreberenziak guti eztezan fidanza, eta fidanzak traburik ekar eztiozon erreberenziari; fida zaite haren baitan, alaba batek bere aitari ekartzen dioen bezalako errespeturekin, zagotza errespetuz seme batek bere ama baitan duen bezalako fidanzarekin. Hitz batez, behar da adiskidetasun hura den bortitz eta ezti, guzia saindu, guzia sakratu, guzia Iainkozko eta guzia espiritual.

        Hartarakotzat hauta zazu gida bat millaren artetik, dio Abilak, eta nik diot hamar millaren artetik; zeren erran ditekeien baino gutiago edireiten da ofizio hartako gai eta baso denik. Behar da karitatez, iakintasunaz eta zuhurziaz den bethea; hirur parte hetarik baten eskasa badu, bada peril; ordea berriz erraiten derautzut, eska zakizko Iainkoari, halako bat dizula, eta hura ardietsi dukezunean, benedika zazu Iainkoaren Majestatea, zaude fermu, eta etzabiltzala bertzerik bilha, aitzitik zoaz sinpleki, humilki eta fidatuki, zeren xoil zori onezko bidea eginen duzu.

 

aurrekoa hurrengoa