www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bortzgarren konsiderazionea,
Iainkoaren alderako egundainozko amorioaz

 

HAMALAUGARREN KAPITULUA

 

        Konsidera zazu Iainkoak egundainotik ekharri derautzun amorioa; zeren iadanik Iesu Kristo gure salbatzailleak, gizon bezala gurutzean zure gatik paira lezan baino lehen, Iainkoaren majestateak zutaz deliberatzen zuen bere guzien gaineko ontasuna baitan, eta neurrigabeki maite zinituen. Ordea noiz hasi zen zuri amorio ekhartzen? Hasi zenean Iainko izaiten. Eta noiz hasi zen Iainko izaiten? Ez egundaino; zeren bethi izan da Iainko, hasterik gabe, eta finik ere gabe, eta orobat bethi izan zaitu maite egundainoz geroztik; hartarakotz preparatzen zerauzkitzun egin derauzkitzun graziak eta faboreak. Hala dio profetaren ahotik minzo zaitzula, bertzerik nohori bezain ongi, maite izan zaitut bethiereko karitatez eta halatan athera zaitut eta erakharri, zutaz urrikaldurik. Beraz bertzeak bertze direla, kontu iduki du orai haren serbitzatzeko ditutzun erresoluzioneen zure eragiteaz.

        O Iainkoa! nolako erresoluzioneak diren, Iainkoak pensatu, meditatu, deliberatu dituenak bere egundainotasunaz geroztik! zein maite, zein prezios behar ditugun iduki! zer ez genduke pairatu behar hetarik den punturik, den izpirik aphurrena utzi baino lehen, ez bat ere segur, mundu guzia galdu behar baliz ere, zeren mundu guziak eztu arima bat balio, eta arima batek eztu deus balio guare erresoluzioneak gabe.

 

aurrekoa hurrengoa