www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Minzatzeaz, eta lehenik nola minzatu behar den Iainkoaz

 

HOGOI ETA SEIGARREN KAPITULUA

 

        Midikuek ezagutza handi hartzen dute gizonaren osasunaz edo ertasunaz haren mihia ikusiz, eta gure hitzak dira egiazko seinaleak erakusteko nola eta zerta iarriak diren gure arimak. Zure hitzez, dio gure Salbatzailleak, iustu erakusiren zare, eta zure hitzez kondenaturen. Eskua berehala ekhartzen dugu minik sentitzen dugu lekura, eta mihia maite dugun gauzara.

        Beraz Iainkoa hagitz maite, baduzu Filothea, maiz minzatuko zare Iainkoaz zure etxekoekin, adiskidekin eta hauzoekin eginen ditutzun solhas familieretan. Bai segur: zeren iustuaren ahoak zuhurzia erabilliko du gogoan, eta haren mihiak iujeamendua aiphatuko du. Eta nola erleek bere mokoxoaz ezpaitute erabilten eta berezten eztiaz bertzerik, hala zure mihia bethi bere Iainkoaz eztiztaturen da, eta eztu gozo handiagorik izanen sentitzeaz baino zure ezpainetarik iarieten direla haren izen sainduaren laudorioak eta benedizinoak, San Franzesez erraiten den bezala, Iesus izen sakratua aiphatzen zuenean, bere espainak edoskiten zituela eta limikatzen, munduko eztitasunik, handiena hetarik atheratzeko bezala.

        Ordea bethi Iainkoaz minzazaite, Iainkoaz bezala, erran nahi da, erreberenziarekin eta debozionerekin: ez; zure burua egiten duzula iakinsun eta predikari, bainan espiritu eme, karitatetsu eta humil batekin debozionezko eta Iainkozko gauzen ezt gozoa emero isurtzen duzula xortaka, batean bataren, bertzean bertzearen beharrietara, Kantikhetan Espos Andreaz erraiten den bezala: Iainkoari zure bihotzean barrena othoitzez zagotzala plazer duela ihinza saindu hura enzuten zaituztenen bihotzeraino sararazi.

        Guzien gainetik Angeruzko ofizio hura egin behar da eztiki eta gozoki, ez eranzule gisa, bainan inspirazinoz bezala; zeren gauza miragarria da, zein hamu eta beitha botheretsu den bihotzen erakhartzeko, zerbait onez mansoki eta emeki bertzeekin minzatzea.

        Beraz ez sekulan minza Iainkoaz hala dagidanz, elhe gisa eta solhas egin nahiz bezala; bainan hartaz minza zaite bethi zinetan eta debozionerekin. Horrela minzo natzaitzu zure libratzeko hainitzen baitan kausitzen den banaloria seinalatu batetarik: zeinek bere burua debozionean nausi baitadukate, eta ordu, bai leku guzietan hainitz hitz saindu eta pitzgarrizko erraiten baitute solhasak dakharkeien bezala, hetan gogoa eztadukatelarik batere. Eta hitz eder hek erranez gero uste dute nolakoak baitira hitzak, berak ere halakoak direla; bizkitartean ezta egia.

 

aurrekoa hurrengoa