www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Adiskidetasunaz, eta lehenik gaixtoaz eta fitsezkoaz

 

HAMAZAZPIGARREN KAPITULUA

 

        Amorioak lehen lekua daduka arimako pasioneen artean: hura da bihotzeko higuidura eta ibilmendu guzien erregea: gainerako guzia bere gana itzutzen du, eta egiten gaitu berak maite duenaren bezalakoak. Begirazaite beraz, Filothea, amorio gaixtorik hartzetik, zeren berehala zu ere guziz gaixtoa zinateke. Bada amorio guzietarik perillosena da adiskidetasuna, zeren bertze amorioak ahal daudezke bertzerekiko partaletasunik gabe; ordea nola adiskidetasuna osoki ziemndatua eta permatua baita bertzerekikotasunaren gainean, nihork nihorekin eztuke kasik adiskidetasunik, non ezten partez bata bertzea bezalako egiten. 1. Amorio guzia ezta adiskidetasuna, zeren nihork nihor ahalduke maite, hura bertzeak maite eztuelarik, eta orduan bada amorio, ezta ordea adiskidetasunik, ikusirik adiskidetasuna dela elkharganako amorioa, eta elkharganakorik ezpada, ezta adiskidetasunik. 2. Ezta ere aski elkharganakoa den, baina behar da elkhar maitedutenek iakin dezaten bere elkharganako afekzionearen berria, zeren hura ezagutzen ezpadute amorio izanen dute, ez ordea adiskidetasunik. 3. Behar da oraino zenbait parte elkharri egin diozoten bere gogoaren berriaz, adiskidetasunaren zimendatzeko.

        Partaliartasunak hainitz moldezko izanez, adiskidetasunak ere hainitz moldeko dire, eta partaletasunak bertze eta bertze dira, batak bertzearekin elkhartzen dituen ontasun diferenten arauera. Elkharri ekhartzen badiote ontasun falsorik eta banalorioazkorik, falsoa eta banaloriozkoa da adiskidetasuna; egiazko ontasunak badira, egiazko adiskidetasuna da, eta zenbatenaz ontasunak izanen baitira ekzelentago, hanbatenaz ekzelentago izanen da adiskidetasuna. Ezen nola ekzelentago baita eztia biltzen denean lore hoberenen mokoetan, halaber ekzelentago da amorioa, zimendatua denean elkharrekitasun hobeago baten gainean. Eta nola Ponteko Heraklean baita ezti pozoinsurik, hartarik iaten dutenak erhotzen dituenik, leku hartan franko den akonitaren gainean bildua izanez, halaber batak bertzeari bere ontasun falsoetan eta biziosetan parte eginez, hekin adiskidetasun guzia da falsoa eta gaixtoa.

        Haragizko atseginen elkharganamendua abreek ohi duten pitztura eta elkharganagarri bat, gizonen artean adiskidetasunaren izena geiago merezi eztukeiena, asotek eta zamariek obra hetarakotzat bere artean dutenak baino: eta hartaz bertze elkharrekitzerik ezpaliz ezkontzan, elizate ere adiskidetasunik; baina zeren ezkonduak elkharganatze hartaz lekhora, elkharrekin bizi baitira, elkharri emaiten diotela parte bere antzetan, ontasunetan eta afekzionetan, bata bertzeari datxokola ezin etheduzko fideltasunaz, hargatik ezkontzako adiskidetasuna egiazkoa da eta saindua.

        Adiskidetasuna sensuezko atseginen gainean iarria, toldezkoa da guzia, eta eztu merezi adiskidetasunaren izena; ez eta fetsezko edo banaloriazko bertuteen gainean permatua denak, ikusirik horrelako bertuteak sensuei datxeztela, sensuetarik sortzen direla, eta sensuetan dauntzala. Sensuezko plazerez minzo naizenean, aditzen tut kanpoko sensuei artekorik gabe eta bereziki lotzen zaizten plazerak, nolakoak baitira edertasun baten ikusteko, kantari arrai baten enzuteko, zerbaiten ukhitzeko, eta bertze halakorik egiteko plazerak. Fitsezko bertuteez aditzen tut fetxotasun banaloriazko batzu, zeinak espiritu eskasek erraiten baitute bertute eta perfekzione direla. Enzunezazu nola geien neskak, emakumeak eta jende gazteak minzo diren; eztute dudarik eginen erraiteaz, horrelako zaldunak bertute handia du, hainitz perfekzione du; ederki hari da danzan, ioko guzietan fetxo da, apunki dabilla soinaz, kantari ona da, hitztun letranta da, begitarte ederra du. Ximiñolariek ere bere artean dadukate hark bertute geiago duela nor ere burlari, trufari eta irri egille handiena baita. Bada nola gauza hek guziek behatzen baiterauezate sensuei, halaber hetarik sortzen diren adiskidetasunez erraiten da sensuezko, banaloriazko, fitzezko adiskidetasunak direla, eta lehen merezi dutela ergelkeriaren ezen ez adiskidetasunaren izena. Horrelakoak ohi dire gazteen adiskidetasunak, zeinen egitatea baita mustatxak erhi puntez goiti biribiltzea, xirloak barraiatzea, begi dardoak aurtikitzea, kapa ukhondoaz zabaltzea, burua gorgoinatzea, mihia hitzkerietan erabiltea: hauk dira amurusen adineko adiskidetasunak, zeinek ezpaitute oraino bertuterik, luman eta illetan baizen, ez eta iujeamendurik mokoan baizen: hala ere horrelako adiskidetasunak berehala iragaiten dira eta urtzen, elhurra iguzkitan bezala.

 

aurrekoa hurrengoa