www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Nola enzun eta irakurri behar den Iainkoaren hitza

 

HAMAZAZPIGARREN KAPITULUA

 

        Zarela debozionetsu Iainkoaren hitzera: dela hartaz minza zaitezin solhas familieretan zure adiskide espiritualekin, dela hura enzun dezazun predikuetan; hura bethiere enzun ezazu erneki eta erreberenziarekin; egizu hartaz probetxu onik, eta hura eztezazula utz lurrera erortera; aitzitik sar ezazu zure bihotzean, birjina guziz sainduak egiten ohi zuen bezala, zeinak berean barrena gordetzen baitzituen bere semearen ohoretan erraiten ziren hitz guziak. Eta orhoitzaite gure salbatzailleak biltzen dituela gure othoitzetan erraiten diotzagun hitzak, guk predikuetan harkhez erraiten zaizkigunak biltzen ditugun arauaz.

        Duzun bethiere zure aldean zenbait debozionezko liburu eder, nolakoak baitira Iesusen Imitazioneazkoa, Gudu espirituala, edo bertzerik, aurkhitzen baduzu. Egunoroz irakur ezazu hetarik zerbait aphur debozione handirekin, guthunik irakur bazeneza bezala sainduek zure gana zerutik igorririk zure hango bidearen erakustera eta bihotz emaitera hara ioaiteko.

        Irakuretzatzu halaber sainduen historiak eta bizitzeak, zeren hetan mirail batetan bezala ikusiko duzu giristinoak hartu behar duen bizitzeko moldea, eta balia zaite hekin akzioneez zure probetxuko, zuk daramazun estatuaren eta ofizioaren arauera. Ezen munduko tratuetan eta egitekoetan dabiltzanek ezin osoki imita detzaketelarik sainduen akzione guziak, badarik ere iarraiki dakidizkeie edo hurbilletik edo urrunetik.

        San Paulo lehenbiziko ermitaua bakharrik zegoen mundutik apartaturik, hura imita dezakezu, zure aparta espiritualetan eta berariazkoetan, lehen erran eta gero erranen dugun bezala.

        San Franzes ezin erran bezanbat pobre zen, hura imitatuko duzu pobrezia besakatzen baduzu erakusiko dugun maneran.

        Egia da historia batzuk argi geiago emaiten deraukutela gure biziaren gidatzeko bertzeek baino; nolakoak baitira Santa Theresaren, San Luis Franziako erregearen bizitzeak.

        Badira bertzeak lehen miretsi behar direnak imitatu baino, nolakoak baitira Santa Maria Ejiptienaren eta bertze batzuen bizitzean; halarik ere bertzeak bertze direla jeneralki emaiten dute gustu handi bat Iainkoaren amorio sainduaz.

 

aurrekoa hurrengoa