www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hirurgarren Meditazionea.
Iainkoaren ongi-eginez

 

HAMEKAGARREN KAPITULUA

 

Preparazionea.

1. Iar zaite Iainkoren presenzian.

2. Othoitz egiozu inspira zaitzala.

 

Konsiderazioneak

        1. Konsidera etzatzu Iainkoak emaiten derauzkitzun gorputzeko graziak, nolako gorputza, nolako onhasunak haren mantenatzeko, nolako osasuna, nolako sori diren konsolazioneak, nolako adiskideak, nolako helzakitzak; bainan hori konsidera zazu zure burua konparatzen duzula hain bertze, dohain hetaz gabeturik daudezin eta dabiltzan jendekin, zuk baino geiago balio dutelarik; batzu daude gorputzez, osasunaz eta mienbroez galdurik; bertzeak laidoetan, mespreziotan eta desohoretan daude eroririk; bertzeak dabiltza errumesturik eta hondaturik; Iainkoak eztu nahi izan hain ondikozko zinundezin.

        2. Konsideratzatzu espirituaren dohainak. Zenbat dabiltza munduan adimendugabeturik, arindurik, erhoturik, errabiaturik? zergatik etzara hetarik bat? Iainkoak faboratu zaitu. Zenbat dira basaki haziak, eta egundaino deus ere ikhasi eztutenak? zu bizkitartean korteski eta ohorez alxatu izan zara, eta Iainkoak hala nahi izan du.

        3. Konsidera etzatzu grazia espiritualak. O Filothea, zu zare elizako umetatik bat, Iainkoak irakhasi derautzu hartaz behar zenduen ezagutza zure gazte danik. Zenbatetan eman derauzkitzu bere Sakramenduak? zenbatetan inspirazioneak eta barreneko argiak igorri derauzkitzu? zenbatetan eranzunak egin diotza zure bihotzari zure oneratzeko? zenbatetan barkhatu derauzkitzu zure faltak? zenbatetan libratu zaitu zure galtzeko zinen okasione agerietarik? ioan diren urthe hetan ez othe zenduen epherik eta lekurik aski zure arimaren onean aitzinatzeko? Beha zazu xehero, zein eme eta grazios izan den Iainkoa zure gana.

 

Afekzioneak eta erresoluzioneak

        1. Miretsezazu Iainkoaren ontasuna. O zein on den ene Iainkoa ene aldera! O ontasuna! O ene Iaunaren bihotzaren miserikordios izana! O mansotasunaren ithurria! Erran diezegun guziei, ene arima, zenbat grazia egin derauzkigun Iainkoak.

        2. Harri zaite zure eskergabetasunaz. Ordea zer naiz ni, Iauna, orhoitu baitzara nitaz? O zein merezigabea naizen! helaz! oinetan zapatu itut zure ongi-eginak; desohoratu itut zure graziak, hetaz baliatu naiz zure ontasun beregainekoaren mesprezatzeko, ene eskergabetasun handia iarri arazi dut zure grazia eta fabore handiaren kontra.

        3. Atzar zaite eskerren emaitera. Ea bada, ene bihotza, etzarela geiago falso eta eskergabe hain ongi-egille haidiaren aldera. Eta nola? ene arima ezta gaurgero Iainkoaren azpian iarriko, dakiela hain bertze mirakuillu eta grazia egin duela ene baitan eta enetzat?

        4. Ha! beraz, Filothea, apartazazu zure gorputza halako eta halako plazer lizunetarik; ezarezazu harentzat huneinbat egin duen iainkoaren azpiko; iararaz ezazu zure arima haren ezagutzen eta hari esker emaiten, hartarakotzat on diren halako eta halako exerzizez. Balia zaite artharekin elizan diren bideez zure salbatzeko eta Iainkoaren maitatzeko. Bai, iarraikiko natzaio meditazioneari, eta Sakramenduei, enzunen dut Iainkoaren hitz saindua, eginen dut emanen zaizkidan inspirazioneen eta konseilluen arauera.

 

Konklusionea

        1. Eskerrak emoitzu Iainkoari orai eman derautzun zure eginbidearen ezagutzaz, eta huneraino haren ganik izan ditutzun ontasun guziez.

        2. Ofrenda diozozu zure bihotza, zure erresoluzione guziekin.

        3. Othoitz egiozu dizula indar hekin fidelki egiteko bere Semearen pasionearen merituz; harezazu Birjina sakratua, eta bertze sainduak ararteko.

Pater noster. Abe Maria etc

Egizu floka espirituala.

 

aurrekoa hurrengoa