www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Kontra egin behar zaiela tentamendu xehei

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

 

        Guduka hari behar garelarik tentazione handien kontra ezin garaituzko bihotz batez, eta hekin gainean ardietsten dugun garaiak xoil ontasun handi ekhartzen deraukularik; badarik ere probetxu geiago agian atheratzen dugu tentazione xeheen kontra ongi gudukatuz. Zeren handiek, bere handi izanaz xeheak xitzen dituzten bezala, xeheak ere hain neurrigabeki geiago dira, handiak diren baino, non hetarik eramaiten den garaia konpara baititeke handienetarik ardietsten den garaiarekin.

        Otsoak eta Artzak dudagabe perillosago dira uliak baino: badarik ere eztute gure pazienzia asaldatzen, unhatzen eta frogatzen uliek bezanbat. Erraz da nihor hil gabe egoitea, baina gatz da ordu eta leku guzietan presentatzen diren kolera xipietarik itzultzea. Erraz da bertzeren senharrarekin edo emaztearekin lizundu gabe egoitea, bainan ezta hain erraz begiztatzerik edo amoriotzerik ez emaitea edo hartzea grazia eta fabore xipirik ez eskatzea, edo igortzea, hitz maitagarririk ez erraitea edo enzutea. Erraz da senharrari eta emazteari ielosgarririk ez emaitea gorputzez, bainan ezta hain erraz halakorik ez emaitea bihotzez; erraz da espos ohearen ez lizuntzea, baina gaitz da espos amudioaren ez zaurtzea; erran da bertzeren onhasunik ez ebatstea, baina gaitz da hartaz ez guthiziatzea; erraz da gezurrezko lekhukotasunik ez ierraitea iujeen aitzinean, baina gaitz da bertzeen artean gezurrik ez erraitea; erraz da ez horditzea; baina gaitz da neurriz iatea eta edatea; erraz da bertzeren herioaren ez desiratzea, baina gaitz da hari gaitzik ez desiratzea; erran da hari aiphamen gaixtorik ez emaitea, baina gaitz da haren ez mesprezatzea. Hitz batez tentazione xeheak, nolakoak baitire, haserraldiak, idurikortasunak, bekhaitstasunak, amuruskeriak, ergelkeriak, banaloriak, bi-bihotztasunak, afaitaketak, arteziak, gogoratze lizunak, hek, diot dira debozionean deliberatuenak diren arimen ardurako lanak eta eserzizak. Halakotz, ene Filothe maitea, behar gare artha handiz gudu hartara preparatu, eta zarela segur, zenbat garaia eramanen baititugu etsai xume hekin kontra, hain bertze harri preziatu iosiko direla Iainkoak bere Parabisuan preparatzen deraukun loriako khoroan. Hargatik diot, iratzarririk gaudezila tentazione handien kontra agudoki eta bortitzki haritzeko, heldu badira, erneki eta azkarki hari behar dugula akometamendu xehe eta arin hekin kontra.

 

aurrekoa hurrengoa