www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Nola egin behar den konfesione jenerala

 

HEMERETZIGARREN KAPITULUA

 

        Horra bada, Filothe maitea, gure intenzionearen arauera behar diren meditazioneak. Hek egin dituzketzunean zoaz gogotik espiritu humillarekin zure konfesione jeneralaren egitera, bainan othoi, etzaitezila asalda zein ere nahi den beldurrez. Ausiki gaituen arluria pozointsua da ausikitzen gaituenean; ordea bera egin denean olio, erremedio handi da bere ausikiaren beraren kontra; bekhatua ezta ahalkatsu, hura egiten dugunean baizen; bainan konfesatua denean eta penitenziara itzulia, ohoratua da eta salbagarria. Kontrizionea eta konfesionea hain dira eder eta usain onezko, non khentzen eta borratzen baitute bekhatuaren itsuskeria, eta haren usain gaixtoa airatzen. Simon sorhaioak zioen Madalena bekhatoresa zela; bainan gure Salbatzailleak ezez dio, eta ezta minzatzen banatu zituen usain onez eta haren karitate handiaz baizen; humil aski bagara, Filothea, damu paregabeko bat izanen dugu gure bekhatuaz zeren iainkoa den ofensatua; bainan gure bekhatuaz eginen dugun akusazionea izanen zaiku ezti eta gogarako, zeren hartaz ohoratzen baita iainkoa; nolazpait arintzen gara midikuari penatzen gaituen gaitzaren erraiteaz. Zure Aita espiritualaren belhaunetara zarenean iduri bekizu Kalbarioko mendian zarela Iesus gurutzatuaren oinen azpian, eta odol preziosa kantoin guzietarik dariola, zure garbitzeko zure gaixtakerietarik. Zeren haren odola bera orduan isurten eztelarik, badarik ere Pasionean isuri zen odolaren meritua da, penitentak konfesatokietan largoki bustitzen dituena. Zabalezazu bada zure bihotza, hartarik bekhatuen atheratzeko konfesioneaz; zeren ilkiko diren arauera, Iainkoaren Pasionearen meritu preziosa sartuk zaio, haren bethetzeko benedizinoez.

        Ordea erraitzu guziak sinpleki eta ageriki, diren bezala; kontentazazu ongi zure konszienzia aldi on batetako. Hori eginik enzun etzatzu Iainkoaren serbitzariak emanen derauzkitzun abisuak eta ordenanzak, eta errazu zure bihotzean: minza zaite, Iauna, zeren zure neskatoak enzuten zaitu. Bai Filothea, Iainkoa da zuk enzuten duzuna, erraiten derauneaz ero bere Bikarioei, enzuten zaituztenak enzuten nau. Harezazu gero eskuan hemen eman dudan protestazionea; hura izanen da zure kontrizionearen azken burua, eta behar da hura lehen erabilli duzun gogoan eta konsideratu. Hura bada irakur ezazu erneki, eta ahal dukezun sentimendu handienarekin.

 

aurrekoa hurrengoa