www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Nola ihardetsi behar den
introdukzione hunen kontra
ekhar ditezkeien bi punturen gainean

 

HAMAZAZPIGARREN KAPITULUA

 

        Munduak erranen derautzu, ene Filothea, eserziza eta abisu hauk hanbat eta hainbertze direla, non nihork nahi baditu begiratu, eztuela behar izanen zer egin bertzerik. Helaz! Filothe maitea, bertzerik ezpageneidi, aski geneidike, egin genezakeienaz gero mundu unetan egin behar duguna; ordea ez othe dakusazu artea? Eserziza horiok batetan guziak egin behar balire egun guziez, egiazki gure denbora guzia eraman liazakegute; bainan eztira egin behar, ordu eta leku iakinean baizen, zein bere mugaren arauera. Zenbat lege dauntza iustizia-liburuetan eskiribaturik? Guziak begiratu behar dira, bainan hori aditzen dela dasuek agintzen duten eredura, ez ordea behar direla guziak egun guziez obretan eman. Zer ere baita, Dabit erregea xoil egiteko gaitzez bethea zen, eta halarik eserziza espiritual geiago hagitz egiten zuen, nik eman derautzudan baino. San Luis errege miragarriak, ala gerlan, ala bakean, artha paregabeko batez iustizia-kortean hari zelarik bat-bederari bere zuzenaren baliatzen, eta berak bere erresumako egitekoak errekaitatzen zituelarik, egun guziez enzuten zituen bi meza, bezperak eta konpletak erraiten dituen bere apezarekin, egiten zuen bere meditazionea, bisitatzen zituen hospitaleak orzirale guziez, konfesatzen zen, disziflina hartzen zuen, xoil maiz enzuten zituen prdikuak, hainitzetan gizon espiritualak biltzen zituen Iainkoaren gauzez minzatzeko; guziarekin ere erresumako kanpoko ontasunari beha zekion okasionerik etzuen utzten, hura hartu, ordenatu eta behar zen burura erneki ekharri gabe; bizkitartean haren Kortea ederrago eta loreago zen, egundaino haren aitzinekoen mendetan izan zen baino. Egitzu beraz ausartki zure eserziza horiok eman derauzkitzudan bezala, eta Iainkoak emanen derautzu astirik eta indarrik aski zure gainerako egitekoen egiteko, bai eta iguzkia geldi arazi behar balu ere, egin zuen bezala Iosueren denboran. Bethiere aski egiten dugu, Iainkoa gurekin hari denean.

        Munduak erranen du nik kontu egiten dudala neure hitz guzietan kasik ene Filotheak orazione mentalaren egiteko donua duela, eta halarik hura eztuela guziek, hala non introdukzione hori ezpaita guzientzat on izanen. Egia da, dudarik gabe; kontu hura egin dut, eta egia da oraino eztuela guziek orazione mentalaren donua; ordea egia ere da, hura guziek kasik ardiets dezaketela, bai eta adimendu motzenek ere, baldin gidari onik badute eta gauzak merezi duen bezanbat trabaillu nahi badute hartu haren ardietsteko. Eta edireiten bada donu hartan parterik bat ere eztuenik (uste eztudalarik gerta ditekeiela halakorik guti eta bakan baizen) aita espiritual zuhurrak errazki konpli araziko deraue eskas hura, irakhasten baderaue meditazionetan ezarri ditudan konsiderazioneen erneki irakurtzen, edo enzuten.

 

aurrekoa hurrengoa