www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bertze abisu batzu minzatzearen gainean

 

HOGOI ETA HAMARGARREN KAPITULUA

 

        Biz zure minzoa manso, eme, libro, idekia, egiati, xuxen eta fidel. Begira zaite bi ahotakotasunetik, artezietarik eta disumulatzetarik; on eztelarik bethi egia guzien erraitea, badarik ezta behin ere sori egiaren kontra minzatzea; kostuma zaite gezurrik sekulan ez erraitera iakiara, dela eskusaz, dela bertzela, orhoitzen zarela Iainkoa dela egiaren Iainkoa. Ustegabez erraiten baduzu gezurrik, eta hura berehala xuxen ahal badezazu, xuxen ezazu nolazpaiteko deklarazinoz, edo hura ongi datekeien bezala itzuliz; egiazko eskusa batek hagitz grazia eta indar geiago du nihoren eskusatzeko, gezurrak baino.

        Batzutan egia zuhurki itzuli eta estali ditekeielarik zenbait hitz artezez, guziarekin ere hori ezta egin behar, lekhat kontuzko gauzetan eta Iainkoaren loriak, edo serbitzuak hala nahi dutenean baizen. Hortaz kanpoan arteziak perillos dira; zere hitz sakratuak dioen bezala, espiritu sainduak eztu egoiterik espiritu disimulatu eta bi aldetarako batetan. Ezta hain artezia onik eta desiratzekorik, nola sinpletasuna baita. Munduko zuhurziak eta haragizko artifizioak mende hunetako umeentzat dira, baina Iainkoaren umeak itzul-ingururik gabe dabiltza, eta bihotz idekia dute, gorda-lekurik gabe sinpleki dabillana, dio zuhurak, fidanzarekin dabilla; gezurra, bi mihikotasuna eta disimulamendua bethi dira espiritu flako eta erori baten seinaleak. San Augustinok erran zuen bere konfesionetako laugarren liburuan bere arima eta adiskidearena etzirela arima huts bat baizen, eta zeraman bizia higointzen zitzaiola, eta hura hastio zuela bere adiskidea hillez geroztik, zeren ezpaitzuen erdi bizi nahi; eta halaber orobat beldur zela hiltzeaz, bere adiskidea osoki hil eledintzat. Iduritu zitzaion gero hitz horiok artezegiak eta sobera afaitatuak zirela, hala non hek borratzen baititu, berak bere eskiribuen kontra egiten duen liburuan, eta erraiten baitu halako hitzak direla erhokeria bat. Ikusten duzu, Filothea, arima saindu eta eder hura zein begiratua eta minbera den hitzezko afaitaduraz emaiten duen sentimenduan? Gertuz fidelki, egiaki, garbiki eta klarki minzatzeak edergaillu handia emaiten dio giristinoaren bizitzeari. Nik erran dut behatuko derauet ene ioan ethorriei, ene mihiaz bekhatu eztagidan gatik. He! Iauna, emoitzu guardiak ene ahoari; eta athe bat ene ezpainei hekin hersteko, zioen Dabitek.

        San Luis Franziako erregeren abisuetarik, bat, da, nihoren hitzaz eztela erran behar, hura eztela hala, lekhat bekhatu bada, edo kalte handi baliz haren konsentitzea: hori erraiten zuen ihardukimendu guzien khentzea gatik. Bada premia denean hitz egiteko norbaiten hitzaren kontra, eta bere ustearen klaratzeko haren erranaren kontra, xoil mansoki eta begiratuki hari behar da, borondaterik gabe bertzearen espirituari borxa egiteko; berdin ezta probetxurik garratzki iartzeaz.

        Lehenagoko zuhurrek hanbat gomendatu duten gutizko minzatzeaz, ezta aditzen hitz guti erran behar dela, baina bai eztela hainitz hitz alferrik erran behar; zeren minzatzeaz denaz bezanbatean, ezta konturik egiten zenbat minzo den nihor, baina nola eta zer minzo den. Ezen nihork nahi badu bere burua egin handi eta zuhuregi elkharren arteko konpartimenduetan egiten diren solhas familiaretan sartu, eta aldizka bertzerekin minzatu nahi gabez, badirudi edo hark eztuela fidanzarik aski bertzeen baitan, edo nolazbait mesprezatzen dituela; bertze alde, bethi minzatzea eta erastea, bertzei bere gogara minzatzeko astirik eta lekurik eman gabe, hori xori buruaren eta airatuaren seinalea da.

        San Luisek etzuen ongi hartzen nihor ixilik eta konseilluz minzo bazen konpainian eta beregainki mahaiean, arren idurikortasunik eman elezan bertzeez gaizki minzo zela; nork ere, zioen, mahainean eta konpainia onean dagoela, zerbait alegera eta plazergarri baitu erraiteko, hura erran behar du, guziek adi dezaketen bezala; kontuzko gauza bada, hura behar du ixilik iduki hartaz minzatu gabe.

 

aurrekoa hurrengoa