www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Noiz sori den iokoan edo dansetan haritzea

 

HOGOI ETA HAMALAUGARREN KAPITULUA

 

        Sori izaitekotz iokatzea eta dansatzea, den guzia egin behar da dostailluz ez afekzionez, denbora gutitako, ez unhatzeraino, edo zoratzeraino, eta oraino gutitan. Zeren hetan ohitzen denak errekreazionea egiten du lan. Ordea zer okasionetan hari naiteke iokoan eta dansan? Dansaren eta iokoaren ez on ez gaixto diren arrazoinezko okasioneak maizago gertatzen dira; ioko debekatuenak bakhanago dira, nola halako iokoaz hagitz perillosago baitira eta gaizkiago erraitekoak. Bainan, hitz batez deeradan, dansa zazu eta hari zaite iokoan erakusi derauzkitzudan kondizioneen arauera, noiz ere izanen zaren ohorezko konpainiari amor eta atsegin egitea gatik, prudenziak eta deskrezioneak emanen baiterautzute konseillu bertzeek bezala egiteko, zeren nola amora karitatearen xerto bat baita, hark guzietara orobat diren gauzak egitentu on eta perillosak egitentu sori; bai eta gaixtorik dena khentzen du nolazbait gaixto direnetarik. Hargatik hasarteko iokoak, bertzela baiatzekoak balira ere, eztira gaizki erraiteko, baldin batzutan arrazoinezko amorak hetara bagaramatza. Konsolatu izan naiz San Xarles Borromeoren bizitzean irakurri dudanean hark amor egiten zerauela Suisei gauza batzuetan, zeinetan bertzenaz hagitz hersi eta zorrotz baitzen, eta San Ignazio Loiolakoa gonbidatua izan zenean, iarri eta hari izan zela iokoan. Santa Elizabeth Hongriakoaz bezanbatean, noizik behin iokotan eta dansetan sartzen zen, athekarik egin gabe bere debozioneari, zeinak hain erro barrenak gin baitzituen haren ariman, non Errietteko lakuaren inguruan dauden arroak uhinek ioz handitzen diren bezala, halaber haren debozionea emendatzen baitzen, hura bere kondizioneak sararazitzen zuen ponpiresunetan eta banalorietan. Su handiak pitztenago dira haizean, bainan su xipiak berehala hiltzen dira eramaiten ezpadire estalirik eta ehorzirik.

 

aurrekoa hurrengoa