www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Jendarteko ibilteez eta bakhar-egoiteaz

 

HOGOI ETA LAUGARREN KAPITULUA

 

        Konpainien bilha ibiltea, eta hetarik ihez egitea bi gauza dire bata bertzetik urrun direnak, eta minzo natzaitzun debozione kortesean gaizki erraitekoak. Konpainietarik ihesi doanak erakusten du laguna higointzen zaiola eta hura mesprezatzen duela, eta konpainien bilha dabillanak aditzera emaiten du alfer dagoela, eta egitekorik eztuela. maite behar duzu laguna zure burua bezala; bada erakusteko, hura maite duzula, etzaizko ioan behar ihesi haren konpainiari, eta erakusteko zure burua maite duzula, zure baitan zaudenean, han egon behar duzu. Bada zure baitan zaude bakharri zaudezinean. Orhoitzaite zure buruaz, dio San Bernardok, eta gero bertzeez. Beraz deusek khexatzen ezpazaitu konpainietara ioaitera, edo konpainiarik etxean hartzera, zaude zure baitan, eta solhas egizu zure bihotzarekin. Ordea konpainia heldu bazaitzu, edo zenbait arrazoinek gonbidatzen bazaitu bertzetara ioaitera, zoaz Iainkoarekin, Filothea, eta ikuzazu zure laguna bihotz eta begi onez.

        Erraiten ohi da konpainia gaixtoak direla zenbait intenzione gaixtoz egiten direnak: edo hetan sartzen direnak biziosak, ergelak eta ahalkegabeak direnean: hetarik apartatu behar da, erleak lixtorren eta abeen oztetik egiten diren bezala. Ezen nola ozar errabiatuez ausiki izan direnen izerdia, hatsa eta ahagozoa perillosa baita, eta beregainki haurrentzat eta gorputz delikatua dutenentzat: hala eztiteke konpartimendurik jende bizios eta desordenatu hekin artean perillekin baizen, behintzat debozione oraino berria eta minbera dutenentzat.

        Badira konpainiak bertze deusetako on eztirenak xoilki buruaren alegeratzeko eta tinkhezko lanetarik edo egitekoetarik arintzeko baizen. Hetaz bezanbatean, nola ezpaitzaie itxeki behar, hala ere eman dakidikeie alegeratzeko ordenatu den denbora.

        Bertze konpainiek ohoreztasuna dute xedetzat, nolakoak baitira elkharren bisitak, eta lagunaren ohoratzeko egiten diren biltzarre batzu. Hetaz bezanbat, nola ezpaita hetan arduratu behar, hutsik baliz bezala hekin utzteaz, eztira ere deskorteski mesprezatu behar, baina modestiarekin egin behar da hekin alderako eginbidea, larre eta xori buru ez izaitea gatik.

        Gainerakoak dire arimaren probetxuko konpainiak, nolakoak baitire presuna debotenak eta bertutetsuenak. O Filothea! bethi re zuretzat ontasun handi bt izanen da maiz halakorik kausitzea. Azitunondoen artean landatua den mahaztiak iasaitentu mahatz gizenak eta azitunen gozoa dutenak, bertutetsuekin maiz dabillan arima ezin dagoke hek bezalakoa egin gabe. Lixtorrek, berak diren bezala, ezin egin dezakete eztirik, bainan erleekin batean elkharri heltzen zaizko ezti egiten. Debozionean ongi iarteko eta haritzeko abantail handia da guretzat, arima debotekin ibiltea.

        Elkharganatze guzietan bihotz idekia, trebea, sinplea, emea eta modesta bethi da abantaillatuena: badira nihola ere iarten, iaikiten, eta higitzen eztirenak, ezpada hanbat artifiziorekin non guziak unhatzen baitituzte. Eta nola behin ere urrats kontatuz baizen pasajeatu, edo kantaz baizen minzatu nahi elukeienak fastika bailetzake bertzeak, halaber artifiozko erremangu dadukatenek, eta deusik egiten eztutenek kondatuz eta pisatuz baizen neurrigabeki unhatzen dute konpainia: eta jende molde hetan bada bethiere zeinbait urguillukeria. Neurrizko alegrianza behar ohi da aitzin-nausi iarri gure konpartimenduetan. San Erromualdo eta San Antonio paregabeki laudatzen dira zeren begitartea eta hitza baitzuten bozkarioz, arraitasunaz eta kortesiaz bethea, bere buruaren aldera guziz hersiak eta garratsak zirelarik. Alegera zaite alegerekin: Berriz ere erraiten derautzut Apostoluarekin, zarela bethi alegera, baina gure Iauna baitn eta zure modestia biz ageria guzien aitzinean. Gure Iauna baitan alegera zaitezintzat zerk ere emaiten baiterautzu alegeratzekorik, hura behar da ez xoilki sori, bainan eta ohorezko izan: hala diot, zeren gauza batzu sori dire, zeinak bizkitartean ezpaitire ohorezkoak, eta zure modestia ager dadintzat, begirazaite bethi dudarik gabe gaizki erraitekoak diren ahalkegaberietarik. Bataren eror arazitzea, bertzearen beltztea, aldekoaren ximikatzea, erho bati min egitea, irri eta alegrianza erhoak eta ahalkegabekoak dire.

        Ordea bethiere gogoan barreneko bakhar-egokiaz lekhora, zeinetan sar baitzaitezke, konpainia handietan bazara ere; lehen erran dudan bezala; atsegin hartu behar duzu leku apartean gorputzez egoiteaz, ez ioaiteko desertuetara, Santa Maria Egipziena, S Paulo, San Antonio, Arsenio eta bertze Ermitau zaharrak bezala, bainan aphur bat egoiteko zure gelan, zure baratsean, edo nonbait bertzetan, arren gogotikago zure espiritua ekhar dezazun zure bihotzera, eta zure arima alegera dezazun zenbait gogeta onez eta sainduz, edo zenbiat liburu onik aphur bat irakurriz, Nazianzako Ipizpiku handiak egiten zuen bezala; erraiten baitzuen bere buruaz minzo zela: Pasajetan nenbillan neroni neure buruarekin Iguzkia sartzerakoan, eta denbora iragaiten nune itsasoaren bazterretan, zeren alegeramendu hura konstumatu dut neure buruaren largatzeko eta ohiko egunorozko unhadurez aphur bat arintzeko. Eta horren gainean minzo da egin zuen gogoeta onaz, lehen erran derautzudan bezala. Eginen duzu oraino San Ambrosio mirailtzat harturik: hartaz erraiten baitu San augustinok ezen hainitzetan sartu zela haren ganbaran (zeren etzitzaion nihori hersten) eta beha zegokala nola irakurtzen zuen, eta aphur bat egonez gero haren begira, bihurtzen zela hitzik erran gabe hari traburik egiteko beldurez, konsideraturik Arzain handi hari sobratzen zitzaion ephe labur hura bere espirituari indar berririk emaiteko, eta haren largatzeko hanbat egitekotarik etzitzaiola eraman behar. Hala egun batez Apostoluek gure Salbatzailleari erran ziotenean nola predikatu eta hainitz gauza egin zuten, hark erran zerauen: zatozte bakhar lekura eta pausazazue aphur bat.

 

aurrekoa hurrengoa