www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Eserziza hunen ondoan
iduki behar diren sentimenduez

 

HAMASEIGARREN KAPITULUA

 

        Berrimendu hura egin dukezun egun hartan, eta gerokoetan, maiz eta maiz bihotzez eta ahoz erran behar tutzu Iondone Pauloren, San Agustinen Santa Katalina Gennekoaren eta bertze sainduen hitz hauk: Ez, enaiz geiago neure, dela bizi naizen, dela hil nadin, ene salbatzaillearena naiz; eztut geiago nirik, ez neurerik: ene ni da Iesus, ene neure da harena izaitea; O mundua! zu bethi zarena bera zare, eta ni bethiere nintzena bera izan naiz, bainan hemendik hara enaiz geiago izan naizena bera izanen. Ez, ezgare geiago garenak berak izanen, zeren bihotza izanen dugu ganbiatua, eta hanbat enganatu gaituen mundua izanen da enganatua; ezen nola zpaitu gure ganbiamendua ikusiko aphurka baizen, usteko du Esau ohikoak gaudezila, eta edirenen da Iakob egiazkoak garela.

        Eserziza hek guziek behar dute gure bihotzean pausatu, eta konsiderazionetik edo meditazionetik ilkhi gaitezinean, emeki eta baratxe sartu behar gara egitekoetan eta jendartetan, beldurrez gure erresoluzioneen gozoa berehala isur dadin; zeren sartu eta iragan behar du gure arimako parte guzietan barrena, badarik ere den guzia egin behar da borxarik egin gabe ez espirituari, ez gorputzari.

 

aurrekoa hurrengoa