www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Examena nola zaudezin
zeroni zure buruaren aldera

 

BORTZGARREN KAPITULUA

 

        1. Nola maite duzu zeronek zure burua? Ez othe sobera mundu hunen gatik? Horrela bada, izanen duzu desira bethi hemen egoiteko, eta paregabeko artha idukiko duzu lur hunetan zure egoitzaren finkatzeaz; ordea zure burua maite baduzu zerukotz, zure desira izanen da hemendik ilkhiteko gure Iaunak plazer duenean, edo ezpere errazki obedituko duzu ilkhi behar orduan.

        2. Othe daukazu zure burua ganako amudioa ongi ordenaturik? ezen ezta gure burua ganako amudioa ordenatugabeaz bertzerik galtzen gaituenik. Bada amudio ordenatuak nahi du maiteago dugun arima, gorputza baino, nahi du artha geiago iduki dezagun bertuteen bilhatzeaz, nahiz den bertzerik biltzeaz baino, kontu geiago egin dezagun zeruko ohoreaz, lurrekoaz eta erorkorraz baino. Bihotz ongi ordenatuak maizago erraiten du, zer erranen dute angeruek, horrelakork gogoan badarabillat, iarten banaiz horrelakorik egiten? ezen ez, zer erranen du munduak?

        3. Zer amorio ekharten diozu zure bihotzari? Othe duzu damurik haren errekaitatzeaz bere eritasunean helaz! egin behar duzu hartaz kontu, hari heldu eta lagundu behar zaizko, errekaituak bilhatu behar diotzatzu, pasioneek hura gaizki darabillatenean, eta gainerako guziak behartutzu hargatik largatu.

        4. Zer uste duzu zarela Iainkoaren aitzinean, segur ez deus. Bada ezta humiltasun handirik uliak badaduka ez deus bat dela mendi baten aldean, ur xortak erraiten badu eztela deus itsasoarekin konparaturik, su inharrak aitortzen badu ezdeus dela Iguzkiaren aldean, ordea humiltasuna hunetan dago, beurok gure burua prez aeztezagula bertzeak baino geiago, eta ez nahi ere nihork nohir baino geiago preza gaitzan. Nola zare hortaz bezanbatean.

        5. Eta mihiaz, ez othe zara bantatzen edo hunela, edo horrela; ez othe duzu zure burua lausengatzen, zutaz minzo zarenean?

        6. Obrez bezanbatean, ez bide duzu zure osasunaren kontrako plazerik hartzen, erran nahi dut, banaloriazko plazerik, alferrik, mengoa gabeko beilla luzeegirik, eta bertze horrelakorik?

 

aurrekoa hurrengoa