www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bigarren Purgazioneaz,
zein baita bekatuaren afekzionez

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

 

        Israeltar guziak ilki ziren egiazki Ejipteko lurretik, etzuten ordea guziek haren ganako afekzionea utzi: hargatik desertuaren erdian hetarik hainitzek damu zuten zeren etzituzten berekin Ejipteko tipulak eta haragiak. Hala ere bada penitent bekatutik egiazki ilkiten denik, ez ordea gogoz eta afekzionez: erran nahi da, gogoa hartzen dute ez geiago bekatu egiteko, bainan bihotzean garri bat dutela bekatuaren atsegin dohakabeez gabetzeaz, eta ez gozatzeaz; hekin bihotzak uko egiten dio bekatuari, eta hartarik apartatzen da; halarik ere hainitzetan alde hartara itzultzen da, Lothen emaztea Sodomara bezala; begiratzen dira bekatu egitetik, eriak meloin iatetik bezala, eztute hetarik iaten zeren Midikuak erraiten derauen hillen direla iaten badute, bainan damu dute ez iateaz; hetaz minzo dira, galdea dute ea ian lezaketenz, hekin usaina bederen aditu nahi dute, eta doatsu dadukate hetarik iaten duena; zeren manera berean penitent flako eta bihotzgabe hek muga batetakotz begiratzen dira bekatu egitetik, bainan damurekin, nahi lukete egin ahal balezate bere buruak dannatu gabe; minzo dira bekatuaz sentimendurekin eta gusturekin, eta uste dute kontent direla bekatua egiten dutenak.

        Mendekatzeko borondatea buruan sartu duen gizonak bere gogo hura ganbiatuko du konfesionean, bainan handik sarri hura arukituko duzu bere adiskideen artean atsegin hartzen duela bertzerekin izan duena aharraz eta guduaz minzatzeaz, erraiten duela Iainkoaren beldurra gatik ezen, hori eta hori eginen zuela, eta Iainkoaren legea barkatzeko artikulu hortan gaitza dela; Iainkoak nahi luela zori lizen mendekatzea. Ha! nork eztakusa gizon gaizo hura, bekatutik ilki delarik, guzia korapillatua dela bekatuaren afekzioneaz, eta Ejiptetik kanpoan delarik, hango apetitua deula, bere han iaten ohi zituen baratxurien eta tipulen gutiziaz? orobat da emazteki hartaz, uko egin deraute bere amuruskeria gaixtoei, guziarekin ere atsegin hartzen du bere burua solastaturik eta inguraturik ikusteaz. Helaz! zein peril handitan daudezin halako jendeak.

        O! Filothea, bizitze debotari zinetan lotu nahi zaizkonaz gero, eztuzu xoilki bekatua utzi behar; bainan osoki behar duzu zure bihotza garbitu bekatuari datxezkon afekzione guzietarik, zeren hetan berriz erortzeko lizatekeien perillaz lekora, afekzione esteiari eta miserable hek bethiere zure espiritua langi araz eta pisu egin lezakete halako maneraz, non obra onak ezin egin bailetzake agudoki, erneki eta usuki, non baitago bizkitartean debozionearen egiazko puntua. Bekatuaren estatutik ilki diren, eta afekzione eta langiadura hek oraino dituzten arimak, ene ustez kolore horiak dituzten neskatoen iduria dute, zeinak ezpaitira eri, baina bai hekin akzione guziak dira eri, iaten dute gusturik gabe, lo egiten dute pausatu gabe, irri egiten dute alegeratu gabe, eta herrestatzenago dira ibilten diren baino. Zeren orobat arima hek ongia egiten dute hain espirituzko unhadura handirekin, non edertasun guzia edekiten baiterauezate bere exerzizio onei, guti eta txipi direlarik.

 

aurrekoa hurrengoa