www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Espos oheko ohoreztasunaz

 

HOGOI ETA HEMERETZIGARREN KAPITULUA

 

        Espos oheak behar du notha gabea izan, Apostoluak dioen bezala, erran nahi da, eztela hartan ediren behar garbitasunaren kontrako gauzarik eta aiphatzeko ezten kutsurik. Hala ere ezkontza saindua lehenik ordenatu izan zen lur parabisuan, non egundaino oren hartaraino ezpaitzen izan guthiziamenduzko desordenurik, ez eta desohorezko gauzarik.

        Nolazpait elkhar dirudite ahalkegarrizko atseginek eta ian-edaneko plazerek, zeren biek orobat behatzen baitute haragira, lehenbizikoei bere abrekeriazko buelta gatik hutsik haragizkoak daritztelarik. Hetaz bada ezin derrakedana deklaratuko dut ian-edana gatik erranen dudanaz.

        Lehenik. Iana ordenatua da batbederaren mantenatzeko, bada nola iatea, hutsik norbaiten azteko eta sendorik idukitzeko, gauza ona, saindua eta manatua baita; halaber ezkontza egiten dena, haurrik izaiteko eta munduaren hainitzteko, gauza ona eta guziz saindua da, zeren hau baita ezkontzen xede prinzipala.

        Bigarrenean. Iatea ez biziaren mantenatzeko, baina batak bertzeari zor diogun elkharrekiko tratuaren idukiteko eta amor egiteko, gauza xoil arrazoinezkoa eta ohorezkoa da; orobat ere badio Iondone Paulok partida bien ezkontza sainduan elkharrekiko eta legezko batzea dela eginbidea; ordea hain eginbide handia, non ezpaitu nahi partidetarik bat bere oldez hartarik aparta dadin bere lagunaren borondatezko konsentimendurik gabe; ez eta debozionezko eserzizak gatik, zein baita zergatik erran baitut Komunione sainduko kapituluan hartarakotz ezarri dudan hitza: zenbatenaz gutiago bada aparta diteke nihort eginbide hartarik bertuterako nahitze enganarizkoak, edo haserraldiak eta higoindurak gatik?

        Hirurgarrenean. Nola konpainiako eginbidea gatik iaten dutenek behar baitute trebeki ian, eta ez borxaz bezala, eta geiago are enseiatu behar baitira erakustera gogotik iaten dutela, halaber ezkontzako eginbidea bethi segitu behar da fidelki, trebeki eta haurrik izaiteko esperanzarik baliz bezala, zerbait dela kausa halako esperanzarik ezpaliz ere.

        Laugarrenean. Iatea, ez bi lehenbizio arrazoinak gatik, bainan hutsik guthiziaren asetzea gatik, gauza pairaditekeiena da, ez ordea laudatzekoa. Zeren ian-edaneko guthiziaren plazerak berak ezin duke arrazoinik aski, hala non obra bat laudatzekoa den, aski da pairaditekeiena den.

        Bortzagarrenean. Iatea, ez aphetitua gatik xoilki, baina soberaniaz eta desordenatuki, gauza geiago edo gutiago baitatzekoa da, soberania handi edo aphur izanaren eredura.

        Seigarrenean. Ordea ian-edaneko soberania eztatza xoilki soberatasunean, bainan oraino iateko moldean eta maneran edo erremanguan. Gauza miragarria da, Filothe maitea, erleentzat hain on eta osasungarri den eztia, guziarekin ere hain kaltegarri zaiela non batzutan eritzen baititu, hala nola hartarik sobera iaten dutenean uda hastean; zeren iate hark emaiten deraue iarietea, eta batzutan ezin itzulizko herioa ere, behintzat eztiztatuak direnean buru aitzinetik eta bere hegalxoetarik. Egia erraitera hain saindu, hain zuzenezko, hain gomendatzeko, eta Komunarentzat hain premiazko den ezkontzako tratua, guziarekin ere zenbait ordu iakinetan perillos da hari darraizkonentzat, zeren batzutan hekin arimak hagitz eritzentu bekhatu benialaz, soberania sinpletan gertatzen den bezala, eta zenbait aldiz hiltzentu bekhatu mortalaz, gertatzen den bezala haurrik izaiteko bide ordenatuaz bertzerik hartzen denean; zein kasutan lege hartarik nihor geiago edo gutiago errebelatzen den eredura, bekhatuak geiago edo gutiago hastiogarriak dire, baina bethiere mortalak. Ezen nola ezkontzaren xede prinzipala eta lehena baita haurrak izaitea, nihor nihoiz ere ezin apartaditeke ordenaturikako legetik, zerbait bertzerik dela kausa haurrik ezin ditekeielarik gerthatzen den bezala umerik ezin ditekeienean emaztea agorra edo iadanik izorra izanez: zeren kaus eta ordu hetan halarik ere gorputzeko tratua da legezkoa eta saindua, haurrik izaiteko bideak eta legeak begiratzen badire, ikusirik eztela gertatzen ezkontzako xede prinzipalak eman duen legea hauts dezaken gauzarik. Gerthuz, Onan zeritzonak bere ezkontzan egiten zuen obra itsusia eta madarikatzekoa Iainkoaren aitzinean hastiogarria zen Eskiritura sainduak Jenesako hogoi eta hemezortzigarren kapituluan dioen bezala. Eta gure mendeko Hignot batzuk (zeinak millatan gaizkiago erraitekoak baitira San Hieronimok Ephesakoak ganako Epistolaren gainean izendatzen dituen Zinikak baino) erran nahi izan dutelarik gizon gaixto haren gogoa eta intenzionea xoilki desgogara zitzaiola Iainkoari, badarik ere Eskiritura saindua bertzela minzo da, eta bereziki seinalatzen du gauza bera zela hastiogarrizkoa eta maradikatzekoa Iainkoaren aitzinean.

        Zazpigarrenean. Bihotz alfer, likhits eta putruz baten egiazko seinalea da haragietan eta ianharietan gogoa sarturik idukitea othurunza baino lehen; eta are geiago, othurunzatuz gero trikatzen denean jan-edanetan hartu duen atseginean, hartan dagoela hitzez eta gogoz, eta bere espiritua iraultzen duela ahamenak iretstean hartu duen plazeraren orhoitzapenean, egiten duten bezala barazkal-aitzinetik gogoa gerrenean eta barazkal-ondoan platetan dadukatenek. Halakoek merezi lukete mutil kuisina xukatzaille arri; bere sabela, Iondone Pauloren erranera, egiten baitute Iainko. Ohorezko jendeek eztute gogoa mahainean, hartan iarten direnean baizen, eta othurunza ondoan garbitzentuzte eskuak eta ahoa ian dutenazko gusturik eta usainik ez geiago izaitea gatik. Elefanta animalia lodi-larri bat da, baina lurraren gainean bizi direnetarik ohorezkoena, eta sensu geiago duena, hitz bat erran nahi derautzut haren ohoreztasunaz. Eztu bere emeaz bertzerik nihoiz ere hartzen, eta behi hautatu duena samurki maite du, eta halarik ere ezta harekin batzen hirur urthetarik hirur urthetara baizen, eta hori bortz egunekotz xoilki, eta hain gordaka, non hura nihork ezpaitu nihola ikusten tratu hartan, bainan hala bada ere, agertzen da seigarren egunean, non bertze guziak baino lehen, xuxen baitoa zenbait ibaiara, zeinetan barrena gorputz guzia ikhuzten eta garbitzen baitu, nahi eztuela bat ere artaldera bihurtu non ezten lehenik osoki garbitu izan. Ez othe dire aztura eta atun ederrk eta honestak halako animaliarentzat? zeinetaz gonbidatzen baititu jende ezkonduak ez egoitera gogoz loturik bere bizitze thailluaren arauera hartu dituzten gorputzeko plazeretan, bainan hek iragan direnean, hetarik ahalik lasterrena bihotzaren eta gogoaren garbitzera gero arimako libertate osoz akzione garbiagorik eta goragorik egitea gatik. Abisu hortan datza Iondone Paulok Korintiakoei emaiten derauen dotrina exzelentaren obramendu osoa eta konplia: Denbora labur da, dio, gainerakoa da emazte dutenak daudezila, ezpalute bezala. Ezen San Gregorioren arauera, hark emazte du, bat ere ezpalu bezala, zeinak harekin gorputzeko konsolazionek hala baititu hartzen, non hargatik gogoa ezpaitzaio aldaratzen eginbide espiritualetarik. Bada zer ere erraiten baita senharraz, orobat aditzen da emazteaz. Munduaz usatzen dutenak, dio Apostoluak berak, beude hartaz usa ezpalezate bezala beraz guziak serbitza bitez munduaz; nor bere bizitze thailluaren eredura; ordea halako moldez non hartan gogoa amarratu gabe trebeki eta agudoki Iainkoa serbitza detzaten munduko traturik ezpalebillate bezala. Gizonaren gaitzik handiena, dio San Augustinok, da nahi izaitea gozatu, xoilki usatu behar duen gauzaz, eta nahi izaitea usatu, xoilki gozatu behar dituenez: Gozatu behar gare gauza espiritualez eta xoilki serbitzatu gorputzekoez, zeinetaz serbitzatu behar bidean, heldu garenean hetaz gozatzera, gure arrazoinezko arima egiten baita animalia eta abre-arima. Uste dut erran dudala erran nahi nuen guzia, eta erran nhi eznuena adiarazi dudala, erran gabe.

 

aurrekoa hurrengoa