www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bederatzigarren meditazionea.
Parabisuaren hautatzeko kontuan bezala

 

HAMAZAZPIGARREN KAPITULUA

 

Preparazionea.

1. Iar zaite Iainkoaren presenzian.

2. Humil zaite haren aitzinean, eta othoitz egiozu inspira zaitzala.

 

Konsiderazioneak

        Iduri bekizu landa handi eta ordoki batetan zarela bakharrik zure Angeru onarekin, Tobias gaztea zen bezala Erragezara zioanean, eta goiti erakusten derautzula Parabisua idekirik, Parabisuaz egin duzun meditazionean errepresentatu zaizkitzun plazerekin, eta behereko aldetik erakusten derautzula Ifernua zabaldurik, Ifernuaz egin duzun meditazionean deklaratzen diren penekin. Hala iarririk zaudezila iduriz, eta zure Angeru begiralearen aitzinean belhaunikaturik.

        1. Konsidera zazu egia dela Parabisuaren eta Ifernuaren erdian zaudela, eta bata eta bertzea idekirik daudela zure hartzeko eginen duzun hautuaren arauera.

        2. Konsidera zazu bataz edo bertzeaz mundu hunetan egiten den hautuak bertzean iraunen duela sekulakotz.

        3. Eta bata eta bertzea idekiak direlarik zure hartzeko hautatuko duzun bezala, guziarekin ere Iainkoak, nola preparatua baita, edo zuri bataren emaitera bere iustiziaz, edo bertzearen bere miserikordiaz, desiratzen du desir paregabeko batez Parabisua hauta dezazun, eta zure Angeru onak hartara ertxatzen zaitu bere ahal guziaz, eskaintzen derauzkitzula Iainkoaren partez milla eta milla helzakitza zuri laguntzeko ikhaiten.

        4. Gure salbatzailleak zerutik goiti behatzen derautzu bere mansotasunean, eta gonbidatzen zaitu emeki; zato, O ene arima maitea, sekulako errepausura ene ontasunaren besoetara, zeinak prepaeatu baiterauzkitzu bethiereko atseginak bere amorioaren frankian. Beha zazu barreneko begiez nola Birjina Sanduak gonbidatzen zaituen ama legez. Har ezazu bihotz, ene alaba, eztetzatzula mespreza ene semearen desirak, eta zure gatik aurtikitzen ditudan hatsbeherapenak, nahiz hark bezala sekulakotz salba zaitezin. Ikusazu nola Sainduek bihotz emaiten derautzuten, nola milla eta milla arima sainduk gonbidatzen zaituzteneztiki, desirik eztutela egun batez zure bihotzaren berearekin iuntaturi ikusteko baizen, Iainkoaren sekulakotz laudatzeko; seguratzen zaituztela Zeruko bidea eztela munduak dioen bezain gaitza. Ausartki, diote, arima maiteena, Nork ere ongi konsideratuko baitu, zeinetaz ikhan garen eebozionearen bidea, ikusiko du etorri garela plazer hautara plazer gozoagoekin konparazinorik gabe mundukoak diren baino.

 

Hautua

        1. O Ifernua, orai arnegatzen diat hitaz sekulakotz, arnegatzen diat hire penez, eta hire inkontru gaitzezko eta dohagabeko eternitateaz; guzien gainetik arnegatzen diat Iainkoaren kontra bethi eta bethi aurtikitzen dituan blasfemioez, burhoez eta madarazinoez; zure gana, O Parabisu ederra, itzulten naiz bihotzez eta arimaz, O sekulako loria, bethiko doatsutana, hautatzen dut sekulakotz, eta ezin ganbia dakidikedan borondatez ene egoiteko lekua zure etxe ederretan eta sakratuetan. Benedikatzen dut, ene Iainkoa, zure miserikordia, hartzen dut egin plazer derautazun eskaintza. O Iesus ene Salbatzaillea, besarkatzen dut zure egundainoko amorioa; hartzen dut, enetzat Hierusalem doatsu hartan erosi duzun lekua; ez bertze deusetako hanbat, nola zure maitatzeko eta benedikatzeko sekulakotz.

        2. Haretzatzu Andre Dana Mariak eta Sainduek presentatzen derauzkitzuten faboreak, prometa diezezu erdutuko zarela hekin gana; emozu zure Angeru begiraleari eskua gida zaitzan gatik; zaude bihotz guziaz hautu hartan.

 

aurrekoa hurrengoa