www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Nolako erremedio ekhar diteken
tentazione xeheen kontra

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

 

        Ea beraz, banalorioazko, idurikortasunazko, grinazko, ielosiazko, amuruskeriazko eta bertze horrelako nahaskeriezko tentazione xeheak, uliak eta ulitxiak bezala, heldu zaizkigunean begietara, batean mazelan, bertzean sudurretan ausikitzera, nola ezpaigaudezke hekin oztetik osoki libraturik, egin dakidikeien kontrarik hoberena da, hetaz konturik ez egitea; zeren, zenbat ere baitira, ezin egin diazakegute kalterik, unha gaitzaketelarik, tinkhetz bagaude Iainkoa serbitzatu nahiz.

        Mesprezatzatzu bada horrelako akometadura xeheak, eta etzarela orhoit ere zer erran nahi duten; bainan utzkitzu buheskatzera zure beharrietara, eta huna hara zure inguruan ibiltera, uliak bezala, eta helditzezinean zure ausikitzera, ikusirik zure bihotzean nolazpait trikatzen direla, khenetzatzu hala dagidans; etzaitezila guduka hari hekin kontra, eztiezezula ihardets; bainan egizu hekin kontrako akzionerik, nolakoa ere nahi den, beregainki ordea Iainkoa ganako amoriozkorik. Ezen sinetsten banauzu etzare thematuko sentitzen duzun tentazionearen kontrako bertuteari lotzera, zeren hori lizate kasik iartzea tentazionearekin ihardukitzen, bainan epherik izan baduzu, nolakoa den tentazionea, ezagutzeko, buruz buru haren kontrako den bertuteazko akzione bat eginik, zure bihotza kheinu batez itzuliko duzu Iesus gurutzatuaren aldera, eta haren ganako amoriotze batez muzu emanen derauezu harenoin sakratuei. Hori biderik hoberena da etsaiari garaitzeko, dela tentazione xipietan, dela handietan: Ezen nola Iainkoa ganako amorioak bere baita bertute guzien perfekzione guziak eta bertuteek berek bano beregainkiago baitadutza, hura ere bizio guzien kontrako erremediorik beregainekoena da: eta zure arima kostumatzen bada heldu zaizkon tentazione guzietan ihes-leku jeneral hartara laster egitera, ezta obligatua izanen behatzera eta sondatzera nolako tentazioneak ituen, bainan emero sentiturik asaldatzen dela, pausatuko du erremedio handi hartan, zein erremedio, hortaz lekhora, hain izigarria baita espiritu gaixtoarentzat, non dakusanean tentazioneek atzartzen gaituztela Iainkoaren amudiora; ixiltzen baita eta gelditzen gure tentatzetik.

        Horra zer den tentazione xehez eta maizkoez, zeinen kontra nihork nahi balu xehero buruz buru iarri, morfundi bailiteke eta ezpaileide deusik.

 

aurrekoa hurrengoa