www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zortzigarren meditazionea.
Parabisuaz

 

HAMASEIGARREN KAPITULUA

 

Preparazionea.

1. Iar zaite Iainkoaren aitzinean.

2. Gomenda zakizko.

 

Konsiderazioneak

        1. Konsidera zazu gau eme eta eder bat, eta ikusazu zein gauza ona eta arraia den Zeruaren ikustea bere izar guziekin, bada emazu orai edertasun hura egun eder baten edertasunarekin, hala non iguzkiaren argitasunak eztezan traba izarren eta illargiaren ageriz ikustetik, gero errazu ausartki edertasun hura guzia elkharrekin bildurik eztela deus ere Parabisu handiaren exzelenziaren aldean. O leku desiratzekoa eta maitatzekoa! O hiri preziatua.

        2. Konsidera zazu herri doatsu hartako burgesen noblezia, eta edertasuna, Angeruen, Kerubinen, Serafinen miliunak eta miliunak, Apostoluen kopainia, martiren, Konfesoren, Birjinen, Andre sainduen tropelak; ezin konda ditezke, hanbat hainitz izanez. O konpainiaren doatsua! ederrago da hetarik xipienaren ikustea mundu guziaren baino, zer izanen da guzien ikustea? Ene Iainkoa zein doatsu diren: bethi kantatzen dute bethiereko amorioaren kanta, bethi gozatzen dira ardurako bozkarioaz, batak bertzeari ezin erranezko kontentamenduak emaiten diotzate, bizi dira batasun doatsu eta ezin ethenduzko baten konsolazionean.

        3. Konsidera zazu finean zer ontasun duten guziek Iainkoaz gozatzeaz; hark sekulakotz bere begi maiteez behatzen deraue, eta begitarte hartaz plazeretako itsaso neurrigabeko bat isurtzen du hekin bihotzetara. Zer ontasun bere ithurburuarekin sekulakotz iuntaturik egoitea? han dira ezin zinetsizko plazerez alde guzietarik inguratzen dituen Iainkotasunaren airean sekulakotz hegaldaka dabiltzan, eta kantaz daudezin xori doatsuak bezala; han guziek, nork hobeki eta bekhaiztu gabe kantatzen tuzte Kreatzaillearen laudorioak. Benedikatua zarela sekulakotz, O gure guzien gaineko Kreatzaille eztia, O gure Salbatzaille maitea, gure aldera hain on izan zarena, hain bizargi zure loria partitzen deraukuzuna. Eta ordainez Iainkoak benedikatzentu Sainduak bethiereko benedizinoz. Benedikatuak zaretela sekulakotz, dio, ene kreatura maiteak, munduan serbitzatu nauzuenak, eta sekulakotz laudatuko nauzuenak hain amorio eta bihotz handirekin.

 

Afekzioneak eta erresoluzioneak

        1. Zaude herri zeruko haren miretsten eta laudatzen. O zein eder zaren ene Hierusalem maitea, zein doatsu diren zure burgesak.

        2. Eranzute egiozu zure bihotzari, zergatik hain flako izan den orai arteraino, zergatik hanbat apartatu den egoitza doatsu hartarako bidetik. Zergatik hain urrundu naiz ene guzien gaineko ontasuna ganik? Ha miserablea! plazer hain arin eta desplazergarri hekin gatik millatan, eta millatan neurri eta mugagabeko plazer hek utzitut. Zer espiritu nuen hain ontasun desiratzekoen mesprezatzeaz hain desir mesprezatzekoak eta ezdeusak gatik?

        3. Badarik ere etxazazu bortitzki zure gogoa egon-leku plazertsu hartara. O halaz eta, ene Iaun ona eta beregainekoa, plazer izan ditutzunaz geroztik ene urratsak xuxendu zure bidetan, ez, sekulan enaiz gibela bihurtuko. Goazen, O ene arima maitea, goazen errepausu infinitu hartara, erdu gaitezin prometatu zaikun lur benedikatu hartara. Zer hari gara Egipteko lurrean?

        Libratuko naiz bada, bide hartarik errebelatzen edo gibelatzen nauten halako eta halako gauzetarik.

        Eginentut bada hara gida, eta ekhar nazaketen halako eta halako gauzak.

Esker, ofr, othoitz.

 

aurrekoa hurrengoa