www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lehen meditazionea.
Kreazioneaz

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

 

Preparazionea.

1. Iar zaite Iainkoaren presenzian.

2. Othoitz egiozu inspira zaitzala.

 

Konsiderazioneak

        1. Konsidera zazu eztuela hunein bertze urthe baizen etzinela munduan, eta zure izaitea egiazko ezdeus bat zela. Non ginen, O ene arima, orduan? munduak iadanik hainitz iraun zuen, eta gutaz etzen berririk bat ere.

        2. Iainkoak athera zaitu ezdeus hartarik zure egitea gatik zaren bezalakoa, zure beharrik etzuelarik, bainan bere ontasun hutsaz.

        3. Konsidera zazu Iainkoak eman derautzun izaitea, zeren ikusten diren munduko izaitetarik lehena da; gaia eta baso baita sekulakotz bizitzeko, eta Iainkoaren maiestatearekin bizitzeko, eta Iainkoaren maiestatearekin osoki bat izaiteko.

 

Afekzioneak eta erresoluzioneak

        1. Humil zaitez hagitz Iainkoaren aitzinean, bihotzez erraiten duzula errege profetarekin, Hâ Iauna! ni naiz zure aitzinean ezdeus egiazko bat bezala, nolatan orhoitu zara nitaz ene atheratzeko ezdeus hartarik? Helaz, ene arima! hondatua zinen ezdeus zahar hartan, eta han ginundezke orai ere, Iainkoak ekarri ezpazinitu handik, zer zeneidike ezdeus hartan?

        2. Emoitzu Iainkoari eskerrak. O ene kreatzaille handia eta ona, zein zordun naizen zure aldera, ene ezdeusean hartu nauzunaz geroztik ene egiteko zure miserikordiaz naizen bezalako! Zer eginen dut sekulan zure izen sainduaren behar legez benedikatzeko, eta zure neurrigabeko ontasunari eskerren emaiteko?

        3. Ahalka zaite. Bainan, helaz! ene kreatzaillea, zurekin bat amudioz eta serbitzuz iarri behar bidean, zure kontra altxatu naiz ene afekzione desordenatuez, zure ganik hastandu naiz eta apartatu, bekatuari lotzeko, geiago ohoratzen enuela zure ontasuna, ene kreatzaillea izan ezpazine baino.

        4. Behiti zaite eta apal Iainkoaren aitzinean. O ene arima, iakin ezazu iainkoa dela zure Iauna, hark egin zaitu eta etzara zeronek egina, O Iainkoa, ni naiz zure eskuetako obra.

        Eztut beraz nahi sekulan geiago ene baitan ene plazera eman, nitaz deus ere enaizenaz geroztik. Zertaz loriatzen zara hautsa eta erhatusa? Ordea, Oegiazko ezdeusa, zertaz altxatzen zara? Bada ene humiltzea gatik, nahi dut hunelako eta halako gauza egin, halako eta halako mesprezioa pairatu, nahi dut bertze bizitze bat hartu, nahi batzaio hemendik hara ene kreatzailleari iarraiki, hura nahi dut ohoratu eman derautan izaitearen kondizioneaz, hura osoki enplegatzen dudala haren borondate sainduaren obeditzeko, irakasiko zaizkidan, eta ene aita espiritualari galdeginen diotzadan bideez.

 

Konklusionea

        1. Eskerrak emoitzu Iainkoari. Benedikazazu zure Iainkoa, O ene arima, eta ene barreneko guziek lauda bezate haren izen saindua, zeren haren ontasunak athera nau ezdeusetik, eta haren miserikordiak kreatu nau.

        2. Ofrenda egiozu. O ene Iainkoa, ofrendatzen derautzut eman derautazun izaitea neure bihotzarekin batean, hura bihurtzen derautzut eta konsekratzen.

        3. Othoitz egiozu. O Iainkoa, bortitz nazazu afekzione eta erresoluzione hautan. O Birjina saindua, gomenda nazazu zure seme maitearen miserikordiari, eta gomenda diotzotzu ene othoitzetan parte behar duten guziak ere, etc.

Pater noster. Abe Maria, etc.

        Meditazionetik ilki ondoan, apur bat pasajeatzen zarela, bil ezazu debozionezko flokatxo bat egin ditutzun konsiderazionetarik, haren usainaren hartzeko egun hartan.

 

aurrekoa hurrengoa