www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Gure arimaren examinatzeaz
bere bizitze deboterako aitzinamenduaren gainean

 

HIRURGARREN KAPITULUA

 

        Eserzizaren bigarren puntu hau luzexe da, eta erranen derautzut ezen, haren konplitzekotzat, eztela beharrik hura oso egin dezazun aldi batez, bainan hainitz alditan; behingo aldi batez hartzen duzula miratzera, nola ibilli eta hari izan zeren Iainkoaren aldera; bertze batez nola zaudezin zure buruaren aldera, hirurgarrenean nola gobernatu zaren lagunaren aldera, era azkhenekoan nola dabiltzan zure pasioneak. Ezta behar, ez on ere zaudezin belhaunikaturik, ezpada hastean eta akabatzean non pitzten baitira afekzioneak. Examenaren gainerako puntuak probetxurekin egin detzaketzu non nahi zabiltzala, eta are probetxu geiagorekin ohean zauntzala, suertez etzanik bazaudezke zenbait denboraz logaletu gabe eta ongi iratzarririk; bainan horrela egitekotz behar da ongi irakurri ditutzun aitzinetik.

        Guziarekin ere bigarren puntu hau guzia egin behar duzu luzenaz hirur egunen eta bi gauen barnean, hartzen duzula egun eta gau bakhoitzetik zenbait oren, erran nahi dut, zenbait muga edo ephe, zure ahal bezala. Zeren eserziza hau egiten ezpaliz bata bertzetik hainitz urrundurikako denboretan baizen, bere indarra gal lezake, eta gogo berri onak laxoegi liratezke. Examenaren puntu bakhoitzaren ondoan, seinale eginen duzu zertan eskas zaren, eta zertan bereziki sentitzen duzun errebelatua zarela, gero haren deklaratzekotzat, kondeillu hartzeko, erresoluzione berririk egiteko, eta espirituaren bortitzteko. Eserziza hori eta bertzeak eginen ditutzun egunetan, mengoarik ezpada ere osoki aparta zaitezin jendekin ibiltetik, badarik aphur bat apartatu behar zare, guzien gainetik arratsaldetan, muga hobeagoz ohera ahal zaitezkentzat, eta konsiderazioneen egiteko premia den espirituko eta gorputzeko errepausua har dezazun gatik. Egunaz hainitz hatsgorapen usu aurtiki behar dire Iainkoa gana, andre dana Maria gana, angeruak eta zeruko Ierusalemeko burjes guziak gana; behar duzu oraino den guzia egin Iainkoaren eta zure arimako prefekzionearen amolsuki bilha dabillan bihotz batez. Beraz examen horren ongi hastekotzat. Lehenik, iar zaite Iainkoaren presenzian.

        Bigarrenean, espiritu saindua dei zazu zure gana, othoitzez zagozkala dizula argia zure buruaren ongi ezagutzeko, san Augustinok egiten zuen bezala; oiuz baitzegokan Iainkoari bihotzez humildurik, Arren, O Iauna, ezagut zaitzadan eta neure burua ere ezagut dezadan. Eta san Fransesek bezala, galde hau egiten baitzioen Iainkoari, zu Iauna, nor zare? eta ni nor naiz? Errazu zin zinez, eztuzula zure aitzinaramendua ezagutu nahi, hartaz bozteko zure buruarekin, baina bai Iainkoa baitan; ez eta hartaz loriatzeko, baina bai Iainkoari loria eta eskerrak emaiteko.

        Promes egizu, baldin uste duzun bezala, ikusten baduzu guti aitzinatu, edo gibelatu zarela, eztuzula nihola ere hargatik hartu duzun bidea hautsi nahi, ez eta zure burua utzi hotztera, zerk ere bihotza epel eta flaka diazakezun gatik; aitzitik nahi duzula bihotz geiago hartu, zure burua humildu eta Iainkoaren graziarekin batean zure eskasak erremediatu.

        Hori eginik, konsidera zazu emeki eta bakerekin nola oraiko oreneraino ibilli zaren Iainkoarekin, lagunarekin, eta zure burua berarekin.

 

aurrekoa hurrengoa