www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Behar dugula espiritua iustu eta arrazoinezko iduki

 

HOGOI ETA HAMASEIGARREN KAPITULUA

 

        Ez gara gizon arrazoinaz baizen, eta bizkitartean gauza bakhana da gizon arrazoinezkorik kausitzea, zeren gure burua ganako amudioak maiz errebelatzen baigaitu arrazoinetik, eta sentizen eztugularik eramaiten baigaitu milla iniustutasun eta bidegaberia xipietara, ordea perillosetara, zeinek, kantiketan erraiten den arauera azeari umeek bezala galtzen baitituzte mahatstiak, zeren nola xumeak baitira ezta hetaz konturik egiten, eta nola hainitz baitira, hala ere hainitz kalte egiten dute. Erraitera noazkitzunak ez othe dira zuzenaren eta arrazoinaren kontrako bideak?

        Gauza aphurra gatik akusatzen dugu laguna, eta gure burua hagitz eskusatzen. Garestia saldu nahi dugu, eta merkhe erosi. Nahi dugu iustizia egin dadin bertzeren etxean, eta gurean miserikordia, ez ikusi edo iakin iduri eginik. Nahi dugu gure hitzak har ditezin onera, eta beretzeren erranen gainean puntutsu gara eta zorrotz. nahi genduke lagunak bere dituen ontasunak utz liatzagun, hura pagatzen dugula, ez othe da zuzenago berak iduki detzala bere, guri gure dirua utzirik? Bekhaitzten gaizko zeren ezterauzkigun eman nahi, ez othe du arrazoin geiago damu izaiteko zeren edeki nahi diotzagun?

        Gogoa emana badugu ofizio batetara, bertze guziak mesprezatzentugu, eta gure gustura heldu ezten guzia baiatzen dugu. Baldin gure azpiko batek ezpadu grazia onik, edo haren gainean behin hortza finkatu badugu, zer ere egiten baitu, hura gaitzera hartzen dugu, ez gara gelditzen haren tristatzetik, eta bethi hitzez hari gare haren putxatzen. Kontrara, baldin nihor gure gogarakoa bada zenbait gorputzeko grazia gatik, eztu egiten eskusa eztezagun gauzarik. Badira ume bertutetsuak, burhasoek ezin kasik ikus detzaketenak zenbait gorputzeko eskas gatik, badira biziotsuak zenbait kanpoko grazia gatik maite direnak. Guzietan abantailla emaiten derauegu aberatsei pobreen gainean, pobreak baino kondizione hobeagoko eta hek bezain bertutetsu eztirelarik; bai eta ederkiago tresnatuei aitzin-lekua eta ohorea emaiten derauegu. Nahi dugu gure zuzena hersiki paga dakigun, eta bertzeak korteski etor ditezin berearen eskatzera. Gure iar-lekuak puntutsuki begiratzen tugu, eta nahi dugu bertzeak iar ditezin humil, eta amor egin diazaguten. Errazki arrankuratzen gare lagunaz, eta eztugu nahi nihor gutaz arrankura dadin. Zer ere egiten baitugu bertzea gatik, bethi iduri dagoku hainitz dela, hark gure gatik egiten duena, ezta deus gure iduriz. Hitz batez, bi bihotz dituzten Patagoniako eperrak bezalakoak bare: ezen bihotz eme, grazios eta kortes bat dugu gure aldera, eta bertze bihotza dugu gogork hersi eta garratz laguna gana. Bi pisu itugu, bata gure deusen pisatzeko ahal dukegun abantail handienarekin; bertzea lagunaren ontasunen pisatzeko ahal ditekeien desabantaillarekin. Ordea, eskiriturak dioen bezala, gezurrezko ezpainak minzatu dire bihotzean eta bihotzean, erran nahi da, bi bihotz dituzte, eta bi pisu izaitea, bata bortitz, hartzekoetan, eta bertzea arin, emaitekoetan, gauza madarikatua da Iainkoaren aitzinean.

        Filothea, zaude iustu, xuxen eta berdin zure akzionetan, iar zaite bethi lagunaren laekuan, eta hura emazu zurean, eta horrela ongi iujeatuko duzu; egin zaite saltzaille erostean, eta erosle saltzean, eta zuzenki salduko eta erosiko duzu. Zuzenaren kontrako tratu hek guziak dira xipiak, zeren ezpaitute obligatzen deusik bihurtzera, iakinik gu gaudezila dugunaren xoilki balia arazteko muga hersietan, badarik ere obligatzen gaituzte halakorik ez gegiago egitera; zeren hek dira, bai arrazoinaren, bai karitatearen eskasia handiak, eta guzien buruan tratu hetan ezta enganiorik eta falseriarik baizen. Eztu nihork deus galtzen, bizarki, nobleki, korteski, bihotz xuxen, arrazoinezko eta erregeri dagokan bezalako batez bizitzeaz. Orhoitzaite bada, Filothea, maiz zure bihotzaren iraultzeaz, ea halako denz lagunaren aldera, nolakoa nahi baitzenduke harena lizen zure aldera, haren lekuan bazinunde; zeren hortan da egiazko arrazoinaren puntua. Traianori erran ziotenean bere saietserako ongi ethorriek bere ustez sobera familiertzen zuela enperadorearen maiestatea; bai bada, ihardetsi zuen, ez othe naiz halako enperadore iarri behar, nolako enperadore nahi bainuke kausitu neroni partikular baninz.

 

aurrekoa hurrengoa