www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Examenaren ondoan
pitztu behar diren afekzioneak

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

 

        Examenaren puntuak xehero eta emeki konsideraturik, eta zertan zaren ikusirik afekzionetara etorriko zare, hunela.

        Eskerrak emoitzu Iainkoari zure erresoluzionea hartu zenduenetik huneraino zure bizitzean aurkhitu duzun aitzinamendu aphur haren gatik, eta aitor ezazu haren miserikordia hutsak hura egin duela zure baitan, eta zuretzat.

        Humil zaite hagitz Iainkoaren aitzinean, ezagutzen duzula ezen, hainitz aitzinatu ezpazare, hori egin dela zure faltaz, zeren etzaizten fidelki, zinki eta finki iarraiki orazionean eta bertzetan eman derauzkitzun inspirazionei, argiei eta gogoramendu sainduei.

        Promes egiozu sekulakotz hura laudatuko duzula zure aldera egin dituen graziak gatik zure ekhartzeko zure inklinazionetarik oneramendu aphur hunetara.

        Eska zakizko barkhamendu zeren etzaren fidel eta leial izan hari ihardetstera eta iarraikitera.

        Egiozu ofrenda zure bihotzaz, arren iar dadin haren gainean iaun, iabe eta nausi.

        Zagotza othoitzez egin zaitzala alde guziz fidel bere borondatetara.

        Gomenda zakizte Birjina sainduari, zure angeruari, zure patroinari, San Iosepi, eta bertze sainduei.

 

aurrekoa hurrengoa