www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bihotzgarria tentazionetan den arimarentzat

 

BORTZGARREN KAPITULUA

 

        Ene Filothea, akometadura handi eta tentazione bortitz hek Iainkoak eztitu nihoiz ere utzten etortzera, bere amudio garbi eta beregaineko hartara alxatu nahi dituen arimen kontra baizen, bainan ezta hargatik erran behar segur direla haren ardietsteko: zeren hainitzetan gertatu da akometatze bortitzetan fermu egon zirenak, Iainkozko laguntzari gero ez fidelki iarraikiz, erori direla tentazione arinetan. Hori erraiten dut, arren gertatzen bazara behin ere hain tentazione handiz akometaturik, iakin dezazun Iainkoak egiten derautzula ohigabeko faborea eta hartaz deklaratzen derautzula nahi zaituela handi egin bere begien aitzinean; eta halarik ere bethi zaudezin humil eta beldurti, seguranzarik hartzen eztuzula garaituko ahal zaiztela tentazione xehei, handiei garaitu zaiztelarik, Iainkoaren Maiestatearen aldera izanen duzun ardurako fideltasunaz baizen.

        Zer ere tentazione bada gertatuko baitzaitzu, eta zer ere atsegin handik etorriko, zure borondatea finko dagoeino bere konsentimendua eman gabe ez xoilki tentazioneari, bainan eta atseginari, etzaitezila hargatik asalda, zeren Iainkoa ezta bat ere ofensatzen.

        Norbaiti bihotza flakatu zaionean, eta bizitzeko seinalerik geiago emaiten eztuenean, eskua emaiten zaio bihotzaren gainean, eta sentitzen bada den gutiena dabillala, iujeatzen da bizi dela, eta zenbait ur preziatuz edo bertze zenbait erremedio eginez, berriz erakhar dakidikeola indar eta sentimendua; hala batzutan gertatzen da tentazioneak borthitz izanez, badirudiela gure arimari indarrak osoki flakatu zaizkola, eta hatsik ezpalu bezala, jeztuela geiago ez bizitze ez egite espiritualik, bainan ezagutu nahi badugu hartaz zer den, pausadezagun eskua haren bihotzaren gainean. Konsidera dezagun ea bihotzak eta borondateak dutenz oraino bere egite espirituala, erran nahi da, ea bere eginbidearen arauera tentazioneari eta atseginari konsentimendua ukhatzen dioten hari iarraiki gabe; zeren gure bihotza ukhoan dagoteino bere baitan, segur gara ezen karitatea, zein baita gure arimako bizia, gure baita dagoela ere, eta Iesus gure Salbatzaillea aurkhitzen dela gure ariman, gorderik eta estalirik dagoelarik, hala non orazioneari arduraki iarraikiz, Sakramenduez usatuz, Iainkoa baitako fidanzan egonez beldurtuko baitzaizkigu gure indarrak, eta bizitze oso eta gozo batez biziko baigara.

 

aurrekoa hurrengoa