www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bakhartze edo aparta espirituala

 

HAMABIGARREN KAPITULUA

 

        Hemen, hemen, Filothe maitea, da ene desir handia afekzionez zarraiskon ene konseilluari: zeren artikulu hunetan zure aitzinamendu espiritualeko bide segurenetarik bat datza.

        Erakharzu ahalik maizena egunean zure espiritua Iainkoaren presenziara erakusi derauskitzudan lau maneretarik batez: behazazu zer hari den Iainkoa, eta zu zer hari zaren; ikusikotutzu haren begiak zure gana itzulirik, eta bethiere zure gainean finkaturik ezin konpratuzko amorio batez. O Iainkoa, erranen duzu, zergatik ezterautzut bethi behatzen, zuk niri bethi behatzen derautazun bezala? Zergatik hunein maiz gogoan nadukazu, eta nik zergatik hunein gutitan gogoratzen zaitut? Non gare, O ene arima? gure egiazko lekua da Iainkoa, eta bizkitartean non kausitzen gara?

        Nola xoriek bere habiak baitituzte zuhaitzen gainean, hetan gordetzeko behar duten orduan, eta Oreinek ere bere beroak eta sasipeak, non sartzen baitira udan eta gerizatzen, itzaleko freskaduraren hartzea gatik: Hala, Filothea, gure bihotzek egun guziez hautatu eta hartu behar dute zenbait leku, edo Kalbarioko mendiaren gainean, edo gure Salbatzailearen zaurietan, edo zenbait bertze lekutan haren hurbillean, harat apartatzeko okasione suerte guzietn, eta gure buruaren han arintzeko eta sosegatzeko kanpoko egitekoen artean, eta forta edo azkarleku batetan bezala egoiteko tentamenduetarik begiratzea gatik. Doatsu izanen da arima gure Salbatzailleari egiaz erranen ahal dioena, zu zare, Iauna, nora ihesi ahal noaken etxea, zu ene murailla segura, zu ene geriza, hegatza eta teillatua uriaren kontra, zu ene itzala beroaren kontra.

        Orhoitzaite bada, Filothea, bethi hainitz bakhartzeren edo apartaren egiteaz zure bihotzeko bakhartokian. Gorputzez jend-artean eta egitekotan zabiltzan bizkitartean bakhartoki mental hura ezin niholatako maneraz traba diteke zure ingurunetan jende hainitz izana gatik, zeren eztaude zure bihotzaren, bainan xoilki zure gorputzaren inguruan; hala non zure bihotza baitago bera bakharrik Iainko ber beraren presenzian. Hori egiten zuen Errege Dabitek hanbat zituen egitekoen artean, berak dioen bezala bere Salmoetako milla lekutan, hala nola erraiten duenean: O Iauna, ni halaber zurekin naiz bethiere: ene Iainkoa ikusten dut bethi ene aitzinean: goititu itut ene begiak zure gana: ene Iainkoa Zeruetan zaudena, ene begiak zure gana daude bethiere.

        Hala ere konpainiak eztira bethi hain hersiak, non noizbaitetik noizbaitea gure bihotza ezin aparta dezagun hetarik, haren sar arazitzeko berriz ere Iainkozko bakhar-egoitza hartan.

        Santa Katalina Sienekoari aitak eta amak edeki ziotenean den leku eta ephe suerte guzia othoitz eta Meditazione egiteko, gure Salbatzailleak inspiratu zioen barreneko orazinotegitxo baten egiteaz bere bihotzean, arren bera hartan gogoz sartzen zela harekin kanpoko egitekoen artean minza ahal zedintzat halako bihotzezko bakhar-egoki sainduan. Gerostik munduak hura akometatzen zuenean etzuen trabu garabik sentitzen; zeren, zioenez, sartzen baitzen bere barreneko gelan, non konsolatzen baitzen bere zeruko Esposarekin. Hala ere ordu hartarik konseillu emaiten zerauen bere ume espiritualei gela baten egiteaz bere bihotzean eta han egoiteaz.

        Bihurezazu bada batzutan zure espiritua zure bihotzean barrena, non gizonetarik berezirik bihotzez bihotz minza ahal zaitezin zure arimaz bere Iainkoarekin, Dabitekin batean erraiteko: Egon naiz iratzarririk, eta egin naiz bakharrik dagoen pelikanaren kide, egin naiz, harri zaharretan dagoen hontza bezala, eta teillatuetako Elizatxori bakharra bezala. Zein hitzek, eskiribaturik dauntzan bezala aditurik, seinale emaiten dutelarik Errege handi harkoren iakin batzu hartzen zituela bakharrik egoiteko gauza espiritualen konsideratzen, erakusten baiterauzkigute bere endellegatze mistikoan hirur aparta exzellent, hirur ermitautasun bezala, zeinetan egin baitezakegu gure bakhar-zokoa gure Salbatzaillearen imitazionetan. Zeren Kalbarioko mendiaren gainean izan da bere xito hillak pitzberritzen dituen bakhar-lekuetako Pelikana bezala, Bere sortzean izan da establia largo-utzi batean harri zaharretako hontza bezala plainuz eta nigarrrez zegoela gure bekhatuak gatik: eta bere zeruratze egunean izan da Eliza-xoria bezala, hegaldaka ioanez zerura, zein baita munduko teillatua bezala, eta hirur leku hetan guk ere gure gordelekuak egin detzakegu gure egiteko tratuen artean. Elzear Probenzako Ariango Konde Doatsua hainitz denbora egonik Delfina bere emazte garbia eta debota ikusi gabe, Andre hark gizon bat igorri zioen berariaz iakitea gatik ea osasunarekin zegoenz, eta ihardetsi zion: Ene emaste maitea, osasuna dut, eta nahi banauzu ikusi bilhanazazu gure Iesus eztiaren saietzeko zaurian, zeren han da ene egoiteko lekua, eta han kausituko nauzu, bertzetan alferrik bilhatuko nauzu. Hura, hura zen zaldun Giristinoa.

 

aurrekoa hurrengoa