www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Pazienziaz

 

HIRURGARREN KAPITULUA

 

        Pazienziaren beharra duzue, arren Iainkoaren borondatea egiten duzuela, hark egin promesa ardiets dezazuen, dio Apostoluak; bai, zeren gure Salbatzailleak erran zuen bezala, zuen pazienzian eginen zarete zuen arimen iabe. Gizonak, Filothea, ahal dukeien zori onik handiena da bere arimaren iabe izaitea, eta zenbatenaz perfetago bata pazienzia, hanbatenaz perfekiago iabetzen gaizte gure arimei. Orhoitzaite maiz gure Iaunak salbatu gaituela bere penez eta pairamenduez, eta guk halaber gure salbamendua obratu behar dugula aflikzioneak iasanez, ahalik emekiena pairatzen ditugula gaizki erranak, kontrakotasunak eta atsekabeak.

        Eztezazula zure pazienzia epha egiten edo eginen zaizkitzun horrelako edo halako bidegabetan, bainan hura heda zazu iainkoak zure gainera igorriko edo ethortera utziko dituen ondiko guzietara; badira pairatu nahi eztutenak tribulazione ohorezkorik baizen, nolakoak baitira gerlan zaurtu izaitea, gerlako presoner sartzea, gaizki erabilli izaitea fedea gatik, pobreturik gelditzea zenbait irabazi, duten hauzi edo gudu gatik; horrelakoek eztute tribulazionea maite, baina bai tribulazioneak ekhartzen duen ohorea. Egiazko pazientak eta Iainkoaren zinezko serbitzariak berdinki iasaitentu tribulazioneak, hala laidozkoak, nola ohorezkoak. Gizon bihotzdunarentzat ezta eztitasunik baizen, hura gaixtoek mesprezatzen, gaizki aiphatzen eta akusatzen dutenean; bainan prestuek, adiskidek eta ahaideek hura gaizki erraiten, akusatzen eta erabilten duten orduan, hortan doa seinalerik hoberenaz. Kontu geiago egiten dut mansotasunaz, zeinarekin San Xarles Borromeo handiak luzeki pairatu baitzituen ordena guziz hertsi batetako predikari famatu batek kadiratik haren kontra guzien aitzinean aurtikhitzen zituen eranzuteak, bertzetarik izan zituen akometamendu guziez baino. Ezen nola erleen aursikiak edo ezten-kolpeak mingarriago baitira ulienak baino; hala prestuek egiten derauzkiguten gaizkiak eta kontratasunak gutiago hagitz paira ditezke bertzek baino; guzia gatik ere hori hainitzetan gertatzen da, bi gizon prestuk, biek intenzione ona dutelarik, zein bere usteari iarraikiz batak bertzeari gerla eta kontratasun handiak egiten diotzatela.

        Zarela pazienziatsu, ez xoilki etorriko zaizkitzun aflikzioneak berak gatik jeneralki, bainanoraino hek berekin eta bere ondotik dakhazketen gertanzak eta kasuak gatik. Hainitzek nahi lukete zerbait gaitz izan, kondizionerekin ordea traburik elizela egin. Eztut damurik, dio batak, zeren pobretu naizen, lekhat zeren pobreziak trabatuko nauen ene adiskideen serbitzatzetik, ene umeen handitzetik, eta neroni ohorezki bizitzetik, desira nukeien bezala. Bertzeak erranen du, enuke ansiarik, munduak uste ezpalu hori gertatu zaitala neure faltaz. Bertzeak atsegin har lezake norbait hartaz gaizki minzo baledi, eta hori gogotik paira lezake, kondizionerekin nihork gaizki erraillea zinetsten eluela. Badira bertzeak bere gaizetik, uste dutenez, hartu nahi dutenak zenbait trabu, ez ordea guzia: eztira pazienziatiak ilkhiten, diote, zeren eri diren, bainan zeren eztuten dirurik bere buruaren errekaitatzeko, edo zeren hekin aldean direnak trabatzen diren eta penatzen.

        Bada nik diot, Filothea, pazienzia behar dugula, ez xoilki zeren eri garen, bainan eta zren halakatu garen Iainkoak nahi duen eritasunaz, nahi duen lekuan, nahi duen jendeen artean, eta nahi duen penekin, eta orobat da bertze tribulazioneez. Gaitzik gerta dakizunean, har etzatzu haren kontrako erremedio ahalezkoak eta Iainkoarenm arauerakoak, zeren bertzela egitea, lizate haren maiestate sainduaren tentatzea, bainan hori eginik ere, osoki iarten zarela Iainkoaren borondatearen azpian, zaude begira zer plazer duen erremedioek egin dezaten. Plazer badu gaitzari garai dakizkon, hari eskerrak emanen diotzatzu; bainan plazer badu gaitza garai dakien erremedioei, hura benedikatuko duzu pazienziarekin.

        Ni narraio San Gregorioren konseilluari; zuzenez akusa zaitezinean zenbait egin duzun hutsez, humil zaite hagitz, aitor ezazu geiago merezi duzula zure kontra egiten den akusua baino. Baldin akusua gezurrezkoa bada, eskusa zaite zinero, ukhatzen duzula hobenduri zarela, zeren ohore hura zor eta ekharri behar diozu egiari, eta laguna gatik eman behar duzun exenplu onari; ordea zuk egiazko eta legezko eskusa ekharriz gero, zure akusatzaillea hala ere lehiatzen bazaitzu, etzaitezila niholaz ere asalda, eta ez khexa zure eskusa balia arazi nahiz, ezen zure eginbidea eginez gero egiaren aldera, hura humiltasunari ere egin behar diozu. Manera hartan eztiozu kalterik ekharriko zure aiphamen ona zbehar duzun arthari, eta bihotzeko bakeari, mansotasunari eta humiltasunari zor derauezuna afekzionea eztuzu galduko.

        Arrankura zaite ahalik gutiena eginen zaizkitzun bidegabeez; berdin gauza segura da, nor ere arrankuratzen baita, hark egiten ohi duela bekhatu; zeren gure buruari diadukogun amorioak bethi erraiten derauku gure atsekabeak handiago direla diren baino. Guzien gainetik ordea eztietzetzula zure arrankurak egin errazki haserretzen direnei eta gaizki pensatzen ohi dutenei. Baldin on bada nihori zure arrankurak erran diotzotzun, edo egin zaitzun ofensaren erremediatzeko, edo zure gogoaren baketzeko, behar derauztetzu egin gizon bakezkoei eta Iainkoa zinetan maite dutenei; bertzela zure bihotza arindu behar bidean, hura leramakete asaldu handiagotara, eta zilhatzen zaituen aranzea athera utsez, hura barrenago sar lezakete zure oinetan.

        Hainitzek, erituz geroztik, edo nihork bidegabeztatu dituenean, egiaki bere burua dadukate arrankuratu eta minberadurarik erakusi gabe, zeren uste baitute, eta hala da, erakus lezaketela indarrak flakatu zaiztela eta bihotzek eztutela; hala bainan handiro desiratzen dute eta hainitz moldez enseiatzen dira, batbederak urrikari dituen, eta zinets dezan, ez xoilki penetan daudela, bainan oraino pazienzia eta bihotz handia dutela. Bada hori da, hala ere pazienzia bat, ordea pazienzia falsoa, bere izaitez anbizionerik eta banaloriarik finena, eta ez bertzerik: Loria dute, dio apostoluak, ez ordea Iainkoaren aitzinean.

        Egiazko pazienta ezta nihoiz ere bere gaitzaz arrankuratzen, eztu desirik nihork hura duen urrikari, bere ondikoaz minzo da garbiki, egiaki eta sinpleki, plainurik gabe, arrankurarik gabe, bere mina hitzez handitu gabe: nihork hura plainatzen badu, pazientki utzten du egitera, lekhat hura plainatzen badu zenbait eztuen gaitzez; zeren orduan klarki eta modetski erraiten du eztuela halako gaitzik, eta manera hartan baketi dago egiaren eta pazienziaren artean, bere gaitza aithorturik, hartaz plainatu gabe.

        Debozioneko bidean gertatuko zaizkitzun kontratasunetan (berdin eztira faltatuko) orhoitzaite gure salbatzaillearen hitzaz: emazteak alhadura handiak itu erditzen denean, bainan haurra sorturik ikusirik, bere hertsturez ahantzten da, zeren gizon bat iaio baitzaika mundura. Ezen zuk ere zure ariman konzebitu duzu munduan den haurrik hoberena, zein baita Iesu Kristo; hartaz osoki erdi zaitezin baino lehen ezin zaudezke nekhatu gabe; duzun ordea bihotz ona, zeren dolore hek iraganez gero sekulako bozkarioa izanen duzu, halako gizona zuk mundura emanez. Bada osoki sortua izanen da zuretzat, zuk hura zure bihotzean eta obretan osoki formatu dukezunean, zure bizia harenaren gainean moldatuz.

        Eri zaitezinean ofrendatzatzu zure dolore, pena eta langiadura guziak gure Iainuren serbitzuko, eta egiozu othoitz hek ezar detzala berak zure gatik hartu dituen penekin. Obedizazu midikua haretzatzu miritzinak, edariak, iakiak eta bertze erremedioak Iainkoaren izenean, orhoitzen zarela gure gatik edan zuen minaz, desira zazu sendatzera hari serbitzu egiteko; zaude gogotik langiaduretan, haren obeditzeko, eta prepara zaite hiltzera, hala plazer badu, haren laudatzeko eta hartaz gozatzeko. Orhoitzaite erleak bizi direla belhar xoil khiratsetarik eta saminetarik ianez eztia egiten duten denboran, eta guk ere sekulane zin daidikegula eztitasun ea pazienzia handiagoko obrarik, eta bertute beregainekoetako eztia ezin bil dezakegula hobeki, khiratstasunezko ogia iaten dugun, eta hersturetan bizi garen orduan baino. Eta nola erle belharraz, zein baita belhar xume eta khirats bat, egiten den eztia guzietarik hoberena baita; hala beherenak eta mesprezatzekoenak diren tribulazionetako khiratsturan lantzen den bertutea guzietarik ekzelentena da.

        Mira zazu maiz barreneko begiez Iesu Kristo gurutzean itzatua, billusia, gaizki aiphatua, arnegatua eta finean unhadura, tristezia eta nekhadura molde guziez zapatua, eta konsidera zazu zure pairu guziak, ez izanez harenak bezalakoak eta bezanbatekoak, eztirela nihola ere konparatzekoak haren penekin, eta sekulan eztuzula deusik haren gatik pairatuko, hark zure gatik pairatu duenaren aldean.

        Konsideratzatzu lehenagoko martirek pairatu zituzten, eta orai hain bertzek pairatzen dituzten, konparazionerik gabe, zuk ditutzun baino pena gaitzagoak, eta errazu: Helaz! ene nekheak dira konsolazioneak, eta ene penak dire arrosak, konparatzen banaiz helzakitzarik eta arintzarik gabe ardurako herio batetan bizi direnekin, ondiko neurrigabeki handiagoetan hondaturik.

 

aurrekoa hurrengoa